Arkada Social: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
42. lerroa: 42. lerroa:
[[2008]] [[otsail]]ean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan [[Des-kontrol]] taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua [[Arrasate]]ko [[Uarkape pilotalekua]]n izan zen. Hurrengo urteetan kontzertu batzuk jotzen jarritu zuten, batez ere [[2011]]. urtean. Azken kontzertu hauen harrera onagatik eta taldekideek izandako sentipen onengatik disko berria grabatzea erabaki zuten. Gainera, taldean aldaketa egon zen, bigarren gitarra jotzeko '''Arri''' ([[Never Surrender]]) sartu zen, taldea laukote bezala geldituz. ''"Beste istorio bat"'' diskoa [[2012]]ko martxoan kaleratu zen, oraingoan [[Mauka Musikagintza]]rekin. Diskoa 8 kantuz osatua dago, horietatik bi abesti zaharrak dira (aurretik argitaratu gabeak), eta ''"Nafarroa hilezkorra"'' abestia ''"Nafarroa 1512-2012"'' bilduman ere sartu zuten.
[[2008]] [[otsail]]ean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan [[Des-kontrol]] taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua [[Arrasate]]ko [[Uarkape pilotalekua]]n izan zen. Hurrengo urteetan kontzertu batzuk jotzen jarritu zuten, batez ere [[2011]]. urtean. Azken kontzertu hauen harrera onagatik eta taldekideek izandako sentipen onengatik disko berria grabatzea erabaki zuten. Gainera, taldean aldaketa egon zen, bigarren gitarra jotzeko '''Arri''' ([[Never Surrender]]) sartu zen, taldea laukote bezala geldituz. ''"Beste istorio bat"'' diskoa [[2012]]ko martxoan kaleratu zen, oraingoan [[Mauka Musikagintza]]rekin. Diskoa 8 kantuz osatua dago, horietatik bi abesti zaharrak dira (aurretik argitaratu gabeak), eta ''"Nafarroa hilezkorra"'' abestia ''"Nafarroa 1512-2012"'' bilduman ere sartu zuten.


Hurrengo urtean kontzertuak ematen jarraitu zuten Euskal Herri osoan zehar. Emanaldi aipagarrienetako bat [[2013]]an Iruñeako San Ferminetakoa izan daiteke, agertokira San Ferminetako jantziarekin igo baitziren 4000 pertsonen aurrean kontzertua jotzeko. Honetaz gain, urrian disko berria grabatzen hasiko zirela iragarri zuten <ref>Mondraberri.com gunean argitaratutako albistea [http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6077363&menuId=9622824&onlypath=true]</ref>.
Hurrengo urtean kontzertuak ematen jarraitu zuten Euskal Herri osoan zehar. Emanaldi aipagarrienetako bat [[2013]]an Iruñeako San Ferminetakoa izan daiteke, agertokira San Ferminetako jantziarekin igo baitziren 4000 pertsonen aurrean kontzertua jotzeko. Honetaz gain, urrian disko berria grabatzen hasiko zirela iragarri zuten<ref>Arkada Socialek emanaldia eskaini du aurtengo San Fermin jaietan [http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6077363&menuId=9622824&onlypath=true]</ref>. Disko berri hau, ''"Hil orduko bizi"'', abenduaren 3an kaleratu zen<ref>Taldeak Facebook bidez iragarri zuen ''Hil orduko bizi'' diskoa salgai zegoela [https://www.facebook.com/arkadasocial/photos/a.174055829447628.1073741828.153421941511017/201932626659948/?type=3&theater]</ref> berriz ere Mauka Musikagintzaren eskutik. Disko honen birarekin ia bi urtez kontzertuak ematen jarraitu zuten. [[2015]]eko urrian estudioan sartu ziren abesti berriak grabatzeko. Saio honetako abestiak ''"Sin mirar atrás"'' diskoan argitaratu zituzten. Gainera beste abesti bat ''"Mauka vol1 coverrak & ineditoak"'' bilduman sartu zuten. Taldearen 5. lana abendu hasieran kaleratu zen, [[Durangoko Azoka]]ren atarian, non arrakasta handia izan zuen, ia 1000 ale saldu baizituzten<ref>Arkada Socialek 1.000 cd inguru saldu ditu Durangoko Azokan [http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5494948&menuId=7109426]</ref>.

[[2016]]ko apirilaren 22an taldearen 4. diskoa berrargitaratu zen. Oraingo honetan CROM Records zigilu espainiar-frantziarrak binilozko LP formatuan argitaratu zuen<ref>CROM Records zigiluaren argitalpenaren iragarkia [https://www.facebook.com/cromrecords/photos/pb.627856833915119.-2207520000.1464123354./1149732658394198/?type=3&theater]</ref>.


== Diskografia ==
== Diskografia ==

23:13, 24 maiatza 2016ko berrikusketa

Arkada Social
Datuak
JatorriaArrasate (Gipuzkoa)
Musika motaPunk-rock
Streetpunk
Oi!
Urteak1997 - 2003
2008 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Guns of Brixton Records
Mauka Musikagintza
Taldekideak
Hodei
Brian
Julio
Arri
Lehengo taldekideak
Ciri
Unai
Informazio gehigarria
www.arkadasocial.com
Twitter: arkadasocial Badok: arkada-social Musicbrainz: ce069e40-d88f-48cb-9469-d658241687b5 Discogs: 2895122 Musikasten: arkada-social Edit the value on Wikidata

Arkada Social 1997an Arrasaten sortu zen punk-rock taldea da.

Taldekideak

  • Hodei (ahotsa eta baxua)
  • Brian (gitarra)
  • Julio (bateria eta koruak)
  • Arri (gitarra)

Aurreko taldekideak

  • Ciri (ahotsa)
  • Unai (gitarra)

Historia

Arkada Social 1997. urtearen amaieran jaio zen Arrasaten. Taldea Kuadrilla bereko 5 lagunek osatu zuten: Ciri (ahotsa), Hodei (baxua eta koruak), Brian (gitarra), Unai (gitarra) eta Julio (bateria).

1999an Cirik taldea utzi zuen, ondorioz, Hodei abeslari bezala hasi zen baxua jotzen jarritu zuelarik eta Juliok koruak egingo zituen. Beranduago 2001ean Unaik taldea uztea erabaki zuen. Honela taldea hirukote bezala gelditu zen.

2001. urtearen erdialdean, Euskal Herrian zehar 50 kontzertu eman ondoren, abesti zahar asko alde batera utzi eta berriak egiten hasi ziren. Kantu berri hauekin 2001ko gabonetan beraien lehen diskoa grabatu zuten "Sin sufrimiento no hay gloria" izenekoa. Disko hau 2003an argitaratu zen Guns of Brixton Records zigilupean.

2003. urte amaieran taldea desegin zen.

2006an taldea desegin zenean gelditu ziren 3 taldekideek agur kontzertu batzuk ematea pentsatu zuten. 3 kontzertuko bira txiki bat egin zuten Añorgan (Gaztetxean), Arrasateko Monterron parkean (2006-06-10) eta azkena Arrasaten berriz ere 360 Aretoan (2006-09-21). Kontzertuek izugarrizko arrakasta izan zuten, horrenbestekoa izan zen, ezen azken kontzertuan (kontzertu berezia izan zena) aretoa txiki gelditu zen eta jende asko kanpoan gelditu zen. Hau ikusita beste azken kontzertu bat egitea erabaki zuten, oraingoan Bergarako Jam aretoan (2006-11-18).

Azken bi kontzertuetan hasierako abestiak ere jo zituzten, hasierako taldekideekin. Azken bira honetarako 6 abestiko disko bat ere kaleratu zuten. Gainera birako kontzertuak grabatu egin ziren, etorkizunean DVD bat ateratzeko asmoarekin. "Zuzenean" deituriko DVD hau ez zen 2009rarte argitaratu.

2008 otsailean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan Des-kontrol taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua Arrasateko Uarkape pilotalekuan izan zen. Hurrengo urteetan kontzertu batzuk jotzen jarritu zuten, batez ere 2011. urtean. Azken kontzertu hauen harrera onagatik eta taldekideek izandako sentipen onengatik disko berria grabatzea erabaki zuten. Gainera, taldean aldaketa egon zen, bigarren gitarra jotzeko Arri (Never Surrender) sartu zen, taldea laukote bezala geldituz. "Beste istorio bat" diskoa 2012ko martxoan kaleratu zen, oraingoan Mauka Musikagintzarekin. Diskoa 8 kantuz osatua dago, horietatik bi abesti zaharrak dira (aurretik argitaratu gabeak), eta "Nafarroa hilezkorra" abestia "Nafarroa 1512-2012" bilduman ere sartu zuten.

Hurrengo urtean kontzertuak ematen jarraitu zuten Euskal Herri osoan zehar. Emanaldi aipagarrienetako bat 2013an Iruñeako San Ferminetakoa izan daiteke, agertokira San Ferminetako jantziarekin igo baitziren 4000 pertsonen aurrean kontzertua jotzeko. Honetaz gain, urrian disko berria grabatzen hasiko zirela iragarri zuten[1]. Disko berri hau, "Hil orduko bizi", abenduaren 3an kaleratu zen[2] berriz ere Mauka Musikagintzaren eskutik. Disko honen birarekin ia bi urtez kontzertuak ematen jarraitu zuten. 2015eko urrian estudioan sartu ziren abesti berriak grabatzeko. Saio honetako abestiak "Sin mirar atrás" diskoan argitaratu zituzten. Gainera beste abesti bat "Mauka vol1 coverrak & ineditoak" bilduman sartu zuten. Taldearen 5. lana abendu hasieran kaleratu zen, Durangoko Azokaren atarian, non arrakasta handia izan zuen, ia 1000 ale saldu baizituzten[3].

2016ko apirilaren 22an taldearen 4. diskoa berrargitaratu zen. Oraingo honetan CROM Records zigilu espainiar-frantziarrak binilozko LP formatuan argitaratu zuen[4].

Diskografia

Bildumak

Bideoak

Erreferentziak

  1. Arkada Socialek emanaldia eskaini du aurtengo San Fermin jaietan [1]
  2. Taldeak Facebook bidez iragarri zuen Hil orduko bizi diskoa salgai zegoela [2]
  3. Arkada Socialek 1.000 cd inguru saldu ditu Durangoko Azokan [3]
  4. CROM Records zigiluaren argitalpenaren iragarkia [4]

Kanpo loturak