Edukira joan

«Tornu (tresna)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
== Tornuaren historia ==
 
Ezagutzen den lehenengo tornua K.a. 850 urtekoa da. Honen irudia antzinako Egiptoko Petosiris apaizaren hilobian agertzen da.
 
 
== Torneaketaren lan-mugimenduak ==
 
Torneaketaren lan-mugimenduak, torneatu behar den pieza eta ebaketa-erremintaren arteko mugimendu erlatiboak dira. Erreminta X eta Y ardatzetan mugitzen denean, aitzinapen-mugimendua eta iraganaldi-mugimendua sortzen ditu hurrenez hurren. Bestalde, erremintaren eta piezaren arteko biraketa-mugimendu erlatiboa da ebaketa-mugimendua, erreminta eta piezaren gainazalaren artekoa.
 
 
== Tornu-eragiketak ==
 
Ebaketa-erremintaren posizioaren eta mugimenduaren arabera, hainbat eragiketa ezberdin burutu daitezke tornuan. Eragiketa ohikoenak zilindraketa, aurpegiketa, artekaketa eta mandrinaketa dira. Zenbakizko kontroleko tornuetan profilaketa konplexuak ere egin daitezke.
 
==== Zilindraketa ====
 
Eragiketa honen helburua pieza zilindrikoen barne- edo kanpo- mekanizazioan datza. Eragiketa hau egiteko, zeharkako orgarekin iraganaldi-sakonera doitzen da, zilindroaren diametroa, alegia. Orga paraleloarekin, berriz, zilindroaren luzera doitzen da. Orga paraleloa era automatikoan aitzinatzen da, aukeratutako lan-aitzinapenaren funtzioan. Prozesu honetan lortzen diren gainazal-akabera eta tolerantziak garrantzia handiko faktoreak izango dira.
 
 
==== Artekaketa ====
 
Torneatzeko piezan zabalera eta sakonera aldakorrak dituzten arteka zilindrikoen mekanizazioa da artekaketa. Artekak erabilgarritasun ugari ditu, esate baterako, juntura torikoen ahokalekuentzako, hari-irteerentzako, presio-zirrindolentzako, etab. Kasu honetan, erremintak artekaren zabalera finko bat izango du, eta zeharkako orgarekin beharrezko sakonera ematen zaio. Poleen kanalak torneatutako arteken adibide argia dira.
 
==== Zulaketa ====
 
Torneatzeko diren pieza asko barautsa baten bidez zulatu izan behar dira biraketa-ardatzean. Eragiketa hau egiteko, kontrapuntuan kokatzen diren barauts arruntak erabiltzen dira barauts-etxe baten bidez. Zulaketaren baldintza teknologikoak materialaren eta barautsaren ezaugarrien menpekoak dira, zulaketa normal baten moduan.
 
==== Alakaketa ====
 
Alakaketa tornuko eragiketa arrunta da. Bere oinarria piezen barne- eta kanpo-ertzak makestea da, ertzek eragiten dituzten ebakidurak ekiditeko eta ondorengo muntaketa-lanak errazteko. Alakaketa arruntena 1 mm bider 45°-koa izaten da, eta erreminta egoki batekin egiten da. Erreminta biraketa-ardatzarekiko paralelo mugitzen da. Horrela, piezaren barnean sakontzen du, alakari eman nahi zaion dimentsioa lortu arte.
 
==== Espeken mekanizazioa ====
 
Espeka pieza bat da, zeinek simetria-ardatz ezberdineko bi zilindro edo gehiago dituen, adibidez, motorren birabarkiak edo espeka-ardatza. Espeka biraketa-gorputza da, eta, ondorioz, tornuan mekanizatzen da. Espeka mekanizatzeko, ardatz eszentriko bakoitzaren muturretan zentraketa-puntuak egin behar dira lehenengoz. Ondoren, pieza bi puntuen artean lotuko da, eta mekanizazioari ekingo zaio.