Ruben Ruiz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
23. lerroa: 23. lerroa:
|egunkaria=galtzagorri elkartea}}</ref>
|egunkaria=galtzagorri elkartea}}</ref>


== Literatur-ibilbidea==
Bere obra Haur eta Gazte Literaturan kokatzen da, eta album ilustratua, poesia eta ipuina landu ditu.<ref name=pamiela>{{eu}} {{Erreferentzia
Bere obra Haur eta Gazte Literaturan kokatzen da, eta album ilustratua, poesia eta ipuina landu ditu.<ref name=pamiela>{{eu}} {{Erreferentzia
|url=http://www.pamiela.com/es/literatura-2/haur-eta-gazte-literatura/haur-literatura/anekdotak-detail
|url=http://www.pamiela.com/es/literatura-2/haur-eta-gazte-literatura/haur-literatura/anekdotak-detail

09:27, 12 apirila 2016ko berrikusketa

Ruben Ruiz
Datu pertsonalak
Izen osoa Ruben Ruiz
Jaio 1973
Gasteiz (Euskal Herria)

Ruben Ruiz (Gasteiz, Araba, 1973) Euskal Herriko idazlea da. Gasteizen Magisteritza ikasketak egin zituen, eta Psikopedagogia Donostian. 2005-2012 urteetan Behinola Haur eta Gazte Literatura aldizkariko koordinatzailea izan zen; Galtzagorri Elkarteko batzordekidea ere izan da. Gaur egun, Lehen Hezkuntzako irakaslea da Nafarroan. [1]

Literatur-ibilbidea

Bere obra Haur eta Gazte Literaturan kokatzen da, eta album ilustratua, poesia eta ipuina landu ditu.[2] Lan hauek bere ikasleen adineko haurrei zuzenduta daudela esan daiteke [3], eta haurren esperientzietatik abiatuz, hauen errealitatera hurbiltzea lortzen du. Bere lehenengo obra 2002. urtean argitaratu zuen, Itsasoaren lezioa, Enrique Morente euskal ilustratzailearekin batera. Urte bat beranduago, irudigile berarekin Azken giltza; urte berean Txokolatezko atzamarra eta Eta txorimaloa mintzatu zen ere. Azken hau Elena Odriozolaren kolaborazioarekin. 2006an Jokin Mitxelenaren ilustrazioek lagunduta Nora joan da argia idatzi zuen, I. Etxepare Saria eskuratuz. 2007an lehenengo poesia liburua plazaratu zuen, Sekretuak belarrira; eta gainerako liburuak ipuinak izanagatik ere, autorearen estilo poetikoa nabarmena da.

Bere literatur ibilbidean Anekdotak liburuarekin (2008) jaso du sari nagusiena, Zarauzko udalak antolatutako XXVI. Lizardi Saria. Ipuin oso laburrak biltzen dira bertan, mundura eta bizitzara irekitzen den begirada poetikoa eskainiz. Intimista eta minimalista, euskal Haur eta Gazte Literaturako zenbait idazle ezagun gogora ekartzen gaituena, Mariasun Landa edo Juan Kruz Igerabide kasu; betiere autorearen unibertso pertsonalari uko egin gabe.[4] Ilustrazioei dagokionez, Eider Eibarren estilo pertsonalak ere atmosfera intimo hori sortzen laguntzen du.


Lanak

  • Itsasoaren lezioa (2002, Desclee)
  • Txokolatezko atzamarra (2003, Erein)
  • Eta txorimaloa mintzatu zen (2003, Aizkorri)
  • Azken giltza (2003, Desclee)
  • Nora joan da argia? (2006, Aizkorri)
  • Sekretuak belarrira (2007, Aizkorri)
  • Anekdotak (2008, Pamiela)
  • Gure etxea (2012, Erein)

Sariak

  • I. Etxepare Saria, 2004, Nora joan da argia lanagatik.
  • XXVI. Lizardi Saria, 2007, Anekdotak lanagatik.
  • Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, 2009, Anekdotak lanagatik.
  • IBBYren (International Board on Books for Young People) ohorezko zerrenda, 2010, Anekdotak lanagatik.

Erreferentziak

Kanpo loturak