Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
50. lerroa: | 50. lerroa: | ||
* [[Mundakako Bandera]] (1): 2016. |
* [[Mundakako Bandera]] (1): 2016. |
||
* [[Sestaoko Banderak#Iberiaren bandera|Iberiaren Bandera]] (1): 2016. |
* [[Sestaoko Banderak#Iberiaren bandera|Iberiaren Bandera]] (1): 2016. |
||
* [[Zumaiako Ikurrina#Zumaiako Promozio Bandera|Zumaiako Promozio Bandera]] (1): 2016. |
|||
== Azken denboraldiak == |
== Azken denboraldiak == |
20:03, 30 uztaila 2016ko berrikusketa
Herria | Oiartzun, Gipuzkoa |
---|---|
Sorrera | 2015 |
Lehendakaria | Jon Perurena |
Entrenatzailea | Borja Mena |
Kolorea | beltza eta urdina |
Trainerua | Erreka (San Juan) |
Patroia | Inaxio Larzabal |
Palmaresa: Kontxako Banderak TKE Ligak Espainiako Txapelketak Euskadiko Txapelketak |
0 0 0 0 |
2015eko liga: | 9.a (KAE 2 Liga) |
Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea Oiartzungo arraun taldea da 2014 amaieran eratutakoa. 2015 urtean KAE Ligan eta Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligan aritu da.
Historia
Oiartzungo lehenengo trainerua 1955eko Kontxako Banderan aritu zen Juan Landaberea patroi zuela. Koloreak urdina eta zuria izan ziren eta lau trainerutatik azken postuan gelditu zen.
1970. hamarkadan Zuberoa izeneko trainerua atera zuten oiartzuarrek. Trainerua zuria zen eta Zuberoa izena urdinez idatzita zegoen. 1970an hirugarren egin zuen Kontxan, Tomas Iza patroi zuela. Guztira sei estropada jokatu zituen, eta bi desafio ere irabazi zituen, bat Donostiaren aurka Hendaian eta bestea San Juanen aurka Zarautzen. Gipuzkoako txapelketan laugarren egin zuen eta Nerbioiko Sari Handian ere bai. 1971an Kontxan bakarrik aritu zen eta zortzigarrena izan zen, oraingoan Jose Agirre izan zen txopan. 1972an azken momentuan osaturiko traineru batekin Kontxarako sailkapen estropadan hartu zuen parte baina 9. egin zuen eta ez zen sailkatu.
2014an klub berria sortu zen, Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkartea, eta 2015 urteko aurredenboraldiko estropadetan traineruak uretaratzea lortu zuen, hala Hondarribian, Orion edo Mutrikun. San Juan eta Trintxerperen laguntza izan zuen eta entrenatzailea Borja Mena oriotarra izan zen. 18 arraunlaritako taldea osatu zuen, gehienak oiartzuarrak[1]. KAE 2 Ligan aritu zen eta 9. postuan amaitu zuen. Emakumezkoen taldea ere osatu zuen eta Gipuzkoako Ligan aritu zen. 2015ean Trintxerperen Azkuene erabili zuen eta 2016an San Juanen Erreka.
2016an San Juanen llaguntzarekin trainerua ureratu zen. Hain esanguratsua izan zan laguntza, San Juan B bezala ezagutu zela urte horretan. 2016. urtean ere, Lortu zuen traineruetako lehenengo garaipena, Erandioko Ikurrinan.
Palmaresa
- Erandioko Ikurrina (1): 2016.
- Elantxobeko Bandera (1): 2016.
- Donostiarra Bandera (1): 2016.
- Errenteriako Bandera (1): 2016.
- Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2016.
- Mundakako Bandera (1): 2016.
- Iberiaren Bandera (1): 2016.
- Zumaiako Promozio Bandera (1): 2016.
Azken denboraldiak
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2015 | KAE 2 Liga, 9.a | - |
2016 | KAE 2 Liga, |
Emakumezkoen trainerua
Entrenatzailea | Zuriñe Alberdi |
---|---|
Kolorea | urdin iluna eta argia |
Trainerua | Lexo (San Juan) |
Patroia | Zuriñe Alberdi |
Palmaresa: Kontxako Banderak Euskotren Ligak Euskadiko Txapelketak |
0 0 0 |
2015eko Liga: 2015eko Kontxa: |
8.a (Gipuzkoako Liga) ez zen sailkatu |
Oiartzungo Itsaslapurren emakumezkoen traineruak 2015eko Bidasoako Traineru Jaitsieran egin zuen debuta eta Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligan aritu zen. Azken postuari ihes egin eta zortzigarren amaitu zuen. 2016an ez du trainerurik osatzerik izan.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz)Oiarzun sale a la mar