Charles Vidor: berrikuspenen arteko aldeak
Wikidata list updated |
No edit summary |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
|sort=577 |
|sort=577 |
||
|columns=label:Izenburua,P1476:Jatorrizko-izenburua,P577:Data,P161:Aktoreak,P58:Gidoigilea(k) |
|columns=label:Izenburua,P1476:Jatorrizko-izenburua,P577:Data,P161:Aktoreak,P58:Gidoigilea(k) |
||
|links= |
|links=text |
||
}} |
}} |
||
{| class='wikitable sortable' style='width:100%' |
{| class='wikitable sortable' style='width:100%' |
17:38, 15 otsaila 2016ko berrikusketa
Charles Vidor (Jaiotza-izena: Vidor Károly; Budapest, 1900 - Viena, 1959) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen, jatorriz hungariarra. Familia judu bateko semea zen, eta Hungariako armadan ibili zen Lehen Mundu Gerran. Alemaniako UFA (Universum Film AG) produkzio-etxean lan egin zuen, eta 1924an Estatu Batuetara joan zen. The Mask of Fu Manchu (1932) izan zuen lehen film luzea. Columbia produkzio-etxerako lan egin zuen, eta, besteak beste, Chopin, George Sand, Hans Christian Andersen eta Franz Liszten biografiak filmatu zituen. Gilda (1946) du filmik bikainena eta ezagunena. Beste film aipagarri batzuk: Blind Alley (1939); Cover Girl (1944); A Song to Remember (1945); The Loves of Carmen (1948); Love Me or Leave Me (1955); A Farewell to Arms (1957, Adio armei).
Vienan hil zen, bihotzeko baten ondorioz, 58 urte zituela. Song Without End filma zuzentzen ari zen, hil zenean, eta George Cukorrek ordeztu zuen zuzendari-lanetan.
Filmografia
Kanpo loturak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.