Amerikar Estandar Nazionalen Institutua: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Amerikar Estandar Nazionalen Institutua''' (ingelesez, '''American National Standards Institute''', '''ANSI''') merkataritza eta komunikabideetarako arauak finkatz...» |
(Ez dago alderik)
|
17:11, 5 uztaila 2016ko berrikusketa
Amerikar Estandar Nazionalen Institutua (ingelesez, American National Standards Institute, ANSI) merkataritza eta komunikabideetarako arauak finkatzen dituen Estatu Batuetako enpresa eta industrien erakundea da. Mikroordenagailuen alorrean programazio hizkuntzak, SCSI interfazeak eta komunikazio protokoloak arautzen ditu. Informatika programa bat sistema batetik bestera eramateak sor ditzakeen arazoak ekiditeko ANSIk gomendatzen dituen arauak betetzen dituzte FORTRAN, COBOL eta C programazio hizkuntzek.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.