Jump to content

«Malerrekako hizkera»: berrikuspenen arteko aldeak

 
== Zenbakiak ==
{{sakontzeko|Zenbaki-sistema hogeitar}}
Orain dela denbora gutxi arte, zenbakiak adieraztean, jende gehientsuenak zerabilen [[Nafarroa Garaia]]n eta [[Ipar Euskal Herria|Iparraldean]] ohikoa den ''-etan hogei'', hots, [[zenbaki-sistema hogeitar]]ra (gaur egungo euskaran zabalduena den ''laurogei'', hartara, ''lauretan hogei'' da euskal hizkera horietan). Gaur egun, gipuzkeraren eraginez, zenbaketa modu hori galdu egin da gazte jende gehienaren ahotan, nahiz eta adineko jendeak oraindik erabiltzen duen. Bi molde horiek ditu onartuak euskara batuak, nahiz eta gipuzkerakoa (bizkaierakoa ere badena) gaur egungo euskaran zabalduena den. Adibideak:
 
* 60 = ''hirurogei'' (gipuzkera) = ''hirutan hogei'' (Malerrekako euskara; euskara batuan, ''hiruretan hogei'').
* 80 = ''quatre-vingt'' = ''lauretan hogei''
* 90 = ''quatre-vingt-dix'' = ''lauretan hogei eta hamar''
 
[[Europa]]ko beste hainbat hizkuntzetan ere zenbaki-sistema hogeitarra hau erabili dute: [[daniera]]z, [[galesera]]z, [[bretainiera]]z, [[irlandera]]z, [[Eskoziako gaelera]]z, [[albaniera]]z, [[georgiera]]z eta [[esloveniera]]zko resiar dialektoan.
 
== Hitzak eta esamoldeak ==
128.153

edits