Edukira joan

«Erromantizismoko musika»: berrikuspenen arteko aldeak

bandalismoa desegin
No edit summary
(bandalismoa desegin)
[[Fitxategi:Berlioz young.jpg|thumb|upright=0.8|[[Hector Berlioz|Berlioz]], [[Émile Signol|Signolen]] margolana, 1832]]
=== Erromantizismoa 1810-1860 bitartean eman zen gutxi gorabehera eta musikaren historiako une garrantzitsunea da, garaiko filosofo, artista eta musikari handien pentsamenduan, musika arte guztietatik erromantikoena bilakatu baitzen. ===
[[Fitxategi:Franz Schubert by Wilhelm August Rieder 1875.jpg|thumb|upright=0.8|[[Franz Schubert|Schubert]], [[Wilhelm August Rieder|Riederren]] margolana]]
'''Erromantizismoko musika''' [[XVIII. mendea|XVIII. mende]] bukaeran abiarazi eta [[XIX. mendea]]n zehar garatu zen musika-mugimendua da, [[erromantizismo]]aren printzipioetan oinarritu zena. Garai hartan, garrantzi handia eman zitzaion musikari. Giza banakoaren berezitasuna eta orijinaltasuna azpimarratu ziren, emozioen adierazpena, eta formaren askatasuna.
 
[[Ludwig van Beethoven|Beethoven]] eta [[Franz Schubert|Schubert]] izan ziren zubi klasizismoaren eta erromantizismoaren artean; forma klasikoak erabili bazituzten ere, haien musikaren indar bereziak eta manifestu gisako elementuen erabilpenak eredua eman zien XIX. mendeko musikari erromantikoei. Adierazpen dramatikorako aukerak zabaldu egin ziren bai tresnen errepertorioaren aberastearekin, bai musika forma berriak ([[lied]], intermezzo, preludio, mazurka) sortzearekin. Musika sarritan oinarritzen zen poesian, elezaharretan, herri ipuinetan, eta hitzaren eta musikaren arteko lotura arreta handiz zaindu zen.
=== Erromantizismoko musikak, neurri handi batean, ezeztatu egiten du Klasizismoko musika. Erromantizismoak edukia bilatzen du gehiago musikan, forman baino; hau da, garai honetan sentimenduak eta naturarekiko maitasuna adierazi nahi dira, eta hauek arrazoiaren gainetik agertzen dira. Beethovenen ondoren, musikagileek arauak alboratu eta inspirazioak gidatuta, askatasunean konposatzen hasi ziren. ===
 
Erromatizismoaren lehen aroko musikari nagusiak [[Hector Berlioz]], [[Frédéric Chopin]], [[Felix Mendelssohn]] eta [[Franz Liszt]] dira; haien lanaz [[orkestra]]k oso adierazkortasun handia lortu zuen, [[eskala kromatiko]]a osoa erabili zuten, eta musikaren eta giza ahotsaren arteko harremanak ikertu zituzten. Geroxeago nabarmentzekoak dira [[Antonín Dvořák]], [[Edvard Grieg]] eta [[Piotr Ilitx Txaikovski]]. Erromantikoek beren aberrien musika gauzatzeko egin zituzten ahaleginak [[Bohemia]]ko Dvořák eta [[Bedrich Smetana|Smetanaren]] obretan ageri dira batez ere, eta baita [[Errusia]]ko, [[Frantzia]]ko eta [[Eskandinavia]]ko zenbait musikarirengan ere.
=== Gainera, ordura arte musikaren mundua batik bat aberatsei zuzenduta egon zen eta garai honetan kontzertuak ugaritu egiten dira eta aretoetara hedatzen dira estatus guztietako jendearengana helduz. Horrez gain, pianoak garrantzi handia hartzen du, asko konposatzen baitzen instrumentu honentzat eta burges etxe gehienetan piano bat egoten zen (nokturnoak, bagatelak, baladak, polkak, baltsak... bezalako forma txikiak konposatzen hasi ziren). Orkestra hazi egiten da, batez ere haizezko tresnen sekzioari dagokionez, liedak eta Operak garrantzia handia hartu zuten eta Espainian <<Zartzuela>> sortu zen. ===
 
Opera erromantikoak emaitza ezin hobeak eman zituen [[Italia]]n, [[Gaetano Donizetti]], [[Vincenzo Bellini]] era [[Gioachino Rossini]]ren lanekin; [[Giuseppe Verdi]]ren operetan jo zuen gorena. Alemanian [[Karl Maria von Weber]]rekin hasi zen opera erromantikoa lantzen, eta [[Richard Wagner]]rek eraman zuen gailurrera, erromatizismoaren ezaugarriak eta abertzaletasun sutsua elkartuz.
=== Hona hemen Erromantizismoko konposatzaile garrantzitsuenak: Schubert, Schumann, Strauss, Chopin, Liszt, Brahms..etab. ===
 
[[Fitxategi:Berlioz young.jpg|thumb|upright=0.8|[[Hector Berlioz|Berlioz]], [[Émile Signol|Signolen]] margolana, 1832]]
Musika erromantikoaren azken aroan XIX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako musikagileak aipatu behar dira: [[Gustav Mahler]], [[Richard Strauss]], Sir [[Edward Elgar]] eta [[Jean Sibelius]].
[[Fitxategi:Franz Schubert by Wilhelm August Rieder 1875.jpg|thumb|upright=0.8|[[Franz Schubert|Schubert]], [[Wilhelm August Rieder|Riederren]] margolana]]
 
== Erreferentziak ==