Francisco Nieva: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
18. lerroa: 18. lerroa:
[[Kategoria:LGBT literatura]]
[[Kategoria:LGBT literatura]]
[[Kategoria:Espainiako marrazkilariak]]
[[Kategoria:Espainiako marrazkilariak]]
[[Kategoria:Literaturako Asturiasko Printzesa saridunak]]

22:23, 27 uztaila 2016ko berrikusketa

Francisco Nieva 2010ean.

Francisco Nieva (Valdepeñas, 1924ko abenduaren 29a) espainiar idazlea da. Antzerkirako lanak idatzi ditu gehienbat. Espainiako gerraondoko antzerkiaren berritzaile handienetako bat izan da. Mugimendu postistarekin egon zen harremanetan. Bere obrak ukitu bat baino gehiago du: Goyaren pinturarenak, Valle Inclánen esperpentoarenak eta Alfred Jarry eta Antonin Artauden surrealismoarenak. Fartsa eta kalamitatearen antzerkia eta antzerki amorratua direlako multzoetan sailkatu izan du berak bere lana. Lehen multzoan, lan hauek ditu, besteak beste: Tórtolas, crepúsculo y telón (1972), El rayo colgado (1975) eta El baile de los ardientes (1975); bigarrenean, aldiz, La carroza de plomo candente (1973), Nosferatu (1975), Con sombra y quimera de Larra (1976) eta La señora tártara (1981). 1980an, Espainiako Antzerkiko Sari Nazionala irabazi zuen Los Baños de Argel lanaren muntaiarekin. 1986az geroztik, Espainiako Hizkuntzaren Erret Akademiako kide da. Azken urteetan, eleberriak eta ipuinak idatzi ditu: Viaje a Pantaélica (1994), Carne de murciélago (1998), Los rabudos y otros cuentos (2000), Argumentario clásico (2001) eta La mutación del primo mentiro (2004). Azken antzerki-lanak hauek ditu: ¡Viva el estupor! (2005), Misterio y festival: pequeña tetralogía satírica (2005) eta El cíclope (2009). Bestalde, 1992an Letretako Asturiasko Printzea saria eta Espainiako Literatura Sari Nazionala eman zizkioten.

Erreferentziak

Kanpo loturak