Karlomagno: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
20. lerroa: 20. lerroa:
{{Karolingiar erregeen aurkibidea}}
{{Karolingiar erregeen aurkibidea}}


[[Kategoria:Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak]]
[[Kategoria:Karlomagno]]
[[Kategoria:Karolingiar leinua]]
[[Kategoria:742ko jaiotzak]]
[[Kategoria:742ko jaiotzak]]
[[Kategoria:814ko heriotzak]]
[[Kategoria:814ko heriotzak]]

12:01, 28 abendua 2015ko berrikusketa

Karlomagno edo Karlos I.a Handia[1] (742 - Akisgran, 814), karolingiar dinastiaren buru izan zen, frankoen errege (768 - 814), Lonbardiako errege (774 - 814), eta, Leon III.a aita santuak izendatuta, Mendebaldeko enperadore (800 - 814). Pepin Laburra zuen aita.

Bizitza

Pepin Laburra hildakoan, erresuma banatu egin zen Karlomagno eta Karloman anaien artean. Karlomanen heriotzaren ostean (771), Karlomagno errege bakarra bihurtu zen. Lonbardiarrak garaitu zituen, eta Italiako iparraldeko nagusi bilakatu zen (774). Lope II.a Baskoniako dukea menperatu eta Akitaniako erresuma sortu zuen; Abd ar-Raman I.a Kordobako emirraren eta haren Zaragozako gobernadore baten arteko liskarrez baliatuz musulmanen konkista gelditzen saiatu zen. Horretarako, Nafarroan zehar sartu zen, eta, aldi berean, Kataluniatik bidali zituen bere gudarosteak. Zaragoza sinbolikoki hartu eta itzultzean, Frantziako bidean zihoala, baskoien kontra eraso egin zuen, eta Iruñeko harresiak suntsitu zituen. Pirinioak pasatzen ari zela, ordea, baskoiek Orreagan prestatutako segadan erori zen, eta Karlomagnoren iloba Errolan, Bretainiako Markako dukea, hil zuten. Ondorioz, bere armadaren erretagoardia galdu zuen, 778ko abuztuaren 15ean.

Gertakizun hori ezusteko handia izan zen frankoentzat, eta hura estaltzearren Errolanen kantorea izeneko kantu epikoa asmatu zuen Turoldek. Pirinioen hegoaldean musulmanak gerarazteko segurtasun-zona ezarri zuen (Hispaniako Marka) eta Bretainian gauza bera egin zuen Iparraldeko herrien aurka (Bretainiako Marka, 789 - 790). Bavarian manupekotasuna ezarri (787), Saxonia anexionatu (799), eta frisiarrak (785), Panoniako avararrak (791 - 796) eta saxoiarrak (804) garaitu eta kristautasuna ezarri zien. Leon III.a aita santuak longobardoen errege eta mendebaldeko enperadore izendatu zuen Eguberri egun batean, 800eko abenduaren 25ean hain zuzen ere.

Karlomagno gerra-aitzindari eta errege kristau nagusia bihurtu zen, eta bere meneko herri guztiei kristautasuna ezarri zien. Bere menpeko lurraldeak, Hispaniako Markatik Danubio eta Elba ibaietaraino, eta Italiatik Danimarkaraino antolatzen ahalegindu zen. Errege absolutua izan zen, zaldun frankoen arteko aholkulari batzar bat baldin bazuen ere; «Jainkoak koroatua» deitu zion bere buruari; berak izendatzen zituen apezpikuak eta abadeak; berak deituta bildu ziren kontzilioak, eta berari fideltasuna zin egitea inposatu zien pertsona libre guztiei. Konkista leku bakoitzean konderria antolatu zuen, eta legeak araudi batean bildu zituen.

Hala eta guztiz ere, berpizkunde kultural garrantzitsuaren bultzatzaile izan zen (Karolingiar Pizkundea). Izan ere, bere jauregian eskola bat sortu zuen, monasterioetan arte-lantegiak ugaldu zituen, eta bere garaiko jakintsuak biltzen ahalegindu zen: Alkuino Yorkekoa; Pedro Pixakoa; Paulo Diakonoa; Eginardo... Nekazaritza, industria eta merkataritza sustatu zituen. Hala, bada, alde batetik kristautasuna hedatu zuen; bestetik, Ekialdearekin merkataritza harremanak berrabiarazi zituen. Bera hil aurretik, bere seme Ludoviko Pio edo Luis Errukitsua koroatu zuen, 813-814an. Karlomagnoren biografia Eginardok idatzi zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlomagno Aldatu lotura Wikidatan