Oliver Cromwell: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
33. lerroa: 33. lerroa:


== Bizitza ==
== Bizitza ==
Richard Cromwell (c. 1560-1617) eta Elizabeth Stewarden († 1654) hamar haurretatik bigarren semea zen. [[Huntingdon]]go ikastetxean eta [[Cambridge]]ko Sidney Sussex College-n ikasi zuen, heziketa [[puritano]]a jasoz<ref name="har">{{erreferentzia|abizena= |izena= |url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Cromwell2 |izenburua= Oliver Cromwell |bilduma = Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa | argitaletxea= 1.euskadi.net |data= 2016-7-16}}</ref>. Baina [[1617]]ko ekainean aita hil zitzaion, eta etxera itzuli behar izan zuen<ref name="bcw">{{erreferentzia|abizena= Plant |izena= David |url=http://bcw-project.org/biography/oliver-cromwell |izenburua= Oliver Cromwell |bilduma = BCW Project | argitaletxea= bcw-project.org |data= 2016-7-16}}</ref>. [[1620]]an Elizabeth Bourchier-ekin ezkondu zen, Sir James Bourchier Londresko merkatariaren alabarekin. Huntingdonen kokatu ziren eta 9 seme-alaba izan zituzten. [[1628]]an, Huntingdonetik Parlamentuko diputatu hautatu zuten, eta [[Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa|Karlos I.aren]] aurkariekin bat egin zuen. [[1620ko hamarkada]]ren amaieran, gaixoaldi baten ondoren, puritanismoaren aldeko sutsu bilakatu zen<ref name="bcw"></ref>.
Richard Cromwell (c. 1560-1617) eta Elizabeth Stewarden († 1654) hamar haurretatik bigarren semea zen. [[Huntingdon]]go ikastetxean eta [[Cambridge]]ko Sidney Sussex College-n ikasi zuen, heziketa [[puritano]]a jasoz<ref name="har">{{erreferentzia|abizena= |izena= |url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Cromwell2 |izenburua= Oliver Cromwell |bilduma = Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa | argitaletxea= 1.euskadi.net |sartze-data= 2016-7-16}}</ref>. Baina [[1617]]ko ekainean aita hil zitzaion, eta etxera itzuli behar izan zuen<ref name="bcw">{{erreferentzia|abizena= Plant |izena= David |url=http://bcw-project.org/biography/oliver-cromwell |izenburua= Oliver Cromwell |bilduma = BCW Project | argitaletxea= bcw-project.org |sartze-data= 2016-7-16}}</ref>. [[1620]]an Elizabeth Bourchier-ekin ezkondu zen, Sir James Bourchier Londresko merkatariaren alabarekin. Huntingdonen kokatu ziren eta 9 seme-alaba izan zituzten. [[1628]]an, Huntingdonetik Parlamentuko diputatu hautatu zuten, eta [[Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa|Karlos I.aren]] aurkariekin bat egin zuen. [[1620ko hamarkada]]ren amaieran, gaixoaldi baten ondoren, puritanismoaren aldeko sutsu bilakatu zen<ref name="bcw"></ref>.


[[1631]]ean, Cromwellen ekonomia gainbeheran zegoen; jabetza gehienak saldu ondoren, etxalde bat errentan hartu eta bost urtez nekazaritzan aritu behar izan zuen. Egoera erabat aldatu zen [[1636]]an, osaba batek utzitako ondare handia jaso baitzuen<ref name="bcw"></ref>. [[1640]]an, [[Cambridgeko Unibertsitate]]ko diputatua aukeratu zuten ''Long Parlament'' izeneko parlamentuan. Erregearen eta Parlamentuaren arteko gerra piztu zenean, Cromwell Parlamentuaren alde jarri zen eta ''Ironsides'' («Burdinazko aldeak») gudaroste ospetsuaren buru joanda, Marston Moor-ko ([[1644]]) eta Naseby-ko ([[1645]]) garaipenak lortu zituen. Parlamentuko buruzagi nagusi izendatu zuten, eta Karlos I.a erregea hiltzera kondena zezaten lortu zuen [[1649]]. urtean.
[[1631]]ean, Cromwellen ekonomia gainbeheran zegoen; jabetza gehienak saldu ondoren, etxalde bat errentan hartu eta bost urtez nekazaritzan aritu behar izan zuen. Egoera erabat aldatu zen [[1636]]an, osaba batek utzitako ondare handia jaso baitzuen<ref name="bcw"></ref>. [[1640]]an, [[Cambridgeko Unibertsitate]]ko diputatua aukeratu zuten ''Long Parlament'' izeneko parlamentuan. Erregearen eta Parlamentuaren arteko gerra piztu zenean, Cromwell Parlamentuaren alde jarri zen eta ''Ironsides'' («Burdinazko aldeak») gudaroste ospetsuaren buru joanda, Marston Moor-ko ([[1644]]) eta Naseby-ko ([[1645]]) garaipenak lortu zituen. Parlamentuko buruzagi nagusi izendatu zuten, eta Karlos I.a erregea hiltzera kondena zezaten lortu zuen [[1649]]. urtean.

21:24, 22 uztaila 2016ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Oliver Cromwell (Huntingdon, 1599ko apirilaren 25a - Londres, 1658ko irailaren 3a) Ingalaterrako militar eta politikaria izan zen, herrialdea errepublika bilakatzeagatik eta errepublika horren burua izateagatik ezaguna. Ingalaterra, Eskozia eta Irlanda haren agindupean egon ziren 1653ko abenduaren 16tik hil zen arte. Polemika handiko pertsonaia da, zeren, historialari batzuen ikuspuntutik, erregea erail zuen diktadorea baita, eta besteen aburuz, askatasunaren heroia.

Kontraesanez beteriko bizitza izan zuen. Karlos I.a hiltzera bidali zutenetakoa izanda, koroa arbuiatu zuen, nahiz eta errege horrek baino botere handiagoa eskuratu zuen. Parlamentaria izan zen, baina parlamentuak deuseztatzeko agindu zuen. Bere agindupean erlijio askatasuna indarrean jarri zen arren, biraolariak torturatu eta katolikoak esetsi zituzten. Denentzako justizia aldarrikatu bazuen ere, Parlamentuaren baimenik gabe zergak igotzeagatik kritika egiten ziotenak espetxeratu zituen. Haren aldekoek, hala ere, goresten dute, tirania suntsitu, errepublika ezarri eta askatasuna handitu zuelako.

Bizitza

Richard Cromwell (c. 1560-1617) eta Elizabeth Stewarden († 1654) hamar haurretatik bigarren semea zen. Huntingdongo ikastetxean eta Cambridgeko Sidney Sussex College-n ikasi zuen, heziketa puritanoa jasoz[1]. Baina 1617ko ekainean aita hil zitzaion, eta etxera itzuli behar izan zuen[2]. 1620an Elizabeth Bourchier-ekin ezkondu zen, Sir James Bourchier Londresko merkatariaren alabarekin. Huntingdonen kokatu ziren eta 9 seme-alaba izan zituzten. 1628an, Huntingdonetik Parlamentuko diputatu hautatu zuten, eta Karlos I.aren aurkariekin bat egin zuen. 1620ko hamarkadaren amaieran, gaixoaldi baten ondoren, puritanismoaren aldeko sutsu bilakatu zen[2].

1631ean, Cromwellen ekonomia gainbeheran zegoen; jabetza gehienak saldu ondoren, etxalde bat errentan hartu eta bost urtez nekazaritzan aritu behar izan zuen. Egoera erabat aldatu zen 1636an, osaba batek utzitako ondare handia jaso baitzuen[2]. 1640an, Cambridgeko Unibertsitateko diputatua aukeratu zuten Long Parlament izeneko parlamentuan. Erregearen eta Parlamentuaren arteko gerra piztu zenean, Cromwell Parlamentuaren alde jarri zen eta Ironsides («Burdinazko aldeak») gudaroste ospetsuaren buru joanda, Marston Moor-ko (1644) eta Naseby-ko (1645) garaipenak lortu zituen. Parlamentuko buruzagi nagusi izendatu zuten, eta Karlos I.a erregea hiltzera kondena zezaten lortu zuen 1649. urtean.

Errepublika edo Commonwealth aldarrikatu ondoren, Cromwellek Irlanda (Droghedako gudua, 1649) eta Eskozia (Dunbar, 1650) konkistatu zituen, basakeria izugarria erabiliz, eta Karlos II.aren armadak (Worcester, 1651) garaitu zituen. Parlamentua bere gogora ezin baitzuen antolatu, 1653. urtean bere burua estatuburu izendatu zuen Lord Protector tituluaz, eta diktadura ezarri zuen. Herbehereak bere mende jarri ondoren (Itsasketako akta, 1651), Cromwell Espainiaren aurka borrokatu zen (Jamaikako konkista, 1655) eta Frantziari Dunkerke hiria kendu zion 1658. urtean. Oliver Cromwell 1658ko irailaren 3an hil zen, bere herriaren haserrea eta arerioen gorroto bizia bildu ondoren. Erregezaleek boterea berreskuratu zutenean, haren gorpua hilobitik atera zuten eta, kateatuta, burua moztu zioten.

Oliver Cromwell kulturan

1827an, Victor Hugok Oliver Cromwell drama historikoa kaleratu zuen. 5 ekitaldi ditu eta bertsoz idatzita dago. Sarreran, drama erromantikoaren oinarriak azaltzen ditu. 1970eko Cromwell filmean, Richard Harris irlandar aktoreak antzeztu zuen Oliver Cromwell.

Erreferentziak

  1. Oliver Cromwell. in: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. 1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2016-7-16).
  2. a b c Plant, David. Oliver Cromwell. in: BCW Project. bcw-project.org (Noiz kontsultatua: 2016-7-16).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Cromwell Aldatu lotura Wikidatan