Burdinola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa: 11. lerroa:


== Erdi Aroko burdingintza: zeharrolak ==
== Erdi Aroko burdingintza: zeharrolak ==
[[File:Bedia presa 001.png|thumb|right|350px|Presa arkuduna. Bedia]]
Zeharrolak burdinola hidraulikoak ziren, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak. Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 [[Arroa (masa-unitatea)|arroa]] bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren. <ref name="harluxet"/>
Zeharrolak burdinola hidraulikoak ziren, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak. Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 [[Arroa (masa-unitatea)|arroa]] bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren. <ref name="harluxet"/>

Euskal Pirinioetako burdinola edo zeharrolen zati edo osagarri nagusiak modu honetan eraturik zeuden.
* Grabitate-presa, harlangaitzezkoa, burdinolatik ubidean gora berrehun edo mila metrora kokaturikoa.
* Presak bildutako urak, desnibel txikiko ubide estu eta luze batetik, biltegi erregulatzaile gisa balio zuen ataurrera eramaten ziren.
* Ataurre honen ondoan, eta honen maila berean, kezuraska izeneko beste biltegi txiki bat izaten zen;
* handik balbula moduko gailura, txinbora, bidaltzen zen ura;
* eta hemendik lortzen zen eskuz erruedaren edo gurpil hidraulikoaren birak aldatzea,
* gurpil hidraulikoak ardatza nagusi edo egurrezko ardatz handi baten bidez mekanikoki eragiten zuen gabia edo mailua, aldi berean.

Ardatz honek lau edo bost hortza handi –maisukariak– zituen erro handi batean txertatu edo sarturik, hauek altxatzen zuten gabia edo mailua beren mugimendu zirkularretan. Burdin mineralaren murrizketa egur-ikatzez egiteko, prozesu kimikoan beharrezkoa zen airea zurez eta larru tolestuz eginiko hauspo handi batez sartzen zen labean; horretarako ardatz nagusiari zuzenean erantsitako gurpil hidrauliko bidez eragiten zitzaion.

Labea lau hormez eratutako esparru laukizuzen bat zen; lauak ziren hiru horma, baina laugarrena labearen barru aldera ganbila edo konkorduna. hikoa zen, burdinolek tximiniarik ez edukitzea, eta, keari irteera emateko, sabaian zulo soil bat besterik ez zuen izaten.


== Tiraderak ==
== Tiraderak ==

08:48, 20 apirila 2016ko berrikusketa

Burdinola batean lanean.

Burdinola burdin minerala landu eta burdina lortzen zen antzinako lantegia da.[1] Euskal Herriko historian garrantzi handiko sektorea izan zen, bereziki XIV. eta XV. mendeetan zehar. Tradizio horren lekuko, euskal mitologian burdingintzari buruzko testigantza ugariak dira. XIX. mendetik aurrera, ordea, Industria Iraultzarekin batera, burdinolen gainbehera hasi zen, burdin lantegi handien garapenarekin batera.

Aurrekari historikoak

Burdin Aroa K. a. 600 urtearen inguruan garatu zen Euskal Herrian. Orduko burdin produktuak armak eta eskuko erremintak ziren, eta horien aztarnak ugariak dira hildakoen gorpuen errautsak gordetzeko trikuharrietan.

Lehen burdinolak: haizeolak

Lehen burdinolak haizeola edo agorrola izenekoak, 3 bider 1 metrokoak eta lur azpikoak. Lehenengo burdinolak mendietan kokaturik zeuden , bertan burdin minerala eta egurrikatza egiteko beharrezkoa zen egurra zeudelako. Haizeola edo agorrola (lehorreko olak) izena hartzen zuten eta mendian eraikitzen ziren harrizko labeak ziren. Gaur egun haietatik aurki daitezkeen zepa izeneko egiturak besterik ez dira, burdingintzaren hondakinak.

Egurrikatzaren errekuntza egokia egiteko airearen injekzioa modu ezberdinetan egiten zen (abearen berezko "tiroa" , hauspoak erabiliz edota tokiko haizea barnealdera bideratuz). Garai hontako aztarna gutxi aurkitzen da Euskalerrian, euri eta haizearen eraginean dauden tokitan eraiki zirenez, hormak behera erori eta desagertu direlako gehienak.

Erdi Aroko burdingintza: zeharrolak

Presa arkuduna. Bedia

Zeharrolak burdinola hidraulikoak ziren, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak. Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 arroa bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren. [1]

Euskal Pirinioetako burdinola edo zeharrolen zati edo osagarri nagusiak modu honetan eraturik zeuden.

  • Grabitate-presa, harlangaitzezkoa, burdinolatik ubidean gora berrehun edo mila metrora kokaturikoa.
  • Presak bildutako urak, desnibel txikiko ubide estu eta luze batetik, biltegi erregulatzaile gisa balio zuen ataurrera eramaten ziren.
  • Ataurre honen ondoan, eta honen maila berean, kezuraska izeneko beste biltegi txiki bat izaten zen;
  • handik balbula moduko gailura, txinbora, bidaltzen zen ura;
  • eta hemendik lortzen zen eskuz erruedaren edo gurpil hidraulikoaren birak aldatzea,
  • gurpil hidraulikoak ardatza nagusi edo egurrezko ardatz handi baten bidez mekanikoki eragiten zuen gabia edo mailua, aldi berean.

Ardatz honek lau edo bost hortza handi –maisukariak– zituen erro handi batean txertatu edo sarturik, hauek altxatzen zuten gabia edo mailua beren mugimendu zirkularretan. Burdin mineralaren murrizketa egur-ikatzez egiteko, prozesu kimikoan beharrezkoa zen airea zurez eta larru tolestuz eginiko hauspo handi batez sartzen zen labean; horretarako ardatz nagusiari zuzenean erantsitako gurpil hidrauliko bidez eragiten zitzaion.

Labea lau hormez eratutako esparru laukizuzen bat zen; lauak ziren hiru horma, baina laugarrena labearen barru aldera ganbila edo konkorduna. hikoa zen, burdinolek tximiniarik ez edukitzea, eta, keari irteera emateko, sabaian zulo soil bat besterik ez zuen izaten.

Tiraderak

Tiraderak burdinola txikiak ziren, 5 arroa inguruko burdin totxoak lantzen zituztenak, hauek ere uraren indarra erabiliz. [1]

Fanderiak

Fanderiak XVIII. mendean sortu ziren burdinola mota bat izan zen. Bertan, ostean landuko zen burdin-xafla eta flaskoak sortzen ziren.

Historia

XIV. mendean hasi zen uraren indarra erabiltzen, mendietatik ibai-ertzeetara mugituz burdinolak. Burdinolen urrezko garaia XVI. mendean izan zen, ontzigintza zibil eta militarraren beharrek eraginda, baina XVII. mendean euren gainbehera hasi zen, ingeles eta suediarren teknologia aurreratuagoei aurre egin ezin zietela. Beste leku batzuetan, inguruko basoen gehiegizko ustiaketak eraman zituen burdinolak desagertzera, basoekin batera burdinolek erabiltzen zuten erregaia (zura) desagertu zelako. Dena den, azken burdinolek XIX. mendera arte iraun zuten.

Gainbehera

XIX. mendearen hasieran burdinolak desagertzen hasi ziren eta, mendea bukatzerako, ez zen jada bakarren bat besterik gelditzen.

Burdinolak erabat desagertzeko arrazoirik nagusienak hauek izan ziren:

  • Labeak berotzeko behar zen egur-ikatza egiteko landatuak ziren basoak etengabe eta neurrigabe moztea.
  • Behar ekonomikoek eraginda, burdina eta altzairua ateratzeko burdingintzan harrikatza erabiltzen hasi izana.
  • Burdin oxidoz aberatsak ziren meategi-haztegiak agortu izana.
  • Ibaien goi-ibarretako arroa estuetan garraiorako zailtasunak.
  • Totxoak edo arrobioak egiteko labe garaiak kokatu izana, eta
  • beste kontrako baldintza zenbait.

Monumentu izendaturiko burdinolak

Erreferentziak

  1. a b c Harluxet Hiztegi Entziklopedikoko sarrera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burdinola Aldatu lotura Wikidatan
Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Burdinolak