To Kill a Mockingbird (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
66. lerroa: 66. lerroa:
[[Kategoria:Drama filmak]]
[[Kategoria:Drama filmak]]
[[Kategoria:Hilketei buruzko filmak]]
[[Kategoria:Hilketei buruzko filmak]]
[[Kategoria:Justiziaren akatsei buruzko filmak]]
[[Kategoria:Zuri-beltzeko filmak]]
[[Kategoria:Zuri-beltzeko filmak]]
[[Kategoria:Depresio Handian girotutako filmak]]
[[Kategoria:Depresio Handian girotutako filmak]]

13:54, 11 urtarrila 2016ko berrikusketa

To Kill a Mockingbird (euskaraz Urretxindorra Hiltzea) 1962ko Robert Mulligan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Harper Lee idazlearen izenburu berdineko To Kill a Mockingbird eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck, Mary Badham eta Phillip Alford aktoreek antzeztu zuten.

Filma honetan Robert Duvall, William Windom eta Alice Ghostley aktoreek debutatu zuten.

9 Oscar Sarirako izendapen jaso eta 3 irabazi zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gregory Peck), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria - Zuri-beltza (Alexander Golitzen, Henry Bumstead eta Oliver Emert) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Horton Foote). 3 Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Depresio Handiaren garaia, AEBak. Atticus Finch (Gregory Peck) arraza banaketa jasaten duen Alabamako udalerri txiki bateko abokatua da. Alarguna da eta bi semeen ardura du, ondorioz Mayella Ewell (Collin Wilcox) neska nerabe zuriaren hilketa egotzi dioten Tom Robinson (Brock Peters) baserritar beltzaren defentsa burutzea onartu du. Udalerriko biztanle askok kasua laga dezan konbentzitzen saiatuko dira, nahiz eta epaiketa batean afroamerikar hiritar bat defendatzeak bera eta bere familiari ondorio kaltegarriak ekar lekizkioken, Atticusek aurrera jarraitzeko asmo irmoa du.

Istoria Hegoalde Sakonean hazitako bere eta Jem (Phillip Alford) anai zaharragoaren haurtzaroa oroitarazten duen Jen (Mary Badham) izeneko emakume heldu baten ikuspuntutik kontatua dago, hiru urte luzeko kontaketa delarik, bi haur horien bizitzak aldaketa sakonak jasanez. Kontakizunera aurrera doan heinean, udako adiskide batekin batera dauden bi haur xaloen bizimodua patsadatxua "zakuaren gizona" dela uste duten auzotar bitxi bat zelatatuz eta zirkunstatzien ondorioz bilakatuz joango da. Haien aita den Atticus abokatua eta haren lanak udalerrian duen eraginaren ondorioz, haurrek garaiko arrazen arteko gatazka ezagutuko dute, gainera modu mingotsean heldu bihurutuko dituen gorroto arrazialaren lekuko ere izango dira.

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: To Kill a Mockingbird (filma)