Siljan (aintzira): berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
t Xabier Armendaritz wikilariak «Siljan lakua» orria «Siljan (aintzira)» izenera aldatu du: laku → aintzira (Hiztegi Batua) |
(Ez dago alderik)
|
15:18, 12 uztaila 2016ko berrikusketa
Siljan lakua, Suedia erdialdeko eskualdea den Dalekarlian dagoena, eskandinabiar herrialde honetako seigarren lakurik handiena da. Laku honen eta inguruko guztien (Orsasjön eta Insijön) hedadura bateratua, 354 kilometro karratukoa da. Bere gehienezko sakonera, 120 metrokoa da, eta, bere garaiera, 161 metrokoa. Bere bazterrean dagoen hiririk handiena, Mora da.
Lakua, Siljansringen deritzonaren hegoekialdean dago, duela 365 milioi urteko eraketa geologiko bat, Devoniar aroan eratua, meteorito talka handi baten ondorioz. Gunean aurkitzen diren Kabriar, Ordoviziar eta Siluriar aroetako geruza sedimentarioek, fosil ugari dituzte. Petrolioa existitzen denaren susmoa dago, baina, ikerketek, orain arte, ezezkoa diote.
Kraterrak, 50 kilometroko diametroa du eta Europan ezagutzen diren guztietatik handiena da.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siljan (aintzira) |