Gene: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
[[Fitxategi:Gene.png|thumb|320px|Gene baten irudikapena]] |
[[Fitxategi:Gene.png|thumb|320px|Gene baten irudikapena]] |
||
'''Genea''' [[Azido desoxirribonukleiko|DNAaren]] zati bat da (edo [[Azido erribonukleiko|RNAaren]] zatia, hainbat [[birus]]en kasuan), kate polipeptidiko bat edo [[proteina]] bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena. DNA molekula zeluletako [[Kromosoma|kromosometan]] dagoenez, geneak ere kromosometan daude. Horregatik esaten da ere geneak herentziako informazioa duten unitate biologikoak direla, kromosometako leku finko batean daudenak ([[locus]] izeneko lekuetan). [[Espezie]] baten geneen multzoari [[genoma]] deritzo. |
'''Genea''' [[Azido desoxirribonukleiko|DNAaren]] zati bat da (edo [[Azido erribonukleiko|RNAaren]] zatia, hainbat [[birus]]en kasuan), kate polipeptidiko bat edo [[proteina]] bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena. DNA molekula zeluletako [[Kromosoma|kromosometan]] dagoenez, geneak ere kromosometan daude. Horregatik esaten da ere geneak herentziako informazioa duten unitate biologikoak direla, kromosometako leku finko batean daudenak ([[locus]] izeneko lekuetan). [[Espezie]] baten geneen multzoari [[genoma]] deritzo. |
||
== Historia == |
|||
[[Gregor Mendel]] abadeari zor diogu geneen existentziari buruzko lehenengo zantzuak plazaratzea. Bere garaian kromosomei eta DNAri buruzko inongo ezagutzarik ez egon arren, Mendelek -haren esperimentu zorrotzen bidez- "herentziaren faktore" batzuen existentzia ondorioztatu zuen, gurasoengandik ondorengoengana transmititzen zirenak. |
|||
Gregor Mendelek XIX mendearen erdialdean burutu zituen bere esperimentu ospetsuak landareekin, [[Mendelen legeak|bere izena daramaten legeak]] proposatuz. Mendelek herentzia biologikoaren legeak argitu nahi zituen, azalduz zergatik karaktere biologiko batzuk gurasoengandik seme-alabengana transmititzen ziren eta beste batzuk ez. [[Ilar]]rekin lan egin zuen batez ere, eta aztertu zuen ezaugarri fisiologiko ezberdinak zituzten ilarrak (adibidez, lore zurikoak eta lore morekoak) gurutzatzean zer gertatzen zen. Saio horien bidez Mendelek "herentziaren unitate" batzuen existentzia proposatu zuen, geroago biologoek gene izendatu zutenak. |
|||
== Ezaugarriak == |
== Ezaugarriak == |
15:09, 24 abendua 2015ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Josu lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Genea DNAaren zati bat da (edo RNAaren zatia, hainbat birusen kasuan), kate polipeptidiko bat edo proteina bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena. DNA molekula zeluletako kromosometan dagoenez, geneak ere kromosometan daude. Horregatik esaten da ere geneak herentziako informazioa duten unitate biologikoak direla, kromosometako leku finko batean daudenak (locus izeneko lekuetan). Espezie baten geneen multzoari genoma deritzo.
Historia
Gregor Mendel abadeari zor diogu geneen existentziari buruzko lehenengo zantzuak plazaratzea. Bere garaian kromosomei eta DNAri buruzko inongo ezagutzarik ez egon arren, Mendelek -haren esperimentu zorrotzen bidez- "herentziaren faktore" batzuen existentzia ondorioztatu zuen, gurasoengandik ondorengoengana transmititzen zirenak.
Gregor Mendelek XIX mendearen erdialdean burutu zituen bere esperimentu ospetsuak landareekin, bere izena daramaten legeak proposatuz. Mendelek herentzia biologikoaren legeak argitu nahi zituen, azalduz zergatik karaktere biologiko batzuk gurasoengandik seme-alabengana transmititzen ziren eta beste batzuk ez. Ilarrekin lan egin zuen batez ere, eta aztertu zuen ezaugarri fisiologiko ezberdinak zituzten ilarrak (adibidez, lore zurikoak eta lore morekoak) gurutzatzean zer gertatzen zen. Saio horien bidez Mendelek "herentziaren unitate" batzuen existentzia proposatu zuen, geroago biologoek gene izendatu zutenak.
Ezaugarriak
Kromosoma bakoitzak informazio jakin bat du. Izan ere, ez dira denak tamaina berekoak. Baina informazio hori ez dugu oraindik guztiz ulertzen. Badira zati handiak informazio erabilgarririk ez dutenak edo guk interpretatzeko modukoak ez direnak (introi izenekoak).
Dena dela, jakina da beste zati askok proteinak osatzeko kodea gordetzen dutela (exoi deitutakoak). Proteina bat kodetzen duen kromosoma zatiari gene deritzo. Zelulak une bakoitzean behar duen proteina sintetizatzeko, beraz, gene egokiaren informazioa irakurri eta erribosometara bidaltzen du. Hortik abiatuta erribosomak osatuko du proteina. Prozesu horri genearen adierazpena deritzo.
Teoria oso sinplea bada ere, genea adierazteak urrats konplexuak ekartzen ditu. Gene bat ez da beti kromosomaren zati bakarra izaten. Askotan, informaziorik gabeko zatiak dituzte tartekatuta. Gainera, hainbeste informazioren artean gene egokia bilatzea oso lan geometriko zaila suertatzen zaigu. Zientzialarien ustez, kromosomen hiru dimentsioko egitura zehazki jakitea ezinbestekoa da prozesua ulertzeko.
Bestalde, proteinarik kodetzen ez duen genomaren zatia ere handia da (exoi). Horri zabor DNA ere deitu izan zaio. Baina zati horrek betetzen dituen beste funtzio batzuk ere daude tarteka.
Organismo batzuen gene kopuruak
Organismoa | Gene kopurua | base pareak |
---|---|---|
Landareak | <50000 | <1011 |
Gizakiak | 23000 | 3 × 109 |
Euliak | 12000 | 1,6 × 108 |
Onddoak | 6000 | 1,3 × 107 |
Bakterioak | 500-6000 | 5 × 105 - 107 |
Mycoplasma genitalium | 500 | 580.000 |
DNA birusak | 10-300 | 5.000 - 800.000 |
RNA birusak | 1-25 | 1.000 - 23.000 |
Biroideak | 0-1 | ~500 |
Prioiak | 0 | 0 |