Sándor Petőfi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t Einstein2 wikilariak «Sandor Petöfi» orria «Sandor Petőfi» izenera aldatu du: spelling
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Xirkan wikilariak «Sandor Petőfi» orria «Sándor Petőfi» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

23:04, 22 abendua 2015ko berrikusketa

Hungariar poeta (Kiskoros, 1823 - Segesvar, 1849). Erromantizismoaren bultzatzailerik garrantzitsuena izan zen Hungarian. Ikasketak utzita, antzerki-talde ibiltari batean sartu zen, eta gero soldadu egin zen. 1844. urtean argitaratu zuen poema-bildumari esker egin zen ospetsu. 1848ko Hungariako Iraultzaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Hungariako armadan sartu, eta Segesvarreko guduan hil zen (1849). Obra nagusiak: A helység kalapácsa (Herriko mailua), János vitéz (1845, Janos heroia), Az apostol (1848, Apostolua). "Zutik, Hungaria, sorterria deika duzu" esapideak Hungariako poeta eta heroi nazional bihurtu zuen.

Erreferentziak