Hamaika Bide Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{autopromozioa}}
{{autopromozioa}}
{{ezabatu}}

'''Hamaika Bide. Euskal Erbesteen Kulturak Ikertzeko Elkartea''' [[2000]]. urtean ofizialki sortu zen ikerketa taldea da, nahiz eta haren partaideak lehendik elkarrekin lan eginda izan.
'''Hamaika Bide. Euskal Erbesteen Kulturak Ikertzeko Elkartea''' [[2000]]. urtean ofizialki sortu zen ikerketa taldea da, nahiz eta haren partaideak lehendik elkarrekin lan eginda izan.
[[Fitxategi:Hamaika Bide Elkartearen publikazioak.jpg|thumb|Elkarte honek argitalpen asko kaleratu ditu]]
[[Fitxategi:Hamaika Bide Elkartearen publikazioak.jpg|thumb|Elkarte honek argitalpen asko kaleratu ditu]]

17:47, 12 otsaila 2016ko berrikusketa

Hamaika Bide. Euskal Erbesteen Kulturak Ikertzeko Elkartea 2000. urtean ofizialki sortu zen ikerketa taldea da, nahiz eta haren partaideak lehendik elkarrekin lan eginda izan.

Elkarte honek argitalpen asko kaleratu ditu

Elkarte honetan Hego Euskal Herriko lau lurraldetako eta Euskal diasporako espezialistak bildu ziren euskaldunok ezagutu ditugu erbestealdiak, hasiera batean bereziki 1936-1939ko gerraren ondorioz eragindakoa baina beste batzuk baztertu gabe, ikertzeko eta haien emaitza kulturalak zein artistikoak ezagutarazteko. Oraindik izen hori gabe 1999an Donostian eta Gernikan "60 urte eta gero" batzarra antolatu zuten; batzar hori ondoren eta proposamen horren inguruan lanean jarraitzeko asmoz elkartea sortu zen. Beraz,1999. ondoren nazioarteko batzarrak antolatzen joan dira eta zegozkien akten bildumak argitaratzen; aldi berean, erbesteko zenbait idazleen lanak berreskuratu eta berriro argitaratu dituzte, besteak beste ondoko hauenak: Cecilia Garcia Gilarte, Ildefonso Gurrutxaga, Ertze Garamendi, Jose Martin Elizondo, Eduardo Ugarte Pages, Kepa Derteano, Castor Narvarte, Arantza Amezaga... Elkarte berriaren abiapuntua ez zen ideologi zehatz batean mugatzen eta hortik dator, hain zuzen, aukeratutako izena: jakina denez "hamaika" euskaraz "ezin kontaren" sinonimoa izan daiteke eta horrekin euskal erbesteratuek aukeratutako eta suertatutako ibilbideen ugaritasuna grafikoki adierazi egin nahi zen. Ondorioz, ideologia guztietako pertsonalitateak ikertu ditu Hamaika Bide Elkarteak: anarkistak, abertzaleak, komunistak, sozialistak... zenbait kasutan faxisten arlotik igarotakoak eta guztiz.

Elkarteak antolatu dituen batzarrak

  • 1999: "60 urte ondoren". Donostian, Irunen eta Gernikan egina.
  • 2000: "Eugenio Ímaz". Donostian egina.
  • 2001: "Herri bat bidergurutzean. Euskal erbestea". Donostian egina.
  • 2002: "Martin Ugalde azterkisun". Donostian egina.
  • 2003: "Erbesteko seme-alabak". Donostian egina.
  • 2004: "Euskal emakumeak erbestean". Donostian egina.
  • 2005: "Jose Antonio Agirre: proiektu kultural bat". Turtziozen egina.
  • 2006: "Erbestea. Kontzeptu bat eztabaidarako". Donostian egina.
  • 2007: "Erbestea eta Unibertsitatea". Donostian eta Bilbon egina.
  • 2008: "Arte eszenikoak erbestean". Donostian eta Getxon egina.
  • 2009: "Erbestea norberaren ikuspuntutik". Bilbon eta Donostian egina.
  • 2010: "Erbestealdia: nortasuna eta integrazioa". Donostian egina.
  • 2011: "Zinema eta erbestea". Donostian egina.
  • 2013: "Artea eta erbestea". Donostian eta Bilbon egina.
  • 2015: "1936ko erbesterauten heterodoxiak. Oroimen historikoaren ifrentzua". Donostian eta Tolosan egina.

Beste aktibitateak

Urte hauetan elkarte honek aktibitate desberdinak antolatu ditu:

Argitaratutako aktak

Erbesteko eta erbesteari buruzko publikazioak

Bibliografia digitala

Bibliografia paperean

  • Gil Sanchez, Olaia: "Ahaztuen ondarea", Itzurun, 2010/05/07, 1-3 or.
  • Aldanondo, Maitane: "Deserriratuen ahotsa", Irutxuloko Hitza, 2009/10/8.
  • Anna Pelka: Vademécum de Historia Contemporánea de España. A guide to archives, institutions, libraries, associations, museums and sites of memory. Bundensstiftung Aufarbeitung. Madril-Berlin, 2012. 152 or.

Kanpo loturak

  1. http://www.hamaikabide.eus/eu/2015/09/12/artea-eta-erbestea/