Mendillorri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
54. lerroa: 54. lerroa:
Jatorrizko kontzeju zaharretik mantentzen den eraikin bakarra [[Mendillorriko jauregia]] da. Jatorriko [[arkitektura gotikoa|gotikoko]] eraikina da, ondoren [[XVI. mendea]]n berreraiki zena. Mendillorriko lakuaren ertzean dago, eta auzorako azpiegitura gisa egokitu zen [[1990eko hamarkada]]n auzo berria eraikitzearekin batera.
Jatorrizko kontzeju zaharretik mantentzen den eraikin bakarra [[Mendillorriko jauregia]] da. Jatorriko [[arkitektura gotikoa|gotikoko]] eraikina da, ondoren [[XVI. mendea]]n berreraiki zena. Mendillorriko lakuaren ertzean dago, eta auzorako azpiegitura gisa egokitu zen [[1990eko hamarkada]]n auzo berria eraikitzearekin batera.


== Parkeak ==
* '''[[Mendillorriko parkea]]''': Bertan '''[[Mendillorriko aintzira]]''' dago.

== Kultura ==
* '''[[Civivox Mendillorri]]''': Kultur-etxea eta [[liburutegi]] publikoa da.


== Azpiegiturak eta garraioa ==
== Azpiegiturak eta garraioa ==

04:49, 11 martxoa 2016ko berrikusketa

Mendillorri
[[Fitxategi:|300px]]

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
UdalerriaIruña
Probintzia Nafarroa Garaia
Herrialdea Euskal Herria

Mendillorri Iruñeko auzoa da. Lehen Eguesibarreko herria zen, Erdi Aroan hustu bazen ere. 1998an galdeketa bidez, Mendillorriko biztanleek Eguesibarretik bereizteko eta Iruñean sartzeko erabakia hartu zuten. Iruñeko ekialdean kokatuta dago, erdialdetik 1,6 kilometrotara, Burlata eta Erripagainaren hegoaldean, Sarrigurenen mendebaldean eta Mutiloagoiti eta Lezkairuren iparraldean aurki dezakegu.

Inguru naturala eta kokapena

Mendillorri Iruñeko hego-ekialdean dago, gune metropolitarraren hegoaldean. Auzoak Sarrigurenekin eta Iruñerriko PA-30 autobidearekin egiten du muga ekialdean eta Mutiloagoitirekin hegoaldean.

Auzoa bitan banatzen da, iparraldeko aldea, lehenago eraikia, eta ondoren altxatutako hegoaldeko zatiko blokeak.

Historia

Auzo berri hau 90. urteen hasieran eraikitzen hasi zen, erdi aroko gaztelu batetik gertu, orduan Egueseko ibarraren barne zegoelarik. 1995. urtean Iruñeko auzo bezala hartu zen hauteskunde baten ondorioz eta gauzak horrela Egueseko ibarretik kanpo geratu zen. Auzoa bitan banatzen da, antzinako Badostain eta Mendillorri arteko errepidearen bi aldeetan. Auzoaren zati bati Mendigoiti eta besteari Mendillorribeiti deitzen zitzaion, bata mendixka baten gainean eta bestea beheragoko lurretan. Blokeek, laukizuzen itxura dute eta lau solairuko altuera batez beste. Blokeen artean, gune berdeak eta laku handi bat eraiki ziren. Parkean, antzinako jauregia mantentzen da. Mendillorriko auzoa espainiako 90. hamarkadako proiektu handienetarikoa izan da. Auzo honetan 11500 pertsona bizi dira 875000 m²-ko azaleran.Sarrera errezeko bizitegi -auzo bati buruz hari gara.

Zerbitzuak

Heziketa

  • Pedro de Ursúa B.H.I

Pedro de ursua-ko ikastetxea 2007.urtean eraiki zen Mendillorrigoitin, Ustarrroz kaleko 2. zenbakian. Bertan bigarren mailako hezkuntza ematen da euskeraz(D eredua) eta gazteleraz (G eta A eredua). 587 ikasle ditu, hauetatik 316 A eta G eredukoak, eta 251 D eredukoak. Guztira 23 talde daude; 13 gaztelerakoak (A eta G) eta 10 euskerakoak (D). 2010-2011 ikaskurtetik haurrera batxilergoa. Pedro de ursua II 2011-an sortu zen, Mendillorrigoitin, el lago kalean, 13 eta 15 zenbakiak aurrean izanda. Hau, IES Pedro de Ursua II.ren kide izanda, G (Gaztelera), A( gaztelera, euskera irakasgai izanda) eta D eredua (euskara) Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako irakasketak ematen ditu. Beraz, IES Pedro de Ursuan II, DBH 1. eta 2. mailako irakasketak ematen dira gero Ustarroz kaleko 2.zenbakira, aurrekotik metro gutxitara IES Pedro de Ursuara pasatuz. Mendillorriko Eskola Publikoa. Eskola hau, 1994 inauguratutako auzoko zaharrena da. Lehenengo urteetan haur hezkuntzako 1. mailatik 8. EGB arte klaseak ematen ziren orain berriz lehen mailako 6.mailara arte ematen dira A eta G ereduan.

  • “El lago” ikastetxea

Ikastetxe honetan haur hezkuntzako eta lehen mailako irakaskuntzak ematen dira, A ereduan. Hau ia ikastetxe berria da, IES “el Lago de Mendillorri” institutotik 5 metrotara aurki dezakegu, el lago kalean. Mendillorrigoitin. Mendigoiti ikastetxea Ikastetxe honetan haur hezkuntzako eta lehen mailako irakaskuntzak ematen dira, D ereduan. Hau ere, ia ikastetxe berria da, IES “el Lago de Mendillorri” institutotik 5 metrotara, el lago kalean. Mendillorrigoitin. Elorri ikastetxea Ikastetxea hau funtzionamenduan dabilen ikastetxerik zaharrena da; auzoa sortu zenetik hain zuzen ere. Horain haur hezkuntzako eta lehen mailako ikasketak ematen dira. Mendillorriko Civivox Eraikin hau gutxi gora behera IES El lago de Mendillorriko ikastetxetik 30 metrotara dago. Erakusketak, bilerak etabar egiteko balio du, gainera, liburutegi handi bat dago; honek zenbait gauza eskaintzen ditu, ala nola, areto nagusi bat 241 personentzat, dantzatzeko aretoa, 2 tailer gela, ziber-gela bat...

Ur biltegiak

Sakontzeko, irakurri: «Mendillorriko ur biltegia»

1895ean, Mendillorriko muinoan bi ur biltegi eraiki zituzten; hodi bidez hor biltzen den ura Iruñera bideratzeko erabiltzen da. Geroago, 1942tik 1975era bitartean, ur biltegi zahar horren ondoan beste lau eraiki zituzten, zeregin bererako.

Azpiegituraren inguruan, hiru jolas eremu daude, pasealekuak, lorezaintza eta konpostgintza irakasteko gunea, zuhaitzak eta behatokiak.[1]

Festak

2006. urtean berreskuratu ziren, eta hemendik haurrera Mendijaiak jai batzordeak antolatzen ditu. Jaiak iraileko lehenengo asteburuan izaten dira. Kontzertuak eta txozna bat dago mendillorriko behe aldean.

Ondarea

Jatorrizko kontzeju zaharretik mantentzen den eraikin bakarra Mendillorriko jauregia da. Jatorriko gotikoko eraikina da, ondoren XVI. mendean berreraiki zena. Mendillorriko lakuaren ertzean dago, eta auzorako azpiegitura gisa egokitu zen 1990eko hamarkadan auzo berria eraikitzearekin batera.

Parkeak

Kultura

Azpiegiturak eta garraioa

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Mendillorrin:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
Ermitagaña - Mendillorri 06:30 - 22:30 10´
Bianako Printzea plaza - Olloki 06:30 - 22:00 60´
' Nafarroako Gorteak - Mendillorri Gauez 30´
Nafarroako Gorteak - Sarriguren Gauez 60´

Jakingarriak

Mendillorriko kale gehienen izenek Eguesibargo udalerriaren kontzejuen izenak dauzkate.

Erreferentziak

  1. Iruñerriko Mankomunitatea: «Mendillorriko ur-biltegien paseoa», mapak dakartzan eskuorria.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea