Refranes y Sentencias (1596): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa: 8. lerroa:
Ale bakarra ezagutzen dugu, [[Darmstadt]]eko ''unicuma'', [[Hessen|Hessengo dukeen]] Darmstadteko jauregian [[Willen Jan Van Eys|Van Eysek]] aurkitu zuena. Jauregia, eta berarekin batera gure ''unicuma'', [[II. Mundu Gerra|II. Mundu Gerran]] suntsitua izan zen. Gaitzerdi, [[Julio Urquijo]] euskalariak hori baino lehenago alearen argazkiak eskuratu zituen, egun [[Donostia|Donostiako]] [[Koldo Mitxelena Kulturunea|Koldo Mitxelena liburutegian]] gordeak.
Ale bakarra ezagutzen dugu, [[Darmstadt]]eko ''unicuma'', [[Hessen|Hessengo dukeen]] Darmstadteko jauregian [[Willen Jan Van Eys|Van Eysek]] aurkitu zuena. Jauregia, eta berarekin batera gure ''unicuma'', [[II. Mundu Gerra|II. Mundu Gerran]] suntsitua izan zen. Gaitzerdi, [[Julio Urquijo]] euskalariak hori baino lehenago alearen argazkiak eskuratu zituen, egun [[Donostia|Donostiako]] [[Koldo Mitxelena Kulturunea|Koldo Mitxelena liburutegian]] gordeak.


Dena dela, beste hiru aleren berri ere badugu: [[Manuel Larramendi|Larramendirena]], [[Arnaut Oihenart|Oihenartena]] eta 2015. urtean ezagutzera eman den [[Girolamo della Sommaia]] jakintsu italiarrarena. Larramendiren eta Oihenarteren lekukotasunen arabera, badirudi Darmstadteko aleari esker ezagutzen ditugunak baino atsotitz gehiago zituela liburuak jatorriz, agian orain osatzen duten lau kaierak baino bat gehiago bederen.<ref>{{erreferentzia|egile1-lotura=Joseba Lakarra|abizena= Lakarra |izena= Joseba A. |urtea= 1996 |izenburua= Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa |argitaletxea= [[Euskaltzaindia]]|lekua= Bilbo |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/24568.pdf}}</ref>
Dena dela, beste hiru aleren berri ere badugu: [[Manuel Larramendi|Larramendirena]], [[Arnaut Oihenart|Oihenartena]] eta 2015. urtean ezagutzera eman den [[Girolamo della Sommaia]] jakintsu italiarrarena.<ref>[[Patri Urkizu|Urkizu, Patrizio]], 2015, “Refranes y Sentencias (...) Girolamo della Sommaia”, EGAN-1-2: 65-146.</ref> Larramendiren eta Oihenarteren lekukotasunen arabera, badirudi Darmstadteko aleari esker ezagutzen ditugunak baino atsotitz gehiago zituela liburuak jatorriz, agian orain osatzen duten lau kaierak baino bat gehiago bederen.<ref>{{erreferentzia|egile1-lotura=Joseba Lakarra|abizena= Lakarra |izena= Joseba A. |urtea= 1996 |izenburua= Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa |argitaletxea= [[Euskaltzaindia]]|lekua= Bilbo |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/24568.pdf}}</ref>





11:14, 4 martxoa 2016ko berrikusketa

Refranes y Sentencias euskal atsotitzen lehen bilduma argitaratua da.

1596an atera zen, biltzailearen izenik gabe, Iruñean, Pedro Porralisen etxean. Guztira 539 atsotitz biltzen ditu, euskaraz emanak eta gaztelaniaz itzuliak. Itzulpena, Larramendiren aburuz, hitzez hitzekoegia da.[1] Atsotitzen gainean zenbakiak ipini ziren, hizkuntza bien arteko erlazioa hobeto ulertarazteko.

Bizkaieraz daude atsotitzak, gehienak behintzat, eta nagusiki badirudi Bilboko edo Bilbo aldeko euskara jasotzen dutela.

Ale bakarra ezagutzen dugu, Darmstadteko unicuma, Hessengo dukeen Darmstadteko jauregian Van Eysek aurkitu zuena. Jauregia, eta berarekin batera gure unicuma, II. Mundu Gerran suntsitua izan zen. Gaitzerdi, Julio Urquijo euskalariak hori baino lehenago alearen argazkiak eskuratu zituen, egun Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian gordeak.

Dena dela, beste hiru aleren berri ere badugu: Larramendirena, Oihenartena eta 2015. urtean ezagutzera eman den Girolamo della Sommaia jakintsu italiarrarena.[2] Larramendiren eta Oihenarteren lekukotasunen arabera, badirudi Darmstadteko aleari esker ezagutzen ditugunak baino atsotitz gehiago zituela liburuak jatorriz, agian orain osatzen duten lau kaierak baino bat gehiago bederen.[3]


Erreferentziak

  1. "...contiene refranes del Bascuence, traducidos en Castellano demasiadamente à la letra", M. Larramendi, Diccionario Trilingüe, "Suplemento" delakoaren hasieran.
  2. Urkizu, Patrizio, 2015, “Refranes y Sentencias (...) Girolamo della Sommaia”, EGAN-1-2: 65-146.
  3. Lakarra, Joseba A.. (1996). Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa. Bilbo: Euskaltzaindia.

Kanpo loturak