Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Patroi berri bat sartuta
22. lerroa: 22. lerroa:
! Patroia
! Patroia
| {{banderaikur|EH}} Inaxio Larzabal
| {{banderaikur|EH}} Inaxio Larzabal
{{banderaikur|EH}} Ander Egaña

! Palmaresa:
[[Kontxako Bandera]]k
[[San Miguel Liga|TKE Ligak]]
[[Espainiako Traineru Txapelketa|Espainiako Txapelketak]]
[[Euskadiko Traineru Txapelketa|Euskadiko Txapelketak]]
! Palmaresa:
[[Kontxako Bandera]]k
[[San Miguel Liga|TKE Ligak]]
[[Espainiako Traineru Txapelketa|Espainiako Txapelketak]]
[[Euskadiko Traineru Txapelketa|Euskadiko Txapelketak]]

13:53, 12 uztaila 2016ko berrikusketa

Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea
Herria Euskal Herria Oiartzun, Gipuzkoa
Sorrera 2015
Lehendakaria Euskal Herria Jon Perurena
Entrenatzailea Euskal Herria Borja Mena
Kolorea           beltza eta urdina
Trainerua      Erreka (San Juan)
Patroia Euskal Herria Inaxio Larzabal

Euskal Herria Ander Egaña

Palmaresa:
Kontxako Banderak
TKE Ligak
Espainiako Txapelketak
Euskadiko Txapelketak

0
0
0
0
2015eko liga: 9.a (KAE 2 Liga)

Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea Oiartzungo arraun taldea da 2014 amaieran eratutakoa. 2015 urtean KAE Ligan eta Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligan aritu da.

Historia

Oiartzungo lehenengo trainerua 1955eko Kontxako Banderan aritu zen Juan Landaberea patroi zuela. Koloreak urdina eta zuria izan ziren eta lau trainerutatik azken postuan gelditu zen.

1970. hamarkadan Zuberoa izeneko trainerua atera zuten oiartzuarrek. Trainerua zuria zen eta Zuberoa izena urdinez idatzita zegoen. 1970an hirugarren egin zuen Kontxan, Tomas Iza patroi zuela. Guztira sei estropada jokatu zituen, eta bi desafio ere irabazi zituen, bat Donostiaren aurka Hendaian eta bestea San Juanen aurka Zarautzen. Gipuzkoako txapelketan laugarren egin zuen eta Nerbioiko Sari Handian ere bai. 1971an Kontxan bakarrik aritu zen eta zortzigarrena izan zen, oraingoan Jose Agirre izan zen txopan. 1972an azken momentuan osaturiko traineru batekin Kontxarako sailkapen estropadan hartu zuen parte baina 9. egin zuen eta ez zen sailkatu.

2014an klub berria sortu zen, Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea, eta 2015 urteko aurredenboraldiko estropadetan traineruak uretaratzea lortu zuen, hala Hondarribian, Orion edo Mutrikun. San Juan eta Trintxerperen laguntza izan zuen eta entrenatzailea Borja Mena oriotarra izan zen. 18 arraunlaritako taldea osatu zuen, gehienak oiartzuarrak[1]. KAE 2 Ligan aritu zen eta 9. postuan amaitu zuen. Emakumezkoen taldea ere osatu zuen eta Gipuzkoako Ligan aritu zen. 2015ean Trintxerperen Azkuene erabili zuen eta 2016an San Juanen Erreka.

2016an San Juanen llaguntzarekin trainerua ureratu zen. Hain esanguratsua izan zan laguntza, San Juan B bezala ezagutu zela urte horretan. 2016. urtean ere, Lortu zuen traineruetako lehenengo garaipena, Erandioko Ikurrinan.

Palmaresa

Azken denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2015 KAE 2 Liga, 9.a -
2016 KAE 2 Liga,

Emakumezkoen trainerua

Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea
Entrenatzailea Euskal Herria Zuriñe Alberdi
Kolorea           urdin iluna eta argia
Trainerua      Lexo (San Juan)
Patroia Euskal Herria Zuriñe Alberdi
Palmaresa:
Kontxako Banderak
Euskotren Ligak
Euskadiko Txapelketak

0
0
0
2015eko Liga:
2015eko Kontxa:
8.a (Gipuzkoako Liga)
ez zen sailkatu

Oiartzungo Itsaslapurren emakumezkoen traineruak 2015eko Bidasoako Traineru Jaitsieran egin zuen debuta eta Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligan aritu zen. Azken postuari ihes egin eta zortzigarren amaitu zuen. 2016an ez du trainerurik osatzerik izan.

Erreferentziak

1. (Gaztelaniaz)Oiarzun sale a la mar