Paper: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
+motak
10. lerroa: 10. lerroa:


Gaur egun zenbait erabileratarako papera material sintetikoek ordezkatu badute ere, paperak oraindik garrantzi handia du gure eguneroko bizitzan.
Gaur egun zenbait erabileratarako papera material sintetikoek ordezkatu badute ere, paperak oraindik garrantzi handia du gure eguneroko bizitzan.

== Paper-motak ==
=== Erabileraren arabera ===
* [[Tisu-paper]]a, higienerako erabiltzen den paper, [[gramaje]] txikikoa.
** [[Komuneko paper]]a.
** [[Paperezko aho-zapi]]ak.
* [[Paper kizkurtu]]a, uhin paraleloak dituen papera, oso malgua, opariak bildu eta eskulanak eta artelanak egiteko erabiltzen dena.
* [[Zeta-paper]]a, paper oso fina, objektu hauskorrak biltzeko erabiltzen dena.
* [[Xukapaper]]a, [[tinta]] eta antzekoak xukatzeko erabiltzen dena.
* [[Biltzeko paper]]a.
* [[Beira-paper]]a, paper gardena koipea pasatzen uzten ez duena eta haragia, arraina eta gozoak biltzeko erabiltzen dena.


{{commonskat}}
{{commonskat}}

15:25, 20 martxoa 2016ko berrikusketa

Paperezko orri bat.

Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar gurutzaturik dauden landare zuntzek eratzen dute, zelulosak batez ere, bai fisikoki eta bai kimikoki, hidrogeno zubiak direla eta. Ts'ai Lunek asmatu zuela uste da k.a. 105 urtean. Izena papirotik datorkio, horrela deitzen baitzen paperaren Egiptoko aitzindari bat, bere izen berbera daramaten landaren batzuen zuntzekin sortua.

Historia

Antzinako Egipton papiroaren gainean idazten zen, eta berau Nilo ibaiaren ertzean oso ugaria zen papiro landarearen zurtoinetik lortzen zen. Europan berriz, Erdi Aroan, pergaminoa erabiltzen zen bertan idazteko, ahuntz edo akerraren larru landua alegia, tinta jasotzeko prestatua. Hala ere, pergaminoa garestia zen, eta VIII. mendetik aurrera pergaminoan idatzitako testuak ezabatzeko joera zabaldu zen, pergaminoa berriz erabili ahal izateko. Hala, lehendik idatzitako hainbat lan betiko galdu ziren.

Bestalde, txinatarrek ordurako papera ekoizten zuten, zeta, arroz-lastoa eta kalamuaren zuntzak erabiliz, bai eta kotoiarenak ere. Ezagutza hura arabiarrei erakutsi zieten, eta arabiarrek gaur egungo Espainia eta Sizilia diren lurraldeetara zabaldu zuten jakintza X. mendean. Paperaren ekoizpena Frantziara hedatu zen, eta han lihoa erabiliz egin zen XII. mendetik aurrera.

XIV. mendean alkandoraren erabilera guztiz zabalduta zegoenez, trapu eta alkandora zahar nahikoa zegoen papera prezio merkeetan egiteko. Horrek eta inprentaren asmakuntzak liburuak eskuragarriak izaten lagundu zuten, artean bitxikeria garestiak baitziren.

Gaur egun zenbait erabileratarako papera material sintetikoek ordezkatu badute ere, paperak oraindik garrantzi handia du gure eguneroko bizitzan.

Paper-motak

Erabileraren arabera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paper Aldatu lotura Wikidatan