Harkaitz Cano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa: 15. lerroa:
}}
}}


'''Harkaitz Cano Jauregi''' ([[Lasarte-Oria]], [[Gipuzkoa]], [[1975]]eko [[abuztuaren 4]]a) [[euskal idazle]] eta itzutzailea da. Literaturan ez ezik [[telebista]] eta irratiko gidoilari moduan ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, ''[[Susa]]'' aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen. <ref name=Etxepare>{{Cite web|url=http://www.etxepareinstitutua.net/argitalpenak/narratiba_antologia.pdf|izenburua=Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat|sartze-data=2016-3-14|abizena=Ayerbe|izena=Mikel|egile-lotura=|data=2012|hizkuntza=|formatua=PDF|argitaletxea=Etxepare Institutua}}</ref>
'''Harkaitz Cano Jauregi''' ([[Lasarte-Oria]], [[Gipuzkoa]], [[1975]]eko [[abuztuaren 4]]a) [[euskal idazle]] eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik [[telebista]] eta irratiko gidoilari moduan ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, ''[[Susa]]'' aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen. <ref name="0">{{Cite web|url=http://www.etxepareinstitutua.net/argitalpenak/narratiba_antologia.pdf|izenburua=Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat|sartze-data=2016-3-14|abizena=Ayerbe|izena=Mikel|egile-lotura=|data=2012|hizkuntza=|formatua=PDF|argitaletxea=Etxepare Institutua}}</ref>


[[Zuzenbide]]an lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur eta gazte literatura, bai eta itzulpenak ere; [[Hanif Kureishi]] eta [[Allen Ginsberg]]en lanak adibidez. [[New York]]en bolada bat igaro ondoren, hiri hori sarritan agertu da bere liburuetan.
[[Zuzenbide]]an lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur eta gazte literatura, bai eta itzulpenak ere; [[Hanif Kureishi]] eta [[Allen Ginsberg]]en lanak adibidez. [[New York]]en bolada bat igaro ondoren, hiri hori sarritan agertu da bere liburuetan.
23. lerroa: 23. lerroa:
== Literatur ibilbidea ==
== Literatur ibilbidea ==


Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta [[Eusko Jaurlaritza]]k gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan zegozkion kategoria eta urte ia guztietan izan zen saritua. Bere lehenengo lana, ''[[Kea behelainopean bezala]]'' poema-liburua izan zen eta [[1994]]ean kaleratu zuen [[Susa]] argitaletxean. [[2001]]ean kaleratu zuen bere hurrengo poesia liburua (''[[Norbait dabil sute-eskaileran]]'') [[New York]]en egonaldi bat egin ondoren, eta hau ere, argitaletxe berarekin kaleratu zuen.
Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta [[Eusko Jaurlaritza]]k gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan zegozkion kategoria eta urte ia guztietan izan zen saritua. Bere lehenengo lana, ''[[Kea behe-lainopean bezala]]'' poema-liburua izan zen eta [[1994]]ean kaleratu zuen [[Susa]] argitaletxean. [[2001]]ean kaleratu zuen bere hurrengo poesia liburua (''[[Norbait dabil sute-eskaileran]]'') [[New York]]en egonaldi bat egin ondoren, eta hau ere, argitaletxe berarekin kaleratu zuen.


Lehen lana kaleratu ostean, hainbat generoz osaturiko lanak kaleratu zituen; adibidez, ''[[Pauloven txakurrak]]'' ([[Erein]], [[1994]]) eta ''[[Radiobiografiak]]'' ([[Elkar]], [[1995]]). Hauen ondoren kaleratu zuen hurrengo lana, bere lehen eleberria izan zena: ''[[Beluna jazz]]'' (Susa, [[1996]]. Ondoren, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; ''[[Pasaia blues]]'' [[1999]]an, ''[[Belarraren ahoa]]'' [[2004]]. urtean eta ''[[Twist]]'' [[2012]]an. Azken bi horiekin [[Euskadi Literatura Saria]] eskuratu du.
Lehen lana kaleratu ostean, hainbat generoz osaturiko lanak kaleratu zituen; adibidez, ''[[Pauloven txakurrak]]'' ([[Erein]], [[1994]]) eta ''[[Radiobiografiak]]'' ([[Elkar]], [[1995]]). Hauen ondoren kaleratu zuen hurrengo lana, bere lehen eleberria izan zena: ''[[Beluna jazz]]'' (Susa, [[1996]]. Ondoren, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; ''[[Pasaia blues]]'' [[1999]]an, ''[[Belarraren ahoa]]'' [[2004]]. urtean eta ''[[Twist]]'' [[2012]]an. Azken bi horiekin [[Euskadi Literatura Saria]] eskuratu du.
41. lerroa: 41. lerroa:
* [[1998]]ko [[Ignacio Aldekoa saria]] ''Jon Mirandek balada bat idazten du Jim Morrisonen omenez'' lanagatik.
* [[1998]]ko [[Ignacio Aldekoa saria]] ''Jon Mirandek balada bat idazten du Jim Morrisonen omenez'' lanagatik.
* [[2005]]eko [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] ''Belarraren ahoa'' lanagatik.
* [[2005]]eko [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] ''Belarraren ahoa'' lanagatik.
* [[2012]]ko [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] ''Twist'' lanagatik. <ref name=Etxepare/> <ref name=ELH/>
* [[2012]]ko [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] ''Twist'' lanagatik. <ref name="0"/> <ref name=ELH/>


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

10:08, 3 ekaina 2016ko berrikusketa

Harkaitz Cano
Harkaitz Cano
Harkaitz Cano
Datu pertsonalak
Izen osoa Harkaitz Cano Jauregi
Jaio 1975eko abuztuaren 4a (48 urte)
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Webgunea http://www.harkaitzcano.com/

Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 4a) euskal idazle eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik telebista eta irratiko gidoilari moduan ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, Susa aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen. Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; izena ezin da zenbaki hutsa izan. Erabili izen deskriptiboa

Zuzenbidean lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur eta gazte literatura, bai eta itzulpenak ere; Hanif Kureishi eta Allen Ginsbergen lanak adibidez. New Yorken bolada bat igaro ondoren, hiri hori sarritan agertu da bere liburuetan.

1992an Imajina Ezazu Euskadi, 1993an Donostia Hiria eta 1998an Ignacio Aldecoa sariak irabazi zituen. Euskadi Literatura Saria bi aldiz jaso ditu: 2005ean, Belarraren ahoa, eta 2012an, Twist eleberriengatik.[1][2]

Literatur ibilbidea

Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta Eusko Jaurlaritzak gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan zegozkion kategoria eta urte ia guztietan izan zen saritua. Bere lehenengo lana, Kea behe-lainopean bezala poema-liburua izan zen eta 1994ean kaleratu zuen Susa argitaletxean. 2001ean kaleratu zuen bere hurrengo poesia liburua (Norbait dabil sute-eskaileran) New Yorken egonaldi bat egin ondoren, eta hau ere, argitaletxe berarekin kaleratu zuen.

Lehen lana kaleratu ostean, hainbat generoz osaturiko lanak kaleratu zituen; adibidez, Pauloven txakurrak (Erein, 1994) eta Radiobiografiak (Elkar, 1995). Hauen ondoren kaleratu zuen hurrengo lana, bere lehen eleberria izan zena: Beluna jazz (Susa, 1996. Ondoren, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; Pasaia blues 1999an, Belarraren ahoa 2004. urtean eta Twist 2012an. Azken bi horiekin Euskadi Literatura Saria eskuratu du.

Poesia liburuez eta eleberriez gain, aipatzekoak dira bere ipuingintzaren gailurtzat jotzen diren bi liburu; Telefono kaiolatua eta Neguko zirkua. Hainbat estilotan idatzitako oso ipuin bereziez osatutako liburuak dira biak: ipuin batzuek metafikziora jotzen dute; beste batzuek, errealismo zikinetik hurbil kokatzen dira; beste batzuek saiakera-itxura dute...

Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: Itsasoa etxe barruan (Elkar, 2003), Omar dendaria (Elkar, 2005)... Honez gain, komiki munduan ere parte hartu izan du eta Xabiroi aldizkarian argitaratzen zen Piztia otzanak komikiaren gidoia idatzi zuen. Hau dena gutxi ez eta telebista munduan ere lan egin izan du, bai telesailetako gidoiak idazten baita film labur (Adar bakar) baten gidoia idatziz ere.

Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, Sorgin moderno bat/A modern witch (Baigorri, 2002), Paul Auster-en Kristalezko hiria nobela grafikoa (Txalaparta, 2006) eta Hanif Kureishiren Intimitatea (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: Beluna jazz (Jazz y Alaska en la misma frase, Seix Barral, 2004), Zinema eta literatura (Ojo y medio, Mettok, 2010), Telefono kaiolatua (Enseres de ortopedia inútil, Hiru, 2002), Dardaren interpretazioa poema-antologia (Interpretación de los temblores, Atenea, 2004), Belarraren ahoa (El filo de la hierba, Alberdania, 2006) (El puente desafinado, Erein), Norbait dabil sute-eskaileran (Alguien anda en la escalera de incendios, El Gaviero, 2008). [3] [4]

Lanak

Sakontzeko, irakurri: «Harkaitz Canoren lanen zerrenda»

Sariak

izena ezin da zenbaki hutsa izan. Erabili izen deskriptiboa [5]

Erreferentziak

  1. Mari Jose OLAZIREGI: Harkaitz Cano basqueliterature.com
  2. Euskadi Literatura Sariak Kultura.ejgv.euskadi.net
  3. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)Ibon Egañaren artikulua. .
  4. Harkaitz Canoren web gune ofiziala. .
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman ELH izeneko erreferentziarako

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harkaitz Cano
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Harkaitz Cano