Antonio González González: berrikuspenen arteko aldeak
t barne lotura zuzenketa: Asturiasko Printzea Sariak |
|||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
[[Kategoria:2002ko heriotzak]] |
[[Kategoria:2002ko heriotzak]] |
||
[[Kategoria:Biokimikariak]] |
[[Kategoria:Biokimikariak]] |
||
[[Kategoria:Ikerketa tenikoaren eta zientikoaren Asturiasko Printzesa saridunak]] |
02:42, 28 uztaila 2016ko berrikusketa
Antonio González González (Santa Cruz Tenerifekoa, Kanariak, Espainia, 1917 - La Laguna, Kanariak, Espainia, 2002) espainiar biokimikaria izan zen.
Biografia
La Lagunako Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak. Zientzia kimikoetako doktorea eta La Laguna Unibertsitatean kimika organikoko katedraduna zen. 1946an La Lagunako kimika organikoko eta biokimikako katedradun gisa ari zela Kanarietako landareetan agertzen diren gai konposatu naturalak ikertzen hasi zen. Garrantzi handiko ondorioak atera zituen, baina eten egin zituen bere lanak eta Cambridgeko Unibertsitateko laborategian lanean jardun zuen.
Espainiara itzuli ondoren La Lagunako zientzien fakultateko dekano izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1957. urtera arte. 1963an errektore kargua eskuratu zuen. Gonzálezen lan nagusiak kimika bio-organikoaren alorrekoak dira, batez ere, landareetatik eta itsasoko izakietatik ateratzen diren gaiei dagozkienak, eta lan horren baitan bereziki azpimarratzeko ekarpen bat hautatzekotan hamalau hezurdura karbonatu berriren aurkikuntza aipa daiteke. Lan horren berri jasotzen dute Espainian eta atzerrian argitara emandako bostehun lan baino gehiagok eta mundu guztian zehar eman zituen hitzaldiek.
Gonzálezek hainbat sari irabazi zituen, besteak beste, Asturiasko Printzea Saria, 1986. urtean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.