Club de Mar de Castropol: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{ESP}} → {{banderaikur|Espainia}} (4)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:
|-
|-
! Lehendakaria
! Lehendakaria
| {{banderaikur|Espainia}} Álvaro Platero Díaz
| {{banderaikur|Espainia}} José Quintana
|-
|-
! Entrenatzailea
! Entrenatzailea

15:03, 3 apirila 2016ko berrikusketa

Club de Mar de Castropol
Herria Espainia Castropol, Asturias
Sorrera 1949
Lehendakaria Espainia José Quintana
Entrenatzailea Espainia José Quintana
Koloreak           berdea eta zuria
Trainerua Ría del Eo
Patroia Espainia Rubén Villar
Palmaresa:
Kontxako Banderak
TKE Ligak
Espainiako Txapelketak
Asturiasko Txapelketak

0
0
0
5
2015eko liga: 2.a (Galiziako B Liga)
Webgune ofiziala
Castropol 1994an Asturiasko Printzearen Bandera irabazi berritan

Club de Mar de Castropol Asturiasko Castropol herriko arraun elkartea da. 1949. urtean sortu zen Eo ibaiaren ertzean eta emaitzarik onenak batel, trainerilla eta arraunketa olinpikoan lortu baditu ere trainerutan garaipenik izan du.

Uniformea

Elastiko berdea erdian marra zuri zabalarekin (herriko bandera) eta trainerua berdea edo zuria.

Historia

1949. urtean sortu zen eta hasiera batean bateletan bakarrik aritu izan zen. Soto de Barco eta Avileskoak ziren bere aurkari asturiarrak, baina lehia handiena ibaiaren beste aldeko Ribadeoko galiziarrekin izan zuen. 1962. urtean Espainiako txapeldun izan zen lehenengoz eta gaur egun sei titulu ditu.

60. hamarkadako garai on haiek aprobetxatuz trainerilletan (1961an) eta traineruan (1962an) hasi zen. Trainerilletan ere lortu du Espainiako txapeldun izatea eta trainerutan sona handia duten banderak irabazi baditu ere inoiz ez da liga handietan ibili, ez TKE Ligan, ez eta aurretik jokatu zen Euskal Ligan ere. 90. hamarkada hasieran nahiko ongi ibili zen, 1989 eta 1996 artean 15 bandera lortuz.

Gaur egun zailtasun handiekin urte batzuetan ateratzen du trainerua eta talde galiziarrekin batera Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligan aritzen da. Hainbat urtetan trainerua lehorrean eduki ondoren 2015 denboraldian Galiziako Ligako B mailan aritu da eta bigarren postua eskuratu du. Ondoren play-offak jokatu eta mailaz igotzea lortu du..

Arraunketa olinpikoari dagokionez, 1977. urtean egin zuen debuta Menquinenza urtegian, Espainiako Txapelketan. 2003. urtean lortu zuen garaipenik handiena Sevillan jokaturiko Espainiako Txapelketan zortzikoan nagusitu zelarik Orioren aurretik.

Palmaresa

Espainiako Traineru Txapelketa

  • laugarren 1962, 1994, 1995 eta 1996an.

Asturiasko Traineru Txapelketa

  • Txapeldun (5): 1971, 1986, 1989, 2002, 2003

Gainontzeko Banderak

Batelak

Trainerilak

Aulki mugikorra

Azken denboraldiak

Urtea Liga
2006 Galiziako Liga, 14.a
2007 Galiziako Liga, 13.a
2008 Galiziako Liga, 13.a
2009-14 -
2015 Galiziako B maila, 2.a

Kanpo loturak