Arroka igneo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Pahoehoe toe.jpg|thumb|350px|Hozten ari den [[magma]].]]
[[Fitxategi:Pahoehoe toe.jpg|thumb|350px|Hozten ari den [[magma]].]]
'''Arroka igneoak''', '''magmatikoak''' edo '''harri igneoak''' [[magma]] likidoa hoztean sortutako [[arroka|harriak]] dira. [[Lurrazala]]ren lehenengo 16 kilometrotako arroken % 90-95 artean arroka igneoek osatzen dute.
'''Arroka igneoak''', '''magmatikoak''' edo '''harri igneoak''' [[magma]] likidoa hoztean sortutako [[arroka|harriak]] dira. [[Lurrazala|Lurrazalean]] geruzako arroken % 90-95 artean arroka igneoek osatzen dute.


== Etimologia ==
== Etimologia ==

09:44, 22 urtarrila 2016ko berrikusketa

Hozten ari den magma.

Arroka igneoak, magmatikoak edo harri igneoak magma likidoa hoztean sortutako harriak dira. Lurrazalean geruzako arroken % 90-95 artean arroka igneoek osatzen dute.

Etimologia

Latinezko ignis hitzetik datorkie izena. Honek "sua" esan nahi du, izan ere magma beroa urtzean sortzen baita. Arroka bolkanikoak izendatzeko erromatarren Vulkano (suaren jainkoa) hartu da eta plutonikoak izendatzeko berriz Pluton (lur barneko jainkoa).

Sailkapena

Jatorriaren arabera

Bi motatakoak izan daitezke: bolkanikoak edo plutonikoak.

  • Arroka bolkanikoak: Estrusiboak dira, sumendi batetik ateratako magma hoztean sortzen dira. Kanporatutako magma hori oso denbora tarte laburrean hozten baita, ordu batzuk eta aste batzuen arteko denbora tartean. Honen ondorioz ez du denborarik izaten kristalak eratzeko. Arroka hauen adibide dira: Basaltoa, andesita, erriolita eta trakita.
  • Arroka plutonikoak: Intrusiboak dira, magmak kanporako bidean lurralazala ez duenean osorik zulatzen sortzen dira. Egoera horretan magmak hozteko milaka urte behar izaten ditu eta kristalak eratzen dituzte, hozketa denboraren arabera kristalak handiagoak edo txikiagoak izango dira. Arroka hauen adibide dira: Granitoa, granodiorita, diorita, sienita eta gabroa.

Arroka intrusiboen artean badago hirugarren talde txiki bat, Arroka filoniarrak izena hartzen duena. Hauek sumendiaren arrakaletan solidotzen dira, azaletik nahiko gertu. Aurreko bi moten tarteko ezaugarriak izaten dituzte. Arroka hauen adibide dira: Porfiroa eta pegmatita.

Konposizio kimikoaren arabera

Arroka igneoak silikatoz osaturik daude gehienbat, magmaren pisuaren %98a hartzen baitute. Silikato hauei loturiko ioiak aluminioa, kaltzioa, sodioa, potasioa, magnesioa eta burdina dira nagusiki. Magma hozterakoan silikato hauek elkar konbinatzen dira silikatoen bi talde handi osatuz:

  • Silikato ilunak edo ferromagnesikoak: burdin eta magnesio asko dute baina silizio gutxi.
  • Silikato argiak: Aurrekoek baino silizio gehiago dute eta ioien artean potasioa, sodioa eta kaltzioa nabarmentzen dira.

Honen arabera arroka igneoak lau multzotan sailkatzen dira:

  • Arroka felsikoak: %70a baino gehiago silizioz osaturiko arroka igneoak dira, esate baterako granitoa. Kolore argia eta dentsitate baxua izan ohi dute. Lurrazal kontinentaleko arroka ugarienak dira.
  • Tarteko arrokak edo andesitikoak: Gutxienez %25a silikato ilunak dituzten arrokak dira. Muga konbergenteetako jarduera biolkanikoari loturik agertzen dira. Izena ematen dion andesita da adibide egokiena.
  • Arroka mafikoak: Silikato ilunen kopuru handiak dituzten arrokak dira. Dentsitate handia dute eta lurrazal ozeanikoa osatzen dute. Magnesio eta burdin kopuru handiagati dute mafiko izena. Arroka mafiko ugariena basaltoa da.
  • Arroka ultramafikoak: Silikato ilunen kopurua %90etik gorakoa da. Lurrazalean nahiko urriak dira, ez ordea Mantuaren goiko partean. Adibide tipikoa peridotita da.

Garrantzia

Geologiaren ikuspuntutik garrantzia handia dute hainbat arrazoi direla eta.

  • Mantuaren konposizioaren inguruko informazioa ematen dute arroka hauetan dauden mineralek, sortu diren tenperatura eta presioa bereziki aztertzen delarik.
  • Bolkanismo fenomenoak gertatu ziren datak zehazki kalkulatzea ahalbidetzen baitite, datazio erradiometrikoa erabiltzen da horretarako.
  • Inguru tektoniko espezifikoen aztarnak izaten dituzte, plaken tektonikaren ereduak eraikitzeko lagungarriak izan daitezke.
  • Hainbat kasutan mea garrantzitsuak gordetzen dituzte barnean, etate baterako granito eta dioritek wolframa, eztainua eta uranioa izaten dute sarritan eta gabroek aldiz kromoa eta platinoa.

Toki aipagarriak

Iruditegia

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroka igneo Aldatu lotura Wikidatan