Jump to content

«Bakio»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 5 urte
t
→‎Historia: clean up using AWB
t
t (→‎Historia: clean up using AWB)
 
== Historia ==
Historian zehar herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti. Arrantzak garrantzi txikia izan du beti. [[1927]]. urtean Bakiok [[Bermeo]]rengandik [[Zubiaurrealde|Zubiaur]] eta [[Gibelorratzagako San Pelaio|San Pelaio]] auzoak bereganatu zituen.
 
[[1734]]. urtea geroztik Bakio —[[Uribe]]ko merindadeko elizatea— udalerri da, urte hartan Bermeotik bereizi baitzen. Urteak dira Bakiok ez duela arrantza‑ontzirik, baina kilometro bat luzeko hondartza du, erupzio‑harrien artean, ohiko haizeen babesean. Hondartza horrek kanpotar ugari erakartzen du, asteburuak eta oporrak Bakioko bigarren etxebizitzan gozatzera.
 
[[XIX. mendea]]k ondo aurrera egin arte, Bakioko portu txikia defendatzeko sei kanoiz osatutako bateria zuten, Birkilanda
esaten ziotena. Baina, beste garai batzuk ziren.
 
[[1950eko hamarkada]]tik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.