Fagozitosi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
Zelulak burutzen duen molekula ingestio prozesu aktiboa da '''fagozitosia'''. Zelularen “janaria” esan nahi du. Partikula handien ingestioa suposatzen du, esaterako mikroorganismo edo hondakin zelularrak, eta eratzen diren besikulak [[fagosoma]] bezala ezagutzen dira. Hauek handiak izaten dira, normalean 250nm-tik gorakoak.

Ugaztunetan fagozitosia bereziki bi motatako zelulek burutzen dute: [[makrofago]]ek eta [[neutrofilo]]ek. Zelula fagozitiko espezializatuak dira eta zelula zaharrak, [[bakterio]]ak, partikula handiak... fagozitatzen dituzte.
Ugaztunetan fagozitosia bereziki bi motatako zelulek burutzen dute: [[makrofago]]ek eta [[neutrofilo]]ek. [[Immunitate-sistema]]ren zelula fagozitiko espezializatuak dira eta zelula zaharrak, [[bakterio]]ak, partikula handiak... fagozitatzen dituzte.

Zelula batek fagozitosi prozesua martxan jartzeko lehendabizi [[zelula mintz|mintz plasmatikoan]] dituen hartzaile bereziek fagozitatu beharreko bakterioa edo partikula ezagutu eta lotzea beharrezkoa du. Modu honetan hartzaileak aktibatu egiten dira, zelula barnera prozesua hasteko seinaleak bidaliz.

15:11, 16 maiatza 2016ko berrikusketa

Zelulen fagozitosi prozesua

Zelulak burutzen duen molekula ingestio prozesu aktiboa da fagozitosia. Zelularen “janaria” esan nahi du. Partikula handien ingestioa suposatzen du, esaterako mikroorganismo edo hondakin zelularrak, eta eratzen diren besikulak fagosoma bezala ezagutzen dira. Hauek handiak izaten dira, normalean 250nm-tik gorakoak.

Ugaztunetan fagozitosia bereziki bi motatako zelulek burutzen dute: makrofagoek eta neutrofiloek. Immunitate-sistemaren zelula fagozitiko espezializatuak dira eta zelula zaharrak, bakterioak, partikula handiak... fagozitatzen dituzte.

Zelula batek fagozitosi prozesua martxan jartzeko lehendabizi mintz plasmatikoan dituen hartzaile bereziek fagozitatu beharreko bakterioa edo partikula ezagutu eta lotzea beharrezkoa du. Modu honetan hartzaileak aktibatu egiten dira, zelula barnera prozesua hasteko seinaleak bidaliz.

Fagozitosia aktibatzen duten molekula ezagunenak antigorputzak dira. Bakterioen horman dauden antigenoen aurkako antigorputzak sintetizatzen dira, opsonina izenarekin ere ezagutzen direnak. Honela bakterioak antigorputz edo opsonina hauetaz inguratuta gelditzen dira.

Makrofago eta neutrofiloek antigorputz hauen Fc zatia ezagutzen duten hartzaile espezifikoak dituzte. Puntu horietan, hartzaile-antigorputz tokietan, makrofagoak pseudopodoak edo zitoplasmaren luzapenak ateratzen ditu, kremailera bat bailitzan bezala itxiz eta bakterioa fagozitatuz.

Formaturiko besikula handiak lisosomarekin bat egiten du fagolisosoma sortuz. Hemen fagozitatutako partikulak liseritu egiten dira.

Fagozitosia oso bortitza denean, zelula barneko presio osmotikoa handiegia suertatzen da, lisosomen mintza puskatu eta entzimak zitoplasman husten dira. Neutrofiloak modu horretan autoliseritzen dira, horren ondorioz guk zorne bezala ezagutzen dugun likido dentsoa sortzen da.