Berotegi-efektua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 82.130.201.252 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Syum90 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Greenhouse Effect eu.png|thumb|350px|Eskema honek energia elkartrukea adierazten du, Lurreko eguratsaren, lurrazalaren eta espazioaren artean.]]
[[Fitxategi:Greenhouse Effect eu.png|thumb|350px|Eskema honek energia elkartrukea adierazten du, Lurreko eguratsaren, lurrazalaren eta espazioaren artean.]]
ALBA TIENE MAS PECHO Q UNA PECHERA
'''Berotegi-efektua''' edo '''negutegi-efektua'''<ref>Joxerra Aizpurua Sarasola: [http://zientzia.eus/artikuluak/negutegi-efektua/ «Negutegi-efektua»], ''Elhuyar'' aldizkaria, 1993.</ref> [[planeta]] baten [[atmosfera]]tik datorren [[erradiazio termiko]]aren bidez planeta horren gainazala atmosferarik izango ez balitz baino goragoko [[tenperatura]] batera berotzen duen prozesua da.


[[Lur|Gure planetan]], berotegi-efektua atmosferan dauden [[berotegi-efektuko gas]]ek (BEG) sortzen dute, batez ere [[ur]] lurrunak (eragin gehien duena), [[karbono dioxido]]ak (CO<sub>2</sub>) eta [[metano]]ak (CH<sub>4</sub>).
lurrunak (eragin gehien duena), [[karbono dioxido]]ak (CO<sub>2</sub>) eta [[metano]]ak (CH<sub>4</sub>).


Efektu hau, nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren [[berotegi]]en analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago [[beira]] edo [[plastiko]] gardenezkoak direnak, [[eguzkia]]ren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez [[landare]]ek mikro-[[klima]] onuragarri batez goza dezaten.
Efektu hau, nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren [[berotegi]]en analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago [[beira]] edo [[plastiko]] gardenezkoak direnak, [[eguzkia]]ren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez [[landare]]ek mikro-[[klima]] onuragarri batez goza dezaten.

18:12, 22 abendua 2015ko berrikusketa

Eskema honek energia elkartrukea adierazten du, Lurreko eguratsaren, lurrazalaren eta espazioaren artean.

ALBA TIENE MAS PECHO Q UNA PECHERA

lurrunak (eragin gehien duena), karbono dioxidoak (CO2) eta metanoak (CH4).

Efektu hau, nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak direnak, eguzkiaren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez landareek mikro-klima onuragarri batez goza dezaten.

Oinarrizko mekanismoa

Gauza bat gardena dela esaten dugunean, bertatik ikus dezakegulako, ez dugu esan nahi izpi guztiak zeharka ditzakeela. Adibidez, beira gorri batetik zehar ikus daiteke, beraz, gardena da, baina izpi urdinak ez du zeharkatzen. Beira gardena da kolore guztietako argientzako, baina oso gutxi ultramorea eta infragorria erradiaziorako.

Pentsa dezakegu beirazko etxe batean eman daitezkeen eguzki izpien gainean. Eguzkiaren argi ikusgaia beira zeharkatzen du eta etxe barruan dauden gauzetatik xurgatua izango da. Gauzak berotuko dira, kanpoan dauden gauzak eguzkiaren argiari aurrez-aurre dauden bezalakoak.

Berotu diren gauzak eguzki izpien bidez, berriro bero hori ematen dute erradiazio moduz. Baina eguzkiaren tenperaturan ez daudenez, ez dute argi ikusgaia igortzen, erradiazio infragorria baizik, energetikoki askoz gutxiago dena. Denbora pasa ahala, hartzen duten eguzki argi energia kopuru berdina infragorri moduan igortzen dute, beraz, haien tenperatura konstante dihardu.

Aire askean dauden gauzakiek ez dute inolako zailtasunik erradiazio infragorria kentzeko, baina kasua oso ezberdina da beirazko etxe barruan dauden gauzakientzat. Erradiazio infragorrien zati txiki batek lortzen du beira zeharkatzea. Beste guztia horman islatzen da eta barruan metatuko da.

Horixe da berotegi batean landareak haztearen arrazoia, nahiz eta kanpoko tenperaturak izoztuko lituzkeen. Berotegi barruan metatzen den bero gehigarriari berotegi-efektua deritzo.

Lurrean

Atmosferaren zatirik handiena oxigenoz, nitrogenoz eta argonez osatuta dago. Gas hauek nahiko gardenak dira lurrazala igortzen duen argi ikusgaia eta erradiazio infragorria bero dagoenean. Baina atmosferak %3 karbono dioxidoa du, argi ikusgaiarentzat gardena dena baina infragorrientzako ez nahikorik. Atmosferako karbono dioxidoak berotegiko beirak bezala egiten du lan.

Eguzkitik etorritako izpiek lurra jotzen dute, hau berotuz, baina lurrak, hotzitzeko, izpi hauek isladatu egiten ditu berriz atmosferara itzuliz, horrela lurraren energia balantzea konstante mantentzen da. Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferan meta daiteke. Ondorioz atmosferan aurkitzen diren zenbait gasek edo lurrun asko duen atmosferak izpi infragorriei eutsi egiten die, eta ez die uzten espaziora ihes egiten, ondorioz energia balantzearen oreka apurtu egiten da bero akumulatibo bat sortuz, ondorioz berotzea ekarriz.

Atmosferan kutsadura gutxiagotzeko premiazko neurriak aplikatuz bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hori, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera arrazionalagoa eginez.

Artizarrean

Berotegi efektuaren beste adibide bat Artizarrean dugu, hango atmosfera ia gehiena anhidrido karbonikoa baita. Eguzkiaren hurbiltasuna dela eta, astronomoek Artizarra Lurra baino beroagoa izatea espero zuten. Baina Artizarreko atmosferaren konposizio zehatza ez zekitenez, berotegi efektuaren beroketa ez zuten kontutan hartu. Atmosfera hura aztertu ahal izan zutenean, egiaztatu zuten Artizarreko tenperatura uraren irakite tenperatura baino askoz handiagoa dela, haiek espero zutena baino ehunka gradu gehiago.

Berotegi-efektu gasak (BEG)

Sakontzeko, irakurri: «Berotegi-efektu gas»

Berotegi-efektuan garrantzi handiena duten gasak ondoko hauek dira:

  • Karbono (IV) oxidoa: Karbonoa atmosferaratzeko biderik arruntena erregai fosilen erretzekuntzaren bidezkoa baldin bada ere, badago beste bide bat deforestazioa dena. Gainera, deforestazioaren efektua bikoitza da; alde batetik basoak erretzen direnean zuhaitz eta landareek duten karbonoa CO2 moduan askatzen dutelako, eta bestetik, landareen funtzio klorofilikoaren eragina txikiagotu egiten delako.
  • Metanoa: Gaur egungo hiru dira metanoa sortzeko bideak; batetik animalia belarjaleen gorotzetatik, arroztietatik eta azkenik zabortegietatik. Metanoak beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono (IV) oxidoarena baino hogeita hamar aldiz handiagoa da.
  • Nitrogeno oxidoa: Batez ere izakiek sortzen dute. Baina gas hau sortzeko bide artifiziala ere badago basoak erretzea, ibilgailuen ihes-tutuetako gasak eta nekazariek erabilitako ongarriak. Beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono (IV) oxidoarena baino ehun eta berrogeita hamar aldiz handiagoa da.
  • CFC: Mende honetara arte atmosferak ez du eduki gas hau. Oraindik, atmosferako zati txiki bat besterik ez bada ere kutsatu gas honekin, bere eragin-ahalmena izugarria da. Ozonoa murriztu ezezik, gas honek beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono (IV) oxidoarena baino hamar mila aldiz handiagoa da.
  • Lurrazaleko ozonoa: Airea gutxi berritzen den leku kutsatuetan sortzen da. Estratosferan dagoen ozonoak izpi ultramoreetatik babesten gaituen bitartean, poluzioaren eraginez lurrazalean sortutako ozonoak arnas arazoak sortu ezezik beroa harrapatzeko ahalmena duen lainoa sortzen du. Beroa harrapatzeko duen ahalmena karbono (IV) oxidoarena baino bi mila aldiz handiagoa da.

Efektuaren gas eragile nagusien proportzioak:

Eta beste hainbat, proportzio txikiagoan:

Gas hauek espektroaren alde infragorrian asko bereganatzen dute.

CO2 emisioa eta hozberoaren batezbestekoa azken milurtekoan

Azkenengo mendean anhidrido karbonikoa eta beste atmosferako gas batzuen kontzentrazioa gehituz joan da gizakion aktibitateen bidez:

  • Mendearen hasieran landare jatorriko erretzea dela-eta (egurra eta ikatza).
  • Azkenengo hamarkadetan, erregai fosilen erabilpen gehigarriak petrolio, ikatza eta gas naturala, energia izateko prozesu industrialen erruz.

Karbono dioxidoaren batezbesteko kontzentrazioak 275 ppm-tik gora egin du Industria Iraultzan, 315 ppm arte [[1958]an, bestaldetik 1996. urtean 361 ppm ziren. Metanoaren maila azkenengo 100 urteetan bikoiztu egin da, 1800. urtean 8 ppmv-ko kontzentrazioa zen eta 1992. urtean 17 ppmv-koa. Bestaldetik oxido dinitrogenoak %0,25 igotzen du urtero.

Berotegi-efektuan parte hartzen duten gasak guztiak ez dira jatorri artifizialekoak. Badaude modu naturalean isurtzen diren gasak, esate baterako sumendien bidezkoak.

Ondorioak

Baina giza jarduerak, batez ere azken hamarkada hauetan eta Ipar hemisferioan, altxarazi egin du CO2 kontzentrazioa eta aldi berean arriskuan jartzen ditu ozonoa (O3) eta beste gas batzuk. Ondorioz, eguzki-energia kopuru handiagoa geratzen da atmosferan harrapaturik, batezbesteko tenperaturak gora egiten du eta izpi kaltegarriak errazago erortzen dira Lurrera. Hala ere, oraindik ez da frogatu tenperatura igoera horren zergatia eta zenbait adituk nahiago dute erlazio hori konfirmatu aurretik zuhur jokatu.

Berotze globalaren aurreikuspena.

Horrela, berotze globala dela-eta, berotegi-efektuak oso ondorio txarrak ekar ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira, lurburuetako izotza urtu egingo lirateke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Horrek kostaldeko hiriak arriskuan ipini litzake eta baita milaka animaliaren bizia ere. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larrienak izan daitezke.

Berotegi efektua beti era negatiboki aipatzen da baina berotegi efektua fenomeno natural eta beharrezkoa da, atmosferako gasek, batez ere ur-lurrunak eta gas karbonikoak (CO2) eragina. Gas horiek eta beste batzuek atxiki egiten dute eguzkitik datorren energia kalorikoa eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke (-18 °C). Horrenbestez, berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu.

Beste ondorio ongarri bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da. Gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Beraz, hain kaltegarritzat hartu den negutegi-efektua landarediaren mesederako izan daiteke.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berotegi-efektua Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak