Cabaret Voltaire: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa: 16. lerroa:
[[Kategoria:Herri kultura]]
[[Kategoria:Herri kultura]]
[[Kategoria:Performancea]]
[[Kategoria:Performancea]]
[[Kategoria:Poesia]]
[[Kategoria:Olerkigintza]]

14:14, 17 abuztua 2016ko berrikusketa

Cabaret Voltaireren oroimenez lekuan jarritako oroigarria.

Cabaret Voltaire 1916ko otsailaren 5ean sortu zuen Hugo Ballek Zurich hirian, helburu artistiko eta politikoak bete nahian.

Antzoki bateko goi solairuan zegoen kokatuta eta behean egindako erakusketen parodia egin ohi zuten goian. Tendentzia artistiko berriekin esperimentatzen zuten eta, zenbaiten ustez, Dadaismoa bertan jaio zen. Korronte honetatik eratorritako surrealistek ere bertan bildu ohi ziren.

Bilakaera

Denbora aurrera, lokala ez zegoen egoera onean eta, 2002ko neguan, Mark Divok zuzenduriko neo-Dadaista izena hartzen zuen artista taldeak Cabaret Voltaire okupatu zuen. Lokal hau Dadaismoa birsortzeko ahaleginetan zebiltzaten artista berrientzako ikur izango zela aldarrikatzen zuten eta, ondorengo 3 hilabeteetan, interpretazio, festa, arratsalde poetiko eta zine proiekzioak burutu zituzten. Ingo Giezendammer, Mikry Drei, Lennie Lee, Leumund Cult, Aiana Calugar edo Dan Jones izan ziren parte hartu zutenetako artista batzuk. Egoitza dekoratu zuten, bai barrundik eta baita kanpotik ere eta milaka zurichtarrek esperimentuan hartu zuten parte.

2002ko martxoaren 2an, poliziak okupak bota egin zituen eta eraikuntza Dadaismoaren oroimenerako museo bilakatu zen.