Alain Decaux: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Alain Decaux 2011.JPG|thumb|Alain Decaux 2011ean.]]
[[Fitxategi:Alain Decaux 2011.JPG|thumb|Alain Decaux 2011ean.]]
'''Alain Decaux''' ([[Lille]], [[Frantzia]], [[1925]] - {{data|2016|3|27}}) historialaria eta [[frantses]]ezko idazlea da.
'''Alain Decaux''' ([[Lille]], [[Frantzia]], [[1925]] - {{data|2016|3|27}}) historialaria eta [[frantses]]ezko idazlea da.



10:27, 28 martxoa 2016ko berrikusketa

Alain Decaux 2011ean.

Alain Decaux (Lille, Frantzia, 1925 - 2016ko martxoaren 27a) historialaria eta frantsesezko idazlea da.

Bizitza

Zuzenbide-ikasketak egin ondoren, kazetaritzan hasi zen lanean. L'Histoire pour tous aldizkaria sortu zuen, Historia Magazine aldizkariko zuzendari izan zen eta Nouvelles littéraires eta Figaro littéraire aldizkarietako lankide. Gero, irratian hasi zen: 1951n, La Tribune de l'histoire sortu zuen, André Castelotekin eta Jean-François Chiappekin. Telebistan ere egin zituen zenbait saio: La caméra explore le temps, Alain Decaux raconte, Le dossier d'Alain Decaux eta Alain Decaux face à l'histoire.

Hainbat liburu idatzi ditu: besteak beste, Louis XVII (1947), La conspiration du général Malet (1952), La belle histoire de Versailles (1954), Les grands mystères du passé (1964), Histoire des Françaises (1972), Victor Hugo (1984), Les assassins (1986), Morts pour Vichy (2000), Chantilly et Noyon dans l'histoire (2001), Tous les personnages sont vrais (2005), Le Duc d'Aumale (2006), La Révolution de la Croix: Néron et les chrétiens (2007), Coup d'État à l'Élysée (2008) eta Dictionnaire amoureux de Alexandre Dumas (2010).

1980an, Frantziako Akademiako kide hautatu zuten. 1999an, frankofoniako Alain Decaux Literatura Sariketa antolatu zuen Lilleko Fundazioak, idazle frankofono berriak saritzeko eta sari horien babesle da Alain Decaux 2003az geroztik.

Erreferentziak