Ramon Etxezarreta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
35. lerroa: 35. lerroa:
{{DEFAULTSORT:Etxezarreta, Ramon}}
{{DEFAULTSORT:Etxezarreta, Ramon}}


[[Kategoria:Euskal Herriko politikariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako politikariak]]
[[Kategoria:PSE-EE]]
[[Kategoria:PSE-EEko politikariak]]
[[Kategoria:Azpeitiarrak]]
[[Kategoria:Azpeitiarrak]]
[[Kategoria:1954ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1954ko jaiotzak]]

11:42, 23 abendua 2015ko berrikusketa

Ramon Etxezarreta
Ramon Etxezarreta
Ramon Etxezarreta 2009an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Ramon Etxezarreta Aizpuru
Jaio 1954
Urrestilla, Azpeitia (Gipuzkoa)

Ramon Etxezarreta Aizpuru (Urrestilla, Gipuzkoa, 1954 -) euskal idazle eta politikaria da. Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra alderdiko kidea da. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan da. Euskal filologoa eta euskara itzultzailea ere bada.

Biografia

Xabiergo jesuiten ikastetxean egin zituen batxilergoko ikasketak eta Donostiako EUTGn filologia ikasi zuen. Donostian euskarako irakasle lanetan hastearekin batera, literatura munduan barneratu zen. Artikuluak argitaratu zituen, besteak beste, Oh Euzkadi eta Diario Vascon.

Lanbidez Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zerbitzuko funtzionario da, eta politikagintzan ere bide luzea egin du. 1979tik 1987ra EEren hautetsia izan zen. 1994an PSE-EEn afiliatu zen. 1995etik 2007ra Donostiako udaleko zinegotzia izan zen eta 2007tik 2009ra hango Kultura ordezkaria izan da.

2009tik 2010era Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan da, baina 2010eko martxoaren 30ean karguan utzi zuen Kultura Saileko zuzendaritza berriarekin "gustura ez zegoelako".[1]

Idazlan nagusiak

Hiztegi Erotikoa (1983), Boris Vian autorearen itzulpen lana den Egunen aparrak (1988) eta Marino Lejarreta: la fuerza de la sencillez (1992).

Erreferentziak

Kanpo loturak