Charles eta Ray Eames: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
"Charles and Ray Eames" orrialdearen itzulpena eginez sortua
 
kendu itzulpen oharra. Dagoeneko eztabaida orrian dago.
141. lerroa: 141. lerroa:
* 1985ean, "Eragin handieneko 20.Mendeko diseinatzailea" IDSA{{Reflist|30em}}
* 1985ean, "Eragin handieneko 20.Mendeko diseinatzailea" IDSA{{Reflist|30em}}


== Erreferentziak ==
* Charles and Ray Eames. Wikipedia itzulpena
[[Kategoria:1907ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1907ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1912ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1912ko jaiotzak]]

21:38, 16 ekaina 2016ko berrikusketa

Charles Ormond Eames, Jr (1907–1978) eta Bernice Alexandra "Ray" Eames (1912– 1988) senar-emazteak diseinatzaile amerikar ezagunak ziren. Arkitektura eta altzarien garapenerako ekarpen historiko esanguratsua egin zuten. Bikoteak sortutako diseinu guztien artean, esanguratsuenetariko bat ‘Eames Lounge Chair’ deritzon aulkia da. Diseinu industrial eta grafikoko arloetan lan egin zuten, eta baita arte eder eta zinemaren munduan ere. 

Charles Eames

Charles Ormond Eames, Jr-ek (1907ko ekainak 17-1978ko abuztuak 21) arkitektura ikasketak hasi zituen Washington University delakoan, arkitektura-beka bati esker. Bi urte ikasten zeramatzala, unibertsitatea utzi zuen. Hainbat iturrik diotenez, unibertsitatetik kaleratu zuten Frank Lloyd Wright-en ideien alde egoteagatik, baita bere arkitektura modernoarekiko interesa erakusteagatik. Beste batzuk diotenez, Charles ikasle zen bitartean, ‘Trueblood and Graf’ enpresarentzako arkitekto-lanak egiten zituen. 

Honek logura-falta eragiten zion, baita ikasketekiko konpromisoa galtzea ere. Washington-eko unibertsitatean ezagutu zuen bere lehen emaztea, Catherine Woermann. 1929an ezkondu ziren. Eta urte bat beranduago, bere alaba, Lucia Jenkins, jaio zen.

 1930ean, Charles-ek St. Lous-en bere lehen arkitektura estudioa zabaldu zuen Charles Gray-rekin batera. 

Charles Eames, Eliel Saarinen arkitekto finlandiarraren influentzia handia izan zuen. Azken honen semea, Eero Saarinen, Charles-en lagun eta lankidea izango zen aurrerantzean. 1938an, Charles eta bere familia Michigan-era lekualdatu ziren, Eliel-en gonbidapena onartuz. Bertan Charles ‘Cranbook Academy of Art’ eskolan arkitektura irakasle eta diseinu industrialaren arloko buru izan zen. Charles eta Eero Saarinen ‘Etxerako Altzairuen Diseinu Organiko’-ko lehiaketan irabazle izan ziren New York-eko Arte Modernoko Museorako egindako altzariei esker. Haien lanak egur-modelaketaren teknika berriaren bitartez eginda zegoen, jatorriz Alvar Aaltok garatutakoa. Aurrerantzean, Charles-ek gehiago garatu zuen teknika hau egurkontratxapatuzko produktuekin; aulkiak eta bestelako altzariak landu zituen. Horretaz gain, II. Mundu Gerra bitartean Estatu Batuetako itsas armadarako oholtxoak eta esku-oheak egin zituen. 

1941ean, Charles eta Catherine dibortziatu ziren. Ondoren, Charles Bernice (‘Ray’) Kaiser-ekin, ezkondu zen. Bernice Sacramenton (Kalifornia) jaiotako Cranbrookeko ikaskidea zen. Los Angelesera lekualdatu ziren, eta bertan bizi eta lan egin zuten hil ziren arte. 1940. hamarkadaren amaieran, ‘Arts & Architecture’ aldizkariaren ‘Case Study’ programan parte hartuz, Charles eta Ray Eames ‘Case Study 8#’, edo ‘Eames House’, etxe iraultzailea diseinatu eta eraiki zuten. Etxe hau, Ozeano Barearen ertzeko itsaslabar batean kokatuta zegoen. Egun gutxi batzuetan eskuz eraiki zuten, egitura osoa industriarako ziren aurrefabrikatutako altzairu zatiekin eginda. Gaur egun, etxe hau arkitektura modernoaren erakusgarria da.

Charles Eames 1978ko abuztuaren 21ean hil zen, bihotzekoak jota, Saint Louis-en zegoela. Bertan ehortzi zuten, Calvary hilerrian. Gaur egunean, St. Louis-eko ‘Walk of Fame’-ean izar bat dago bere izenarekin.

Ray Kaiser Eames

Ray-Bernice Alexandra Kaiser Eames (1912-1988) artista amerikarra diseinatzailea eta zinema-zuzendaria zen. Bere senarrarekin ekarpen berritzaile askoren egile izan zen arkitektura-arloan, industria-diseinuan, manufakturan eta altzari-diseinuan. Sacramenton jaio zen, Kalifornian, Alexander eta Edna Burr Kaiseren alaba bere anaiarekin batera; Maurice. Bere haurtzaroko urteak bere gurasoekin pasa zituen haien apartamentuan, eta geroxeago, bungalow batean, hiriaren kanpoaldean. Gurasoek erakutsi zioten aisialdiaren kalitatea baloratzea, eta honek bultzatuko zuen altzarietan eta jostailuetan asmakizunak sortzera. Haiek ere izan ziren naturaren balioa erakutsi ziotenak. Hainbat hirietan bizi ondoren, eta bere aitaren heriotza eta gero, Bennett Women’s College-n (Milbrook, New York) graduatu zen 1933an. Orduan, New York-era bizitzera joan zen, non espresionismo abstraktoa ikasi eta Hans Hofmannekin margoztu zuen. 1936an, American Abstract Artists-eko sortzaile bihurtu zen, eta berak egindako margolanak erakutsi zituen bere lehenengo aldiz 1937an Riverside Museoan, Manhattan-en. Bere margolanaren bat Whitney Museum of American Art-en dago bere kolekzio iraunkorrean. Bere ama 1940an hil egin zen.

Urte horretan, irailean, Ben Baldwin arkitekto eta lagunak, Cranbrook Academy of Art eskola gomendatu zion bere ikasketak jarrai ditzan. Akademia hura Bloomfield Hills-en zegoen, Michiganen. Mota askotako arteak ikasi zituen bertan. Harry Bertoia, Eero Saarinen, Charles Eames eta beste artista batzuekin lan egin zuen “Organic Design in Home Furnishings” erakusketan, Museum of Modern Art-en. Ray Charles Eamesekin ezkondu zen 1941ean. Los Angeles, Kalifornian finkatuta, Charles eta Ray Eames-ek izugarrizko arrakasta izan zuten, bai diseinuan eta bai arkitekturan.

Ray eta Charles-en diseinu-prozesua elkarlanean oinarritzen zen. Kalifornian, altzarien diseinuarekin jarraitu zuten, haien kontratxapatuaren moldeaketaren teknikarekin lehenengoz, eta ondoren, plastikoa erabiliz. Diseinu grafikoari dagokionez, Herman Millerren Eames altzarien iragarkien diseinuan adibidez, Ray zen honen arduradun. Baita ere Arts & Architectur aldizkarirako egindako diseinuena. 

1940ko hamarkadaren amaieran, Ray Eamesek hainbat zuntz-diseinu sortu zituen. Haietariko bi, “Crosspatch” eta “Sea Things” Schiffer Prints egin zituzten. Enpresa honek Salvador Dalíren eta Frank Lloyd Wright-ren zuntzak ere prozesatzen ditu. Eamesen bi diseinuak Momak antolatutako lehiaketa batean sarituta agertu ziren. Gaur egun hainbat museotan aurki daitezke Eamesen zuntzak.

Charles hil eta gero, 1978an, Eames Bulegoa kendu zuten. Ray Eames hasi zen lan egiten bukatu gabeko hainbat proiektuetan (Mathematica erakusketaren bertsio alemaniarrean adibidez), IBMn aritu zen, liburu batzuk argitaratu zituen eta Eames artxiboa kudeatu zuen. 

Ray Eames Los Angelesen hil zen 1988an, Charles hil zen egunetik hamar urte geroago. Bata bestearen alboan daude lurperatuta Calvary Cemeteryn, St. Louisen.  

Filosofia

Edozein gauza egin dezakedana, Rayk hobeto egin dezake. 

— Charles Eames

Ray Eamesek lanean oso lan-etika zorrotza eta dibertigarria zuen “Eames bulegoan”. Berak deitzen zuen “denda”, non lan egiten zuten eta lehenengo prozesu-lanak egiten zituzten. Bulegoan, denetariko jendea zegoen: etxeko-andreak, beteranoak… Eames bulegoa aniztasunez beteta zegoen. Eames bikoteak “eginez ikasten” filosofian sinisten zuen. Ideia bat aplikatu baino lehen, Charles eta Rayk esploratzen zituzten horren beharrak.

Ez nuen inoiz ere margozteari utzi, bakarrik nire paleta aldatu nuen.

— Ray Eames 

Ray Eames bat izan alaia eta zorrotza lanaren etika "Eames bulegoa". Deitu zuen "denda"- leku bat, non lan egin dute eta ez hasieran ekoizpen-lana. Bulegoan, dute okupatuak tokiko jende, gerra beteranoak, eta etxekoandreak. Eames bulegoa zen dibertsifikatua lantokian. The Eameses ere sinetsi "egiten ikastea"- aurretik aurkeztu berri bat ideia at Eames Bulegoa, Ray Charles eta aztertu beharrak eta mugak ideia zabala.

Diseinatzaileak

Eames Lounge (670) and Ottoman (671) 1956 inguru

1950ean, Eames bikoteak arkitekturan eta altzarien diseinuan jarraitu zuen. Hasieran, haien kontratxapatuaren modelaketaren teknika erabiliz aritu ziren, eta geroxeago oso puntako teknologiak erabiliz, hala nola beira-zuntza, erretxina plastikoa, eta kableak aulkietan aplikatuta Herman Millerentzat. Hasiera batetik, altzariak Charles Eamesen izenean agertu ziren izendaturik; adibidez, 1948 eta 1952 Herman Milleren katalogoetan soilik Charlesen izena agertzen zen, baina argi dago Ray-k ere oso murgilduta zegoela diseinu horietan.

2005eko abuztuan, Maharam zuntzak berriro editatu zituen Ray Eamesen Sea Things (1947) eta Dot Pattern patroiak. Dot Pattern Inprimaturiko zuntzen lehiaketan irabazi zuen 1947an The Museum of Modern Arts-en. Hauek gehienetan Rayk diseinatzen zituen.

Royal Institute of british Architects-ek Charles eta Ray Eames saritu zituen Royal Gold Medal-ekin. Charles hil zenean, Eames sofan zeuden lan egiten. Hau 1984n atera zen produkziora. Charlesi argazkigintza gustatzen zitzaion, eta hau dela eta, Eames bikoteak 125 film labur ekoiztu zituen. Eginiko filmak, esperimentazio eta irakaskuntza gisa erabiltzen zituzten. Film hauetan ere azaltzen ziren haien gogoko ekintzak, hala nola, jostailu-bildumak, bidaiak edota haien altzarien fabrikazio-prozesuen pausoak. Eames bikoteak ere erakusketa asko egin zituen: Mathematica: A World of Numbers… an Beyond (1961) IBM-k babestuta eta oraindik existitzen dena eta ezaguna dena. A Computer Perspective: Background to the Computer Age (1971) eta The World of Franklin and Jefferson (1975-1977) erakusketak egin zituzten, beste batzuen artean. 

Charles eta Ray Eamesen bulegoa 40 urte baino gehiago egon zen funtzionamenduan (1943-1988) Bay Cities Garage-n, 901 Washington Boulevard kalean Venice-n, Los Angeles, Kalifornia. Bertatik pasatu ziren hainbat diseinatzaile garrantzitsu: Henry Beer eta Richard Foy, orain CommArts-en aulkiak egiten dituztenak, Don Albinson, Deborah Sussman, Peter Jon Pearce, Harry Bertoia eta Gregory Ain. Azkenengo hau Eamesen ingeniarien burua izan zena Bigarren Mundu Gerran.

Eamesen produktuak ere Washington Boulevard-en fabrikatzen ziren 1950 hamarkadara arte. Diseinu hauen artean honako hauek zeuden: DCW (Dining Chair Wood) and DCM (Dining Chair Metal kontratxapatu eserleku batekin) (1945); Eames Lounge Chair (1956); the Aluminum Group furniture (1958); the Eames Chaise (1968), Charlesen lagun batentzako diseinatu zutena, Billy Wilder zinema-zuzendaria hain zuzen, the playful Do-Nothing Machine (1957), eguzki-energia erabiltzen zuen esperimentu bat, eta beste hainbat jostailu. Ray eta Charles ez ziren soilik altzari-diseinatzaileak. Haiek ere hanka-ferula bat diseinatu zuten haien apartamentuan, gobidatuen gelan zuten altzari batzuk erabiliz. Kontratxapatuz egindako ferulen erabilerarekin, ordezkatu ahal izan zituzten metalezkoak, zeintzuk odol-jarioa mozten zuten, gainera, gangrena sortzen zuten. 

Lanak

Eames Etxea-ren sarrera (Case Study Etxea #8)
  • Sweetzer Etxea (1930-33 tartean)
  • St. Louis Post-Dispatch etxe-eredua (193?)
  • Santa Maria Eliza (Helena, Arkansas) (1934)
  • Santa Maria Eliza (Paragould, Arkansas) (1935)
  • Dinsmoor Etxea (1936)
  • Dean Etxea (193?)
  • Meyer Etxea (1938)
  • Zubi etxea (Eames-Saarinen) (1945)
  • Entenza Etxea (1949)
  • Eames Etxea (1949)
  • Max De Pree Etxea (1954)
  • Traveling Boy (1950)
  •  Blacktop: A Story of the Washing of a School Play Yard (1952) 
  • Parade Parade Or Here They Are Coming Down Our Street (1952) 
  • A Communications Primer (1953) 
  • House: After Five Years of Living (1955) 
  • Day of the Dead (1957) 
  • Toccata for Toy Trains (1957) 
  • The Information Machine (1958) 
  • Kaleidoscope Jazz Chair (1960) 
  • IBM Mathematics Peep Show (1961), short documentary based on Mathematica: A World of Numbers... and Beyond exhibit by Eames 
  • Powers of Ten (1968, rereleased in 1977) 
  • Image of the City (1969) 
  • Banana Leaf (1972) 
  • Fiberglass Chairs 
  • SX-70, promotional announcement/documentary of the Polaroid Corporation SX-70 instant camera 
  • Eames Lounge Chair
  • Kleinhans Music Hall Chair (1939–40) Charles Eames, Eero Saarinen, Eliel Saarinen 
  • Conversation Armchair (1940) Charles Eames & Eero Saarinen 
  • Side Chair (1940) Charles Eames & Eero Saarinen 
  • Molded Plywood Pilot's Seat (1943) Charles & Ray Eames and staff. 
  • Prototype Plywood and Metal Chairs (various models) (1943-1946) Charles & Ray Eames and staff 
  • Molded Plywood Elephant (1945) Charles & Ray Eames and staff. 
  • Lounge Chair Wood or LCW (1945-1946) Charles & Ray Eames and staff. 
  • Lounge Chair Metal or LCM (1945-1946) Charles & Ray Eames and staff. 
  • Dining Chair Wood or DCW (1945-1946) Charles & Ray Eames and staff. 
  • Dining Chair Metal or DCM (1945-1946) Charles & Ray Eames and staff. 
  • Molded Plywood Folding Screen (1945-1946) Charles & Ray Eames and staff. 
  • Molded Plywood Coffee Table wood or metal legs (1945-1946) Charles & Ray Eames and staff. 
  • "Donstrosity" prototype lounge (1946) Charles & Ray Eames and staff. 
  • Prototype Plywood Lounge with metal base (1946) Charles & Ray Eames and staff. 
  • Prototype Stamped Metal Chairs (1948) Charles & Ray Eames and staff 
  • LaChaise prototype (1948) Charles & Ray Eames and staff
  •  Molded Plastic & Fiberglass Armchair Shell various bases (1948-1950)Charles & Ray Eames and staff 
  • Molded Plastic & Fiberglass Side Chair Shell various bases (1948-1950)Charles & Ray Eames and staff 
  • Molded Plastic & Fiberglass Rocking Chair or DAR (1948-1950) Charles & Ray Eames and staff 
  • Wire Mesh Side Chair or DKR (1951) Charles & Ray Eames and staff 
  • Hang-It-All (1953) Charles & Ray Eames and staff 
  • 670 & 671 or Eames Lounge & Ottoman (1956) Charles & Ray Eames and staff 
  • Leisure Group (later Aluminum Group): High Back Lounge, Low Back Lounge, Dining Side Chair (1958) Charles & Ray Eames and staff

Diseinuen erakusketa

House Of Cards, edizio alemaniarra
  • Textiles and Ornamental Arts of India (1955)
  • Glimpses of the USA (seven screens for the American exhibition in Moscow, Sokoolniki Park) (1959)
  • Mathematica: A World of Numbers... and Beyond (for IBM, 1961)
  • IBM Pavilion at the 1964/1965 New York World's Fair
  • Nehru: The man and his India (1965)
  • The World of Franklin and Jefferson (1975), Estatu Batuetako ‘Berrehun urteko’ (bicentenario) batzordearentzako eraikia, Parisen irekia eta beste bost herrialdeetara bidaiatu zuten, Estatu Batuetara eramateaz gain.

Besteak

Charles Eames, Leg Splint, 1941-1942 urteetan diseinatuta. Brooklyn Museum
  • House Of Cards, kartak erabiliz konstrukzio-jokoa. 
  • The Coloring Toy (1955) 
  • Stephens Speaker (1956)

Sariak

  • 2008ko Ekainak 17, Estatu Batuetako posta-zerbitzuak Eames seilu-kolekzioa atera zuen; 16 ale zituen, Eames bikotearen diseinuak goraipatzen zituztenak.
  • 1978an, AIA Twenty-five Year Award saria
  • 1979an, Royal Gold Medal
  • 1985ean, "Eragin handieneko 20.Mendeko diseinatzailea" IDSA