Tenpluko Ordena: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
{{Erlijio erakunde infotaula
{{Erlijio erakunde infotaula
| izena = Kristoren eta Salomonen Tenpluko Zaldun Pobreak
| izena = Kristoren eta Salomonen Tenpluko Zaldun Pobreak
24. lerroa: 23. lerroa:
Tenpluko Ordena [[1119]]. urtean sortu zen, konkistatu ondoko Jerusalemera joaten ziren erromesen segurtasuna babesteko. [[Hugo Paynsekoa]] frantziar zaldunak sortu zuen lehen taldea, eta [[Balduin II.a Jerusalemgoa|Balduin II.a]] Jerusalemgo erregeak eman zizkion ahalak, ondasunak eta lurrak. Elizak ofizialki [[1129]]an onartu zuen, Troyesko Kontzilioan, [[San Bernardo Clairvauxkoa]]k idatzi zituen ordenako arauak. Lau sailetan banatu ziren tenplarioak: zaldunak, sarjentoak, apaizak eta zerbitzariak. Zaldunek bakarrik zituzten nobleei zegozkien pribilejio batzuk. Maisu nagusia zen tenplarioen buruzagi nagusia, eta tokian tokiko buruzagi bana zuten. Pobretasun eta kastitate botoak egiten zituzten guztiek.
Tenpluko Ordena [[1119]]. urtean sortu zen, konkistatu ondoko Jerusalemera joaten ziren erromesen segurtasuna babesteko. [[Hugo Paynsekoa]] frantziar zaldunak sortu zuen lehen taldea, eta [[Balduin II.a Jerusalemgoa|Balduin II.a]] Jerusalemgo erregeak eman zizkion ahalak, ondasunak eta lurrak. Elizak ofizialki [[1129]]an onartu zuen, Troyesko Kontzilioan, [[San Bernardo Clairvauxkoa]]k idatzi zituen ordenako arauak. Lau sailetan banatu ziren tenplarioak: zaldunak, sarjentoak, apaizak eta zerbitzariak. Zaldunek bakarrik zituzten nobleei zegozkien pribilejio batzuk. Maisu nagusia zen tenplarioen buruzagi nagusia, eta tokian tokiko buruzagi bana zuten. Pobretasun eta kastitate botoak egiten zituzten guztiek.


[[Europa]]n zehar karitateak bultzatuta, kideen kopurua azkar ugaltzeaz gain, boterea handitu ere egin zuten. Gurutze gorria zeraman kapa zurian bilduta, zaldun tenplarioek [[Gurutzadak|Gurutzadetako]] borrokalari talderik osatuenetakoa, entrenatuenetakoa eta diziplinatuenetakoa eratu zuten. Europan eta Lurralde Santuan gotorleku andana eraiki zituzten.
[[1139]]. urtean, [[Inozentzio II.a]]ren garaian, aita santuen agindu zuzenaren pean geratu ziren; handik aurrera ondasun handiak jaso zituen ordenak Europako mendebaldeko erregeengandik eta haren boterea handitu egin zen. Kideen kopurua azkar ugaldu zen eta Gurutzadetako borrokalari talderik osatuenetakoa, entrenatuenetakoa eta diziplinatuenetakoa eratu zuten. Europan eta Lur Santuan gotorleku andana eraiki zuten. [[1191]]. urtean [[Zipre]] uhartea erosi zioten tenplarioek [[Rikardo Lehoi Bihotza]]ri, baina hango jendeak ez zituen onartu eta alde egin behar izan zuten ondorengo urteetan.


[[Fitxategi:Templars on Stake.jpg|thumb|250px|<small>''Tenplarioak sutan hiltzen'', «Von der Schöpfung der Welt bis 1384» kronika liburuko irudia.</small>]]
Tenpluko Ordenaren patua Gurutzatuarenarekin zegoen loturik. [[Lur Santua]] galdutakoan eta porrot mingarria pairatutakoan, Ordenaren aldeko babesa desagertzen joan zen. Sartzeko zeremonia sekretuaren gaineko zurrumurruek egonezina sortzen zuten gainera. Ordenarekin zorretan, [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe IV.a Frantziakoa]] erregeak [[Klemente V.a]] Aita Santua presionatu zuen eskua sar zezan. [[1307]]ko [[urriaren 13]]an, Filipek Ordenako buruak atxilotuta zituen. Torturapean, krimen izugarriak aitortu zituzten, eta horietako asko sutan hil zituzten. Azkenean, [[1312]]an, Klemente V.ak formalki Ordena desegin zuen.
Gupida gabe borrokatu ziren tenplarioak musulmanen aurka, baina [[1291]]. urtean [[Palestina]]ko lurra utzi behar izan zuten, [[Donibane Akrekoa]] galdu ondoren. Europan barrena zabaldu ziren orduan, eta berehala hasi ziren ordenaren aurkako kanpainak, pribilejio eta ondasun handiak zituztelako. [[1304]]an zurrumurruak zabaldu ziren Europa osoan zehar tenplarioek ezkutuko errituak eta kristautasunaren aurkako jokabideak zituztela, gezurrezko zurrumurruak segur aski; [[1307]]an, ordenarekin zorretan zegoen [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe IV.a]] Frantziako erregeak haien aurkako esetsaldia hasi zuen. Preso hartutako tenplarioek ekintza sinesgaitzak aitortu zituzten ([[Baphomet]] izeneko jainko bat gurtzen zutela, sakrilegioak, hilketak, [[sodomia]]…) eta [[1310]]. urtean hiltzera kondenatu zituzten. [[1312]]an [[Klemente V.a]] aita santuak biderik gabe utzi zuen ordena eta haren ekintza guztiak debekatu zituen, [[1314]]an hil zuten [[Jacques de Molay]] maisu nagusia eta azkenik hospitalarioen ordenaren esku utzi zituzten tenplarioen ondasun guztiak. Filipe IV.ak ere irabazi handiak lortu zituen, tenplarioen aurkako kanpainetan eginiko gastuen ordainez.


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
37. lerroa: 37. lerroa:


{{commonskat}}
{{commonskat}}

[[Kategoria:Tenpluko ordena| ]]
[[Kategoria:Tenpluko ordena| ]]

17:51, 6 ekaina 2016ko berrikusketa

Kristoren eta Salomonen Tenpluko Zaldun Pobreak
Seal_of_Templars.jpg
Non nobis Domine, non nobis, sed nomini tuo da gloriam
Datuak
Izen ofiziala
Pauperes commilitones Christi Templique Salomonici Hierosolymitanis
MotaEliza katolikoaren ordena militarra
HerrialdeaAita Santuen Lurraldea
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1120ko urtarrilaren 16a
Sortzailea
Desagerpena1312ko martxoaren 22a
ZaindariaBernart Clairvauxkoa

Kristoren eta Salomonen Tenpluko Zaldun Pobreak (latinez: Pauperes commilitones Christi Templique Solomonici), eskuarki Zaldun tenplarioak edo Tenpluko Ordena deitua, kristautasunaren ordena militar ospetsuenetakoa izan zen. Ofizialki, 1129an sortu zen, Gurutzaden garaian, Lur Santuko erromesak babesteko, eta bi mende inguru iraun zuen.

Historia

1096an, Urbano II.a aita santuak Lehenengo Gurutzada deitu zuen, Jerusalem hartua zuten seljuktarren aurka, eta 1099an gurutzatuek hiri santua konkistatzea lortu zuten.

Tenpluko Ordena 1119. urtean sortu zen, konkistatu ondoko Jerusalemera joaten ziren erromesen segurtasuna babesteko. Hugo Paynsekoa frantziar zaldunak sortu zuen lehen taldea, eta Balduin II.a Jerusalemgo erregeak eman zizkion ahalak, ondasunak eta lurrak. Elizak ofizialki 1129an onartu zuen, Troyesko Kontzilioan, San Bernardo Clairvauxkoak idatzi zituen ordenako arauak. Lau sailetan banatu ziren tenplarioak: zaldunak, sarjentoak, apaizak eta zerbitzariak. Zaldunek bakarrik zituzten nobleei zegozkien pribilejio batzuk. Maisu nagusia zen tenplarioen buruzagi nagusia, eta tokian tokiko buruzagi bana zuten. Pobretasun eta kastitate botoak egiten zituzten guztiek.

1139. urtean, Inozentzio II.aren garaian, aita santuen agindu zuzenaren pean geratu ziren; handik aurrera ondasun handiak jaso zituen ordenak Europako mendebaldeko erregeengandik eta haren boterea handitu egin zen. Kideen kopurua azkar ugaldu zen eta Gurutzadetako borrokalari talderik osatuenetakoa, entrenatuenetakoa eta diziplinatuenetakoa eratu zuten. Europan eta Lur Santuan gotorleku andana eraiki zuten. 1191. urtean Zipre uhartea erosi zioten tenplarioek Rikardo Lehoi Bihotzari, baina hango jendeak ez zituen onartu eta alde egin behar izan zuten ondorengo urteetan.

Tenplarioak sutan hiltzen, «Von der Schöpfung der Welt bis 1384» kronika liburuko irudia.

Gupida gabe borrokatu ziren tenplarioak musulmanen aurka, baina 1291. urtean Palestinako lurra utzi behar izan zuten, Donibane Akrekoa galdu ondoren. Europan barrena zabaldu ziren orduan, eta berehala hasi ziren ordenaren aurkako kanpainak, pribilejio eta ondasun handiak zituztelako. 1304an zurrumurruak zabaldu ziren Europa osoan zehar tenplarioek ezkutuko errituak eta kristautasunaren aurkako jokabideak zituztela, gezurrezko zurrumurruak segur aski; 1307an, ordenarekin zorretan zegoen Filipe IV.a Frantziako erregeak haien aurkako esetsaldia hasi zuen. Preso hartutako tenplarioek ekintza sinesgaitzak aitortu zituzten (Baphomet izeneko jainko bat gurtzen zutela, sakrilegioak, hilketak, sodomia…) eta 1310. urtean hiltzera kondenatu zituzten. 1312an Klemente V.a aita santuak biderik gabe utzi zuen ordena eta haren ekintza guztiak debekatu zituen, 1314an hil zuten Jacques de Molay maisu nagusia eta azkenik hospitalarioen ordenaren esku utzi zituzten tenplarioen ondasun guztiak. Filipe IV.ak ere irabazi handiak lortu zituen, tenplarioen aurkako kanpainetan eginiko gastuen ordainez.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tenpluko Ordena Aldatu lotura Wikidatan