«Alemaniaren birbateratzea»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
t
clean up using AWB
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (clean up using AWB)
Izan ere, [[1989]]ko abuztuan, [[Hungaria]]k [[Austria]]rekiko mugan ezarritako baldintzak laxatu zituen, eta irailean 13.000 lagunek baino gehiagok utzi zuten Ekialdeko Alemania Hungariako mugak zeharkatuz. Ekialdeko erregimenaren aurkako manifestaldi jendetsuak 1989ko bukaera aldean hasi ziren. Oposizio zibil horren aurrean, [[Erich Honecker]] ekialdeko buruak dimisioa aurkeztu zuen [[urriaren 18]]an. Gobernuaren kabinetak [[azaroaren 7]]an dimititu zuen.
 
[[1989]]ko [[azaroaren 9]]an, ekialdeko gobernu berriak hiritarrek bidaiatzeko zeuzkaten mugak arinduko zituelako zurrumurrua zabaldu zen. Hori zela eta, [[Berlingo harresia|Berlingo Harresiaren]] aurrean milaka lagun bildu ziren, eta zaindariek ateak ireki behar izan zituzten joan-etorria uzteko. Egoera horrek adoretuta, bi aldeetako alemaniarrek ekin zioten harresia eraitseari zenbait tokitan. Horiek horrela, ekialdeko erregimena eta bi alemanien batasuna heldu ziren azkenean. Kondairak dio [[1989]]ko [[azaroaren 10]]eko goizean bertan —Berlingo Harresiko kontrolguneak ireki eta hamar ordu eskas pasatuta— hasi zirela [[Frankfurt am Main|Frankfurt]] eta [[Munich]]eko banku eta korporazioetako bulegoetan ekialdean gauzatu beharreko estrategiak taxutzen<ref name=aa>Danel Agirre, [http://www.berria.eus/paperekoa/2512/005/001/2014-11-02/alemaniako_200_enpresa_handienetatik_bat_ere_ez.htm «Alemaniako 200 enpresa handienetatik bat ere ez»], ''Berria'', 2014-11-02</ref>.
 
[[1990]]eko [[martxoaren 18]]an, Ekialdeko Alemanian hauteskunde askeak egin ziren, herrialde komunista batean egiten ziren lehenak, estatuaren amaiera negoziatuko zuen gobernua osatzeko asmotan. [[Lothar de Maizière]] ministroburua zela, [[Mendebaldeko Alemania]], [[Erresuma Batua]], [[Frantzia]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunarekin]] negoziatu zen birbateratzea. Ekialdeko Alemaniak Mendebaldekoarekin bat egitean [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]] sartzekoa bazen ere, SESBk hitzartu zuen NATOren tropak ez zirela Ekialdeko Alemanian sartuko.
===Alemania Ekialdea berritzea===
Ekialdean azken 25 urteetan pilatutako [[inbertsio]] publikoaren guztizkoa 1,3 bilioi eurokoa izan da. [[Hiri]]ak zaharberritu dira, autobideak eraiki, tren sarea zabaldu. Baina 1991tik 1997ra %60 inguru hazi ondoren, ekonomia azkar mantsotu da. Beste eskualdeetan baino [[funtzionario]] gehiago dago; sektore pribatua, berriz, heren bat txikiagoa da. Alemaniako ehun [[lantegi]] handienetako bakar batek ere ez du egoitza ekialdean. Langabeziak tinko jarraitzen du batez besteko nazionala bikoizten: %10,3koa zen [[2013]]an. Errepublika Demokratiko izanikoa ere ez da inola ere homogeneoa. [[Leipzig]], [[Dresden]], [[Jena]] eta [[Erfurt]] hiriak Alemania batu izanaren arrakasta eredutzat erakutsi ohi dira. Beste hainbat eskualdek hamabost urte baino gehiago daramatzate motelduta.
<ref name=aa>< /ref>.
 
===Ekonomia===
Horren ondorioz, ekialdea industriagabetu da, eta langabeziaren tasa %20ren inguruan mugitzen da. Birbateratzez geroztik, ekialdeko milaka langile migratu dira Mendebaldeko Alemaniara lan bila. Horrek populazio galera garrantzitsua eragin du ekialdean, batik bat prestakuntza handiko lanetarako.
 
[[1990]]ean, oraindik nabarmena zen bi herrialde zirenen buruko barne produktu gordinaren arteko aldea: 9.400 euro, 22.000ren parean. [[2013]]. urteko datu ofizialen arabera, txukuntze aldera egin dute zenbakiek: 24.300 eta 34.100. [[Per capita errenta]]ren zifrak are hobeak dira: 17.700 eurokoa da ekialdean, mendebaldekoaren %84koa. Batez beste eskualde merkeagoa izatearen efektua deskontatuta, Errepublika Demokratiko izanikoan dauden [[alemaniaren banaketa administratiboa|landerretako]] biztanleen erosteko ahalmena Errepublika Federala zeneko landerren %89koa da<ref name=aa>< /ref>.
 
===Neonaziak Ekialdeko Alemanian===
Ekialdeko Alemania azken hamarkadan ezustean hartu duen fenomenoa izan da neonazioena. Neonaziak indar erakustaldiak egiten hasi dira, [[Mecklenburg]], [[Brandenburgon]] eta [[Saxonia]]n batez ere. [[NPD]] ultraeskuineko alderdiak, esaterako, bost eserleku ditu egun Mecklenburgeko parlamentuan (iparraldea). [[2014]]ean, neo[[nazionalsozialismo|naziek]] etengabe eraso diete [[Siria]]tik eta beste herrialde batzuetatik iristen diren [[iheslari|errefuxiatuen]] aterpetxeei. Azken burutazioa Alemania osoan «terrorismo salafistaren» aurkako manifestazioak antolatzea izan da. [[2014]]ko [[urriaren 26]]an, dozenaka zauritu eta atxilotu izan ziren [[Kolonia (argipena)|Koloniako]] martxa batean. [[Berlingo harresia|Berlingo Harresia]] erori zela 25 urte igaro dzrela ospatuko zen egunean ([[2014]]ean), ekialdeko ultraeskuineko taldeek iragarri zuten [[Reichsta]]en pareko zelaigunean bilduko zirela<ref name=aa>< /ref>.
 
===Garraioa===
 
==Birbateratzeari buruzko iritzia==
Ekialdeko biztanleen %75ek uste dute prozesua oro har onuragarria izan dela, [[MDR]] telebistak [[2014]]ko [[urri]]an zabaldutako datuen arabera. Teorian askoz zoriontsuago den mendebaldean, ordea, 25 urte hauen balantzea nabarmen ezkorragoa da: %48k ikusi dituzte onurak<ref name=aa>< /ref>.
 
Errepublika Demokratikoan bizi izandakoek abantaila immaterialak balioesten dituzte gehien: [[askatasun]] pertsonala eta bidaiatzeko erraztasuna, batez ere. Atzean utzikotakoen artean beste bi sumatzen dituzte faltan. Bostetik laurentzat, [[hezkuntza]] sistema sozialista hobea zen, eta genero berdintasunean egindako aurrerabidea, onena<ref name=aa>< /ref>.
 
== Ikus, gainera ==

Nabigazio menua