Pablo Artxanko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa: 18. lerroa:
Nekazari ingeniaritza ikasi zuen eta gero Nekazari Ingeniaritzako Eskolan irakasle aritu zen lanbidez Iruñean bertan.
Nekazari ingeniaritza ikasi zuen eta gero Nekazari Ingeniaritzako Eskolan irakasle aritu zen lanbidez Iruñean bertan.


Euskara ikasi zuen, eta [[Aingeru Irigarai]]rekin batera Iruñeko aurreneko [[ikastola]] sortu zuen. [[Eusko Gaztetxu Batza]] elkartea ere sortu zuen, haurrei [[euskal dantza]]k eta [[euskal kultura]] irakasteko.
Euskara ikasi zuen, eta [[Aingeru Irigarai]]rekin batera Iruñeko aurreneko [[ikastola]] sortu zuen. Iruñeako Euskal Eskolen patronatoaren kide oso aktiboa izan zen irakaskuntza euskaraz sustatzeko.

[[Amaiurko gaztelua]]ren defendatzaieak oroitzeko erakitako oroitgarriaren bultzatzailenetariko bat izan zen, [[1920]]. urtean. [[Eusko Gaztetxu Batza]] elkartea ere sortu zuen, haurrei [[euskal dantza]]k eta [[euskal kultura]] irakasteko.


[[Eusko Ikaskuntza]]k egindako [[Euskal Estatuaren Estatuto Orokor]]raren bultzatzailea izan zen, [[1931]].ean. Garai hartan udaletxeak deseginda zeuden [[Primo de Riveraren diktadura]] eta gero, eta batzar gestorak zeuden udaletxeen buruan. Artxanko lanean aritu zen nafar udaletxeen gestorek [[1932]]ko Iruñeako batzar erabakigarria atzeratzen Euskal Estatutoaren aldeko indar gehiago bildu ahal izateko.
[[Eusko Ikaskuntza]]k egindako [[Euskal Estatuaren Estatuto Orokor]]raren bultzatzailea izan zen, [[1931]].ean. Garai hartan udaletxeak deseginda zeuden [[Primo de Riveraren diktadura]] eta gero, eta batzar gestorak zeuden udaletxeen buruan. Artxanko lanean aritu zen nafar udaletxeen gestorek [[1932]]ko Iruñeako batzar erabakigarria atzeratzen Euskal Estatutoaren aldeko indar gehiago bildu ahal izateko.

16:21, 25 martxoa 2016ko berrikusketa

Pablo artxanko
Datu pertsonalak
Izen osoa Pablo Artxanko Zubiri
Jaio 1892ko urtarrilaren 15a
Iruñea (Nafarroa Garaia)
Hil 1962ko apirilaren 4a
Buenos Aires (Argentina)

Pablo Artxanko Zubiri (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1892ko urtarrilaren 15a, Buenos Aires, Argentina, 1962ko apirilaren 4a) Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) kide historiko eta euskaltzalea izan zen.[1][2].

Jatorriz karlista familia batekoa izanik, bera ere gaztetan ideologikoki karlista izan zen. Gero euskal kulturarekiko zaletasunaren bidez abertzaletasunara hurbilduz joan zen. Comunión Nacionalista Vascaren Napar Buru Batzarreko kidea izan zen. 1930.en urtean nafar abertzaletasuna ordezkatu zuen Fortunato Agirre, Manuel Arantzadi, Leopoldo Garmendia eta Francisco Lordarekin "Hogeiren Batzordea"n CNV-EAJ berbatzeko ahaleginetan. Bergarako batzarrean parte hartu zuen, CNV-EAJko berbatu zituen batzarrean hain zuzen, baina azkenean 1930ean sortutako EAE-ANVra hurbilduz joan zen[3]. Bertako kidea egin zen eta alderdia bultzatu zuen bere jaioterrian. EAE-ANVko kide garrantzitsuenetarikoa izan zen Nafarroa Garaian. Artxanko 1931.en urtean EAE-ANVko lehendabiziko Batzore Eragile Nazionaleko kidean zen, eta urte hartako apirilean alderdiaren ordezkaria izan zen Iruñeako "Bloque Antidinastico" delakoan. Iruñeako alderdiaren batzarreko kidea izen zen baita ere.

Nekazari ingeniaritza ikasi zuen eta gero Nekazari Ingeniaritzako Eskolan irakasle aritu zen lanbidez Iruñean bertan.

Euskara ikasi zuen, eta Aingeru Irigarairekin batera Iruñeko aurreneko ikastola sortu zuen. Iruñeako Euskal Eskolen patronatoaren kide oso aktiboa izan zen irakaskuntza euskaraz sustatzeko.

Amaiurko gazteluaren defendatzaieak oroitzeko erakitako oroitgarriaren bultzatzailenetariko bat izan zen, 1920. urtean. Eusko Gaztetxu Batza elkartea ere sortu zuen, haurrei euskal dantzak eta euskal kultura irakasteko.

Eusko Ikaskuntzak egindako Euskal Estatuaren Estatuto Orokorraren bultzatzailea izan zen, 1931.ean. Garai hartan udaletxeak deseginda zeuden Primo de Riveraren diktadura eta gero, eta batzar gestorak zeuden udaletxeen buruan. Artxanko lanean aritu zen nafar udaletxeen gestorek 1932ko Iruñeako batzar erabakigarria atzeratzen Euskal Estatutoaren aldeko indar gehiago bildu ahal izateko.

Bibliografia

  • Granja, José Luis de la: Nacionalismo y II República en el País Vasco. Historia de Acción Nacionalista Vasca: 1930-1936, Madril: CIS.
  • Renobales, Eduardo: ANV. El otro nacionalismo, Tafalla: Txalaparta. ISBN 84-8136-326-X

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Pablo Artxanko Zubiri. Biografía de un ekintzale.» Eusko Lurra fundazioa (Noiz kontsultatua: 2016-3-15).
  2. Renobales, Eduardo: ANV. El otro nacionalismo, Tafalla: Txalaparta. ISBN 84-8136-326-X
  3. https://www.facebook.com/notes/txema-landa/pablo-archanco-zubiri-pamplona-15-01-1892-buenos-aires-el-4-04-1962/10153619846393826/