Gabriel Aresti: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa: 22. lerroa:
Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste [[T. S. Eliot|T.S. Elliot]], [[Giovanni Boccaccio|Boccaccio]], [[James Joyce]] eta [[Bertolt Brecht|Bertold Brecht]]. Aresti, [[galizia]]r intelektual batzuen lagun mina zen eta hartu-eman estuak izan zituen Bilboko galiziar komunitatearekin, hango "Centro Gallego"-ko ohiko bezeroa izaki. Hori zela eta, [[Federico García Lorca]]k [[galiziera]]z idatzitako poemak, [[Alfonso Rodríguez Castelao|Castelaoren]] ''"Nós"'' albuma eta [[Ramón María del Valle-Inclán|Valle-Inclánen]] [[gaztelania]]zko ''"Divinas Palabras"'' euskaratu zituen. Guardia Zibilak, haren etxean egindako miaketa batean, [[James Joyce]]ren ''Ulises'' eleberri erraldoiaren itzulpen esku izkribatua konfiskatu omen zion; paper-sorta hartaz ez da ezer gehiago jakin.
Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste [[T. S. Eliot|T.S. Elliot]], [[Giovanni Boccaccio|Boccaccio]], [[James Joyce]] eta [[Bertolt Brecht|Bertold Brecht]]. Aresti, [[galizia]]r intelektual batzuen lagun mina zen eta hartu-eman estuak izan zituen Bilboko galiziar komunitatearekin, hango "Centro Gallego"-ko ohiko bezeroa izaki. Hori zela eta, [[Federico García Lorca]]k [[galiziera]]z idatzitako poemak, [[Alfonso Rodríguez Castelao|Castelaoren]] ''"Nós"'' albuma eta [[Ramón María del Valle-Inclán|Valle-Inclánen]] [[gaztelania]]zko ''"Divinas Palabras"'' euskaratu zituen. Guardia Zibilak, haren etxean egindako miaketa batean, [[James Joyce]]ren ''Ulises'' eleberri erraldoiaren itzulpen esku izkribatua konfiskatu omen zion; paper-sorta hartaz ez da ezer gehiago jakin.


1957an [[Euskaltzaindia]]ko urgazle izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, [[euskara batu]]aren gurasoen artean koka dezakegu, [[Koldo Mitxelena]], Fr. [[Luis Villasante]] eta [[Txillardegi]] euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten ''Euskara Batuaren Kutxa'' bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatu zituela. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.
1957an [[Euskaltzaindia]]ko langile izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, [[euskara batu]]aren gurasoen artean koka dezakegu, [[Koldo Mitxelena]], Fr. [[Luis Villasante]] eta [[Txillardegi]] euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten ''Euskara Batuaren Kutxa'' bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatu zituela. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.


Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta [[Euskadiko Partidu Komunista|Euskadiko Alderdi Komunistaren]] inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikotako militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. Ezin eraman zezakeen Bilboko burges jeltzale erdaldunen itxurakeria eta langile [[maketo]]en giroan askoz gusturago sentitu zen. Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietatik jasan behar izan zituen: Ezkerretik "burges txikitzat" hartzen zuten bitartean, nazionalista batzuek [[españolista]] zelako zurrumurrua zabaldu zuten. Garai hartan ''eladioak'' bezala ezagutuek, [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA]] sindikatuko sektoreek, [[boikot]]erako deialdiak egin zituzten Arestik eta [[Oskorri]] taldeak elkarlanean egiten zituzten musika-saioen aurka. Artikulu eta gutunen bitartez, 60-70. hamarkadetako euskal intelektual nagusi guztiekin izan zuen iskanbila dialektikoren bat edo beste.
Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta [[Euskadiko Partidu Komunista|Euskadiko Alderdi Komunistaren]] inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikotako militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. Ezin eraman zezakeen Bilboko burges jeltzale erdaldunen itxurakeria eta langile [[maketo]]en giroan askoz gusturago sentitu zen. Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietatik jasan behar izan zituen: Ezkerretik "burges txikitzat" hartzen zuten bitartean, nazionalista batzuek [[españolista]] zelako zurrumurrua zabaldu zuten. Garai hartan ''eladioak'' bezala ezagutuek, [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA]] sindikatuko sektoreek, [[boikot]]erako deialdiak egin zituzten Arestik eta [[Oskorri]] taldeak elkarlanean egiten zituzten musika-saioen aurka. Artikulu eta gutunen bitartez, 60-70. hamarkadetako euskal intelektual nagusi guztiekin izan zuen iskanbila dialektikoren bat edo beste.

13:30, 1 maiatza 2016ko berrikusketa

Gabriel Aresti
Gabriel Aresti
Gabriel Aresti 1970. urtean
Datu pertsonalak
Izen osoa Gabriel Aresti Segurola
Jaio 1933ko urriaren 14a
Bilbo (Bizkaia)
Hil 1975eko ekainaren 5a
Bilbo (Bizkaia)

Gabriel Aresti Segurola (Bilbo, Bizkaia, 1933ko urriaren 14a - Bilbo, 1975eko ekainaren 5a) euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat.

Bizitza

Gurasoak baserritar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen: “Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan”. 1954an, 21 urte zituela argitaratu zituen bere lehen poemak eta 10 urte geroago, 1964an bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara Zarauzko Itxaropena Argitaletxearekin: Harri eta Herri. La Tertulia de la Concordia deituriko bilgunean Blas de Otero eta Gabriel Zelaia poetak izan zituen solaskide eta bere poesiagintzan erreferentzia nagusi bihurtu ziren, Espainiako Antonio Machado bezalakoekin batera, eta eragin horiek poesia sozialaren bideak harrarazi zizkioten: Arestirentzat, literatura oro da soziala. Poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste osoa zuen: Esanen dute / hau /poesia / eztela,/ baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat/ dela ("Poesia", 1963).

Literaturako genero guztiak idatzi zituen: poesia, narrazioa, antzerkia eta saiakera. Kriseilu antzerki taldearekin elkarlanean, euskal antzerki berriaren aitaponteko izan zen.

Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste T.S. Elliot, Boccaccio, James Joyce eta Bertold Brecht. Aresti, galiziar intelektual batzuen lagun mina zen eta hartu-eman estuak izan zituen Bilboko galiziar komunitatearekin, hango "Centro Gallego"-ko ohiko bezeroa izaki. Hori zela eta, Federico García Lorcak galizieraz idatzitako poemak, Castelaoren "Nós" albuma eta Valle-Inclánen gaztelaniazko "Divinas Palabras" euskaratu zituen. Guardia Zibilak, haren etxean egindako miaketa batean, James Joyceren Ulises eleberri erraldoiaren itzulpen esku izkribatua konfiskatu omen zion; paper-sorta hartaz ez da ezer gehiago jakin.

1957an Euskaltzaindiako langile izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, euskara batuaren gurasoen artean koka dezakegu, Koldo Mitxelena, Fr. Luis Villasante eta Txillardegi euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten Euskara Batuaren Kutxa bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatu zituela. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.

Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta Euskadiko Alderdi Komunistaren inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikotako militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. Ezin eraman zezakeen Bilboko burges jeltzale erdaldunen itxurakeria eta langile maketoen giroan askoz gusturago sentitu zen. Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietatik jasan behar izan zituen: Ezkerretik "burges txikitzat" hartzen zuten bitartean, nazionalista batzuek españolista zelako zurrumurrua zabaldu zuten. Garai hartan eladioak bezala ezagutuek, ELA sindikatuko sektoreek, boikoterako deialdiak egin zituzten Arestik eta Oskorri taldeak elkarlanean egiten zituzten musika-saioen aurka. Artikulu eta gutunen bitartez, 60-70. hamarkadetako euskal intelektual nagusi guztiekin izan zuen iskanbila dialektikoren bat edo beste.

Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta poeta hiritar ere bai. Sarritan esan izan da, Bilbao hiria euskararen mapan kokatzea Arestiri zor diogula. Hain zuzen ere, 50-60. hamarkadetako Bilbo industrial hura biziki presente egon da haren lanean; bera bizi izandako langileen auzoak: Zorrotza eta Basurtu. Azken auzo horretakoa da Amelia Esteban haren emaztea, "Melitxu", Leondik etorritako familiakoa.

1975eko ekainaren 5ean gazte eta etorkizunez beteta hil zen, 41 urterekin gibeleko eritasunak jota.

Aroak

Bi aro bereiz daitezke haren lanean:

  • Aro sinbolista (1954-61). Maldan behera poema, argi-ilunez iritsi zaigun mintzoa da; argi antsiak ez dira ilunpe eta itzaletatik bereizten. Jon Kortazarrek “aro sinbolista” terminoaz izendatzen du, aro horretan argitaratutako lanek sinbolismoaren ikuspegitik ekoiztuak izan direlako. Sinbolismoa erromantizismoak zeukan idealismoaren barnean kokatzen zen literatur mugimendua izan zen eta, kritikari batzuen ustez, modernitatearen bigarren iraultza poetikoa eragin zuen (erromantizismoak sorturikoaren ostean eta abangoardiak eragindakoaren aurretik). ). Literatur Terminoen Hiztegiaren arabera, sinbolismoak hiru ezaugarri nagusi ditu: lehenengo ezaugarria zeharkako adierazpidea da. Sinbolistek neoplatonismoaren bidea jarraituz, errealitatea bitan banatzen dela uste dute, ikusten den mundua eta irudien mundua, hitz poetikoa bien artean eraikitzen dute, izan ere, ikusten den munduko terminoak erabiltzen dituzte irudien mundu ezkutu horretako gauzak adierazteko. Hori dela eta, estetika sinbolistan metaforek berebiziko garrantzia dute. Bigarrena heriotzarekiko kezka da, giro ilun, huts eta tristeak eratzearen eragile. Azken ezaugarria musikaltasuna da. Sinbolistentzako bertsoen alde musikala oso garrantzitsua da, hitzik erabili gabe, sentipenak sortzeko gai delako. Esandakoa kontuan hartuz, ez da harritzekoa aditu askok T. S. Eliot idazlea jotzea Arestiren garai honetako inspirazio iturritzat. Lanei dagokienez, garai honetakoa dugu bere lehen lan garrantzitsua, Bizkaitarrak (1959) poema, baina hala ere, Jon Kortazarren aburuz, aro honetako gailurrean Maldan behera (1960) lana legoke.
  • Aro soziala (1964-75). Ez dago ilunperik. Malda beherako laino eta itzalak argi bortitz eta kolore bakaneko mintzo bilakatzen dira. Giza arazoen isla eta injustizien salaketa minbera da aro honetako lanetan ageri dena. Garai horretan gizartearen balioak azkar ari ziren aldatzen; Arestiren irakurleek beste kezka batzuk zituzten eta, gainera, literatur lan zuzenago eta hurbilagoak nahi zituzten, euskara ulergarri eta malguagoan. Arestiren poesia aldatu egin zen eta ondo bildu zituen horiek guztiak. Poesia eta euskal poesia artikuluan aditzera eman zuenez, bere ustez olerkariak gauzen esentziaz galdetu behar du, bere kasuan, galderak zertarako senti eta zertarako pentsa izan ziren. Horretaz gain, Arestiren aburuz olerkariaren betebeharra egia aurkitzea da (egia enpirikoa eta ez metafisikoa) eta egia hori herriari azaltzea. Aro honetan Aresti olerkari-profeta gisa aritu zen, eta poesia mailua bezala erabiliz giza kontzientziak ernatu zituen. Hizkera elitistaren ordez hizkera herrikoia erabili zuen, mezu soziala hobeto helarazteko. Maldan behera lanean aurkitu dezakegu Harri eta herri lanaren oinarria, nahiz eta sinboloen bidezko hizkuntza landu batekin ematen den. Oinarri hauen artean, hizkuntzaren zuzentasuna, garbizalekerien baztertzea eta herri-hizkeraren aldeko konpromisoa aurkitu ditzakegu, ahozkoa, bertsolaritzan oinarritua, eta idatzia, Axularrek eraginda. Estilo aldaketak, eragin literario ezberdinak izatea eskatzen du. Aro sozialeko inspirazio iturriak Blas de Otero eta Celso Emilio Ferreiro izan ziren, besteak beste. Garai honetakoak dira, beraz, "Harri eta Herri" (1964), "Euskal Harria" (1967), "Harrizko Herri hau" (1970), "Azken Harria" (1976) (hil ondoren argitaratua). Izenburuetan ikus daitekeenez, harria da erabiltzen den irudia, “harri” eta “herri” kontzeptuak elkartu nahiean. Elkarketa horrek, Kortazarren iritziz, poesia egiteko modu berria sortu zuela pentsatzera garamatza, izan ere, une horretara arte “herri” kontzeptua “zuhaitz” terminoarekin lotu ohi zen. Gainera, lotura horrek Harriaren Aroari egiten dio erreferentzia, Arestiren ikuspegiaren arabera euskaldunen Urrezko Aroa izan zena eta euskal izaeraren jatorrizko esentzia eraiki zuena (Sabino Aranak Erdi Aroa jotzen zuen Urrezko Arotzat, beraz, honetan ere berrikuntza ekarri zuen).

Iritzi kritikoa

Bernardo Atxagak adierazi zuenez, Arestiren funtsezko iturria Biblia da.[1]

Adituen iritzira, T. S. Eliot estatubatuar poetaren eragina nabaria da Arestiren lehen poeman. Gizaki modernoaren irudi triste eta zibilizazioaren deskalabruaren adierazpena litzateke Maldan behera. Gizakiak zibilizazioaren aurrean egiten duen ibilbidearen kontaketa sinbolikoa da.

  • Aro soziala deitzen deneko lanek gizarteko arazo gordinak adierazten dituzte. Kale gorriko arazo arruntak eta euskararen kezka bizia nabariak dira.
  • Neurri tradizionalekin batera, bertso libreari ere ematen dio bide.
  • Bertsolaritza, kopla zahar eta herri-kantuen bidez, herritarrek errazago ulertzeko moduko olerki mota.
  • Euskara batuaren aldeko apustu tinkoa: eskolaren bidez, euskal irakurleengana iristeko ezinbesteko bidea baita.
  • Olerkariari garai zailetan kontzientzia-iraultzaile izatea dagokio. Mandatu bat du olerkiak: gizartean eragiteko eginkizuna, sasoi hartako erlijioaren eta abertzaletasun tradizionalaren aurka.
  • Gune poetiko berriak eskaini nahi dizkio Euskal Herriari: mendi-kaskoen eta erreka-zokoen edo udaberriaren ederra baztertu gabe, lanaren, izerdiaren eta mailuaren hotsaren poetikotasuna erakutsiz.

Lanak

Izenburuak

Bere lanen artean, kantetarako nahita egindako hitzak idatzi zituen, gehienak Oskorri taldearekin elkarlanean eginak. Talde horrek disko bat atera zuen Gabriel Arestiren Omenez izenarekin, idazlearen poema musikatuez osatua. Horietako asko herri-kantu bihurtu dira:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Nire aitaren etxea defendituko dut
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Gabriel Aresti