Xenofonte: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Ketxus (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa: 37. lerroa:
[[Kategoria:Antzinako Greziako historialariak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako historialariak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako militarrak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako militarrak]]
[[Kategoria:Filosofo politikoak]]
[[Kategoria:K. a. IV. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:K. a. IV. mendeko biografiak]]

00:32, 26 otsaila 2016ko berrikusketa

Xenofonte Atenaskoa

Xenofonte (K.a. c. 431 - 354) historialari, militar eta filosofo greziarra zen, eta Greziaren kultura eta historiari buruzko idazkiengatik ezaguna da.

Biografia

Atenas inguruan jaio zen, Atika eskualdean, K.a. V. mendearen bigarren erdian, familia dirudun batean. Haurtzaroa eta gaztaroa Peloponesoko Gerraren garaian (K.a. 431-404) igaro zituen.

Sokratesen dizipulua izan zen eta harengan inspiratutako elkarrizketak idatzi zituen. Hogeita Hamar Tiranoen gobernuan, Xenofonte Persiara zihoazen mertzenario greziarrez osatutako espedizio batean sartu zen; espedizio horrek Hamar Milen Espedizioa zuen izena, eta Ziro Gaztea printze persiarrak kontratatuak ziren (Ziro Gaztearen adiskidea zen). Ziro Cunaxako Guduan hil zen, eta espedizioa bertan behera geratu zen.

Espedizio horren kontakizunak Anabasia du izena, eta Xenofonteren lanik ezagunena da. Alexandro Handiak Akemenestar Inperioa inbaditu zuenean idazlan bikain hori kontsultatu zuen, eta erabakiak hartzeko orduan lagungarri egin zitzaion.

Greziara itzuli zenean, Xenofonte Agesilao II.a errege espartarraren zerbitzura jarri zen. Asia Txikiko hiri greziarrak persiarrengandik babesteko espedizio bat gidatzen zuen Agesilaok.

Xenofontek Koroneiako Guduan parte hartu zuen, Agesilaoren zerbitzura, eta gudua eta gero deserrira joan behar izan zuen.

Autore batzuen iritziz, Xenofonte panhelenismoaren ideiaren sortzaileetako bat da, Atenasen kaltetan askotan Espartaren aldeko bazen ere, polis greziar guztiak politikoki elkartzeko ideia bultzatu baitzuen.

Idazlanak

Bere idazlanetan demokrazia atenastarraren aurkako, eta Espartan eta Persian ezagutu zituen molde autoritarioagoen aldeko agertzen da. Era guztietako idazlanak ditu; besteak beste, historikoak eta biografikoak, sokratikoak eta elkarrizketak, eta tratatuak.

Estiloari dagokionez, hutsune nabarmenak ditu: datuak biltzeko orduan ez da zehatza, datuak ahaztu egiten zaizkio eta garrantzizko gertaerak alde batera uzten ditu. Bere ikuspegitik kontatzen ditu gertaerak.

Gudarostean izan dituen esperientziei buruzko kontakizunak dira. Idazkera freskoa, zehatza eta askotan azkarra da.

Idazlan argi eta sinpleak izatean, irakurle asko erakarri zituen.

Ikus, halaber

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xenofonte Aldatu lotura Wikidatan