Gerard ter Borch: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Gerard ter Borch
| izena = Gerard ter Borch
| irudia = Gerard ter Borch - Zelfportret.jpg
| irudia = Zelfportret by Gerard ter Borch.jpg
| oina = <small>Gerard ter Borch-en burupotreta (1668 aldean, Mauritshuis, [[Haga]])</small>
| oina = <small>Gerard ter Borch-en burupotreta (1668 aldean, Mauritshuis, [[Haga]])</small>
| izen osoa =
| izen osoa =

19:36, 22 ekaina 2016ko berrikusketa

Gerard ter Borch
Gerard ter Borch
Gerard ter Borch-en burupotreta (1668 aldean, Mauritshuis, Haga)
Datu pertsonalak
Jaio 1617ko abendua
Zwolle (Zazpi Herbehere Batuen Errepublika)
Hil 1681eko abenduaren 8a
Deventer (Zazpi Herbehere Batuen Errepublika)

Gerard ter Borch (Zwolle, 1617ko abendua - Deventer, 1681eko abenduaren 8a) herbeherear pintore barrokoa izan zen.

Bizitza eta lanak

Pieter Molynen ikaslea izan zen. 1632-1634 bitartean Amsterdamen eta Haarlemen lan egin zuen. Ingalaterran (1635), Italian (1640) eta Alemanian (1646) ibili zen. 1648. urtean Madrila joan zen, eta Filipe IV.a erregeari erretratu bat egin zion. 1650. urtean Herbehereetara itzuli zen eta Deventeren hartu zuen bizilekua.

Erretratuak eta eszena militarrak, familia artekoak eta herrikoiak pintatu zituen batez ere. Haren obra nagusiak Mutila txakurrari arkakusoak hiltzen (1665 aldean, Alte Pinakothek, Munich)[1], Münsterko bakea (1648, National Gallery, Londres)[2], Helena Van der Schalke (1648 aldean, Rijksmuseum, Amsterdam)[3], Aletta Pancras (1670, Rijksmuseum, Amsterdam)[4], Musikako ikasgaia (1668 aldean, J. Paul Getty Museum, Kalifornia) eta Irakurketako ikasgaia (1653, Louvre, Paris) dira.

Iruditegia

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

  1. The Flea-Catcher. pinakothek.de (Noiz kontsultatua: 2015-11-23).
  2. The Ratification of the Treaty of Münster. nationalgallery.org.uk (Noiz kontsultatua: 2015-11-23).
  3. Helena van der Schalcke. rijksmuseum.nl (Noiz kontsultatua: 2015-11-23).
  4. Aletta Pancras (1649-1707) Wife of François de Vicq. rijksmuseum.nl (Noiz kontsultatua: 2015-11-23).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerard ter Borch Aldatu lotura Wikidatan