Jump to content

Nabigazio menua

«Fernando Savater»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Fernando savater.jpg|thumb|right|220px|Fernando Savater [[Ciutadans de CCatalunya]]atalunya alderdiaren aldeko ekitaldian.]]
'''Fernando Fernández-Savater Martín''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[Espainia]] [[1947]]ko [[ekainaren 21]]a - ) [[filosofo]]a da. Madrilen egin zituen Filosofia ikasketak. [[Madrilgo Unibertsitate Autonomoa]]n egon zen irakasle, baina arazo politikoak zirela eta, handik egotzia izan zen. Garai hartan, frantses idazleen obrak ([[Bataille]], [[Denis Diderot|Diderot]] eta [[Voltaire]]) itzultzetik bizi izan zen, eta prentsa idatzian (''Cuadernos para el diálogo, Triunfo, Informaciones, Revista de Occidente, ''etab. eta abar) argitaratzen zituen artikuluetatik. Ondoren, [[UNED]]en eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]n aritu da irakasle hainbat urtez. Gaur egun, [[Madrilgo Complutense Unibertsitatea|Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean]] etika irakasle da.
 
Frankfurteko eskolaren jarraitzailea izan da, eta bere pentsamenduan Cioranen, Nietzcheren eta Schopenhauerren eraginei antzematen zaie. Savaterrenak dira, besteak beste: ''Ensayo sobre Cioran'' (1975), ''La infancia recuperada'' (1977), ''Panfleto contra el todo'' (1978), ''Política para Amador'' (1993), saiakerak. Bestalde, eleberriak ere idatzi ditu: ''Caronte aguarda'' (1981). Azken urteotan, irakaskuntza (Madrilgo Unibertsitate Complutensean), liburu ugariren argitalpena eta ETAren aurkako militantzia sutsua tartekatu ditu.
[[2008]]an [[Planeta saria]] irabazi zuen ''La hermandad de la buena suerte'' izenburuko eleberriarekin. Haur eta gazteei zuzendutako lanei dagokienez, ''Malos y malditos'' (1996) eta ''A rienda suelta'' (2000) aipa daitezke.
 
[[Politika]] mailanarloan, [[abertzaletasun|euskal nazionalismoaren]] aurkako jarrera sutsua erakutsi du azken urteotan, besteak beste [[Javier Sádaba|Javier Sadabarekin]] eztabaida filosofiko handiak mantenduz. Hala ere, hasiera batean abertzaletasunetik gertuago ibili zen, "''[[Egin (egunkaria)|Egin]]"'' egunkari desagertuaren kolaboratzailea izandaizan baitzen. [[1997]]. urtean sortu zen [[Ermuko Foroa]]ren eta, ondoren, [[askiAski da!|¡Basta Ya!]] plataformaren kide, ETAren aurkako borrokan erabat nabarmendu da azken urteotan, eta abertzaletasunari ere gogor eraso dio bere agerpen publikoetan zein hainbat egunkari eta aldizkaritan argitaratutako artikuluetan.
 
[[2007]]ko [[maiatz]]ean Fernando Savater, [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]] eurodiputatu zen [[Rosa Díez|Rosa Diezekin]] batera, beste batzuen artean, [[Espainia]] mailako alderdi politiko berri bat sortzeko plataforma baten (''Plataforma Pro'' izenekoa) bultzatzaile agertu zen. Horrela, [[Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia]] (UPyD) alderdiko kide eta sustatzaile da.
''Claves'' aldizkariaren zuzendari da, eta 2000. urtean ''El País'' egunkariak ematen duen [[Ortega y Gasset saria]] eskuratu zuen; urte berean, [[Gregorio Ordóñez Fundazioa]]k urtero eman ohi duen saria jaso zuen. Urte horretan bertan, [[Fernando Abril Martorell Konkordia saria]] jaso zuen, eta bera kide den ¡Basta Ya! mugimenduak Kontzientzia Askatasunaren aldeko [[Sajarov saria]] eskuratu zuen.
 
{{DEFAULTSORT:Savater, Fernando}}
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/-12/-26}}
 
{{DEFAULTSORT:Savater, Fernando}}
[[Kategoria:Euskal Herriko filosofoak]]
[[Kategoria:Donostiarrak]]