Mikel Zerulario: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa: 6. lerroa:
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}


[[Kategoria:Konstantinoplako aitagoiak]]
[[Kategoria:1059ko heriotzak]]
[[Kategoria:1059ko heriotzak]]
[[Kategoria:1000ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1000ko jaiotzak]]

22:39, 26 ekaina 2016ko berrikusketa

Mikel Zerulario.

Mikel Zerulario —grekoz: Μιχαήλ Α' Κηρουλάριοςou— (Konstantinopla, 1000 inguruan - 1059ko urtarrilaren 21a) Konstantinoplako aitagoia izan zen.

1043an izendatu zuten Konstantinoplako aitagoi. Mikel IV.aren kontra izan zen matxinada baten ondorioz Elizaren babesera bildu zen. Konstantino IX.aren isilmandataria zen, eta eragin handia zuen herriarengan. Ez zuen Erromaren nagusigoa onartu, eta, 1054an, Leon IX.a aita santuak eskumikatu zuen. Hala eta guztiz ere, sinodo bat bildu zuen eta horrela zisma bermatuta geratu zen urte hartan bertan. Teodoraren eta Mikel VI.aren erregealdietan (1055-1057) Zerulario aginpidetik baztertua egon zen. Isaak Comneno, Asiako enperadore izendatu berria, bere osteekin Konstantinoplarantz zihoala, Migel VI.a tronutik eraisteko matxinadan parte hartu zuen. Handik hara eta bolada batez, Zerulario izan zen Konstantinoplako nagusi, eta Isaak I.a Conmenoren aurkarien kontra jardun zuen. Baina, haren eragina itzaliz joan zen, eta enperadorearen kontra aritu zen. Enperadoreak Imbrosen atxilo hartu zuen, eta epaimahaiaren aurrera agertu aurretik hil zen.

Erreferentziak