Gene: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:


[[Fitxategi:Gene.png|thumb|320px|Gene baten irudikapena]]
[[Fitxategi:Gene.png|thumb|320px|Gene baten irudikapena]]
'''Genea''' [[Azido desoxirribonukleiko|DNAaren]] zati bat da (edo [[Azido erribonukleiko|RNAaren]] atala, hainbat [[birus]]en kasuan), kate polipeptidiko bat edo [[proteina]] bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena.
'''Genea''' [[Azido desoxirribonukleiko|DNAaren]] zati bat da (edo [[Azido erribonukleiko|RNAaren]] zatia, hainbat [[birus]]en kasuan), kate polipeptidiko bat edo [[proteina]] bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena.


== Ezaugarriak ==
== Ezaugarriak ==

19:33, 23 abendua 2015ko berrikusketa


Gene baten irudikapena

Genea DNAaren zati bat da (edo RNAaren zatia, hainbat birusen kasuan), kate polipeptidiko bat edo proteina bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena.

Ezaugarriak

Kromosoma bakoitzak informazio jakin bat du. Izan ere, ez dira denak tamaina berekoak. Baina informazio hori ez dugu oraindik guztiz ulertzen. Badira zati handiak informazio erabilgarririk ez dutenak edo guk interpretatzeko modukoak ez direnak (introi izenekoak).

Dena dela, jakina da beste zati askok proteinak osatzeko kodea gordetzen dutela (exoi deitutakoak). Proteina bat kodetzen duen kromosoma zatiari gene deritzo. Zelulak une bakoitzean behar duen proteina sintetizatzeko, beraz, gene egokiaren informazioa irakurri eta erribosometara bidaltzen du. Hortik abiatuta erribosomak osatuko du proteina. Prozesu horri genearen adierazpena deritzo.

Teoria oso sinplea bada ere, genea adierazteak urrats konplexuak ekartzen ditu. Gene bat ez da beti kromosomaren zati bakarra izaten. Askotan, informaziorik gabeko zatiak dituzte tartekatuta. Gainera, hainbeste informazioren artean gene egokia bilatzea oso lan geometriko zaila suertatzen zaigu. Zientzialarien ustez, kromosomen hiru dimentsioko egitura zehazki jakitea ezinbestekoa da prozesua ulertzeko.

Bestalde, proteinarik kodetzen ez duen genomaren zatia ere handia da (exoi). Horri zabor DNA ere deitu izan zaio. Baina zati horrek betetzen dituen beste funtzio batzuk ere daude tarteka.

Organismo batzuen gene kopuruak

Organismoa Gene kopurua base pareak
Landareak <50000 <1011
Gizakiak 23000 3 × 109
Euliak 12000 1,6 × 108
Onddoak 6000 1,3 × 107
Bakterioak 500-6000 5 × 105 - 107
Mycoplasma genitalium 500 580.000
DNA birusak 10-300 5.000 - 800.000
RNA birusak 1-25 1.000 - 23.000
Biroideak 0-1 ~500
Prioiak 0 0

Ikus, gainera