Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
92. lerroa: 92. lerroa:
| 2015 || align=center|9 || align=center|10
| 2015 || align=center|9 || align=center|10
|-
|-
| 2016 || align=center|9 || align=center|12
| 2016 || align=center|9 || align=center|14
|}
|}



18:25, 27 abuztua 2016ko berrikusketa

Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga
Antolatzailea Gipuzkoako Arraun Federazioa
Sorrera 2010
Parte hartzaileak 2015 Gipuzkoako traineruak + Colindres
Garaipen gehien: Euskal Herria Zumaia (3)
2016ko Txapelduna Euskal Herria Hibaika
Gipuzkoako Arraun Federazioaren webgunea
Zumaiako arraunlariak.

Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga 2010ean sortu zen Gipuzkoan zeuden emakumezkoen traineruei estropadak jokatzeko aukera emateko. Getaria-Tolosak eta Zumaiak bina Liga eskuratu dituzte eta azken txapelduna San Juan da.

Palmaresa

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2010 Getaria-Tolosa Zumaia San Juan
2011 Getaria-Tolosa Zumaia San Juan
2012 Zumaia Getaria-Tolosa San Juan
2013 Zumaia Hibaika San Juan
2014 San Juan Zumaia Hibaika
2015 Zumaia San Juan Hibaika
2016 Hibaika San Juan Orio

Datuak

Postuak

Taldea Irabazlea Bigarrena Hirugarren
     Zumaia 3 3 0
         Getaria-Tolosa 2 1 0
     San Juan 1 2 4
     Hibaika 1 1 2
     Orio 0 0 1

Patroiak

Patroia Garaipenak Urteak
Nagore Osoro 3 2012, 2013, 2015
Olatz Aldalur 2 2010, 2011
Inder Paredes 1 2014
Aiala Uribelarrea 1 2016
Naroa Galdos 1 2016

Ligak

Urtea Taldeak Estropadak
2010 5 5
2011 6 6
2012 6 6
2013 7 8
2014 6 8
2015 9 10
2016 9 14

Parte hartzeak

Taldea Parte hartzeak Urteak
     San Juan 7 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016
     Orio 7 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017
     Zumaia 6 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015
     Getaria 6 GT: 2010, 2011, 2012,
GZ: 2014, 2015, 2016
     Hondarribia 5 2010, 2011, 2012, 2013, 2016
     Hibaika 5 2012, 2013, 2014, 2015, 2016
     Zarautz 4 Z: 2013,
GZ: 2014, 2015, 2016
     Tolosa 3 GT: 2010, 2011, 2012
     Bizkaia 2 2011, 2013
     Hernani 2 2015, 2016
     Donostiarra - Arraun Lagunak 2 2015, 2016
     Colindres 2 2015, 2016
     Santoña 1 2014
     Oiartzungo Itsaslapurrak 1 2015
     Deustu 1 2016

Denboraldiak

Gipuzkoako I Liga (2010)

Bost traineruk hartu zuten parte eta bost estropada jokatu ziren. Estropadak Donostian, Orion, Pasaian, Getarian eta Hondarribian izan ziren eta bakoitzean traineru batek deskantsoa hartu zuen. Getaria-Tolosak bere lau estropadak irabazi zituen eta Zumaia Pasaiako estropadan nagusitu zen.

Sailkapen orokorra:

Postua Trainerua Puntuak Patroia Garaipenak Banderak
1 Getaria-Tolosa 16 Olatz Aldalur 4 Donostia, Orio, Getaria, Txingudi
2 Zumaia 13 Maider Urbieta 1 Pasaia
3 San Juan 10 Ines Etxeberria
4 Orio 7 Nadeth Agirre
5 Hondarribia 4 Amaia Arrizabalaga

Gipuzkoako II Liga (2011)

Aurreko urteko traineru berak aritu ziren eta Liga Nagusiarekin kordinatuz lehenengo aldiz lortu zen elkarteek astebururo estropada bat izatea. Urte honetan Bizkaiak ere parte hartu zuen gonbidatu gisa. Hasieran Ligarako punturik ez zuela jasoko esan bazen ere, azkenean sailkapen nagusian sartzea erabaki zen.

Postua Trainerua Puntuak Patroia Garaipenak Banderak
1 Getaria-Tolosa 29 Olatz Aldalur 4 Pasaia, Zumaia, San Pedro, Txingudi
2 Zumaia 25 Nagore Osoro 2 Getaria, Orio
3 San Juan 20 Inder Paredes
4 Bizkaia 12 Aiala Uribelarrea, Libe Soroa
5 Orio 10 Nadeth Agirre
6 Hondarribia 8 Zuriñe Alberdi

Gipuzkoako III Liga (2012)

Sei estropadak osatu zuten liga. Lehenengo bi jardunaldiak Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak izan ziren. Zumaiak nahiko erraz irabazi zuen.

Postua Trainerua Puntuak Patroia Garaipenak Banderak
1 Zumaia 40 Nagore Osoro 5 Portugalete, Donostia, Pasaia, Orio, Txingudi
2 Getaria-Tolosa 31 Olatz Aldalur 1 Zarautz (Gip. Liga)
3 San Juan 30 Inder Paredes
4 Hibaika 20 Aiala Uribelarrea
5 Orio 18 Nadeth Agirre
6 Hondarribia 7 Zuriñe Alberdi

Gipuzkoako IV Liga (2013)

Zortzi estropadak osatu zuten liga eta orduan ere Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak kontutan hartu ziren. Zazpi traineru aritu ziren lehian, sekula baino gehiago. Tartean Bizkaia aritu zen, eta estropada bat ere antolatu zuen Liga honetarako, Plentzian hain zuzen ere. Santoñak ere jokatu zituen hiru estropada, honek ligaz kanpo, gonbidatu gisa.

Postua Trainerua Puntuak Patroia Garaipenak Banderak
1 Zumaia 55 Nagore Osoro 7 Pasaia, Marina de Cudeyo, Euskolabel Bandera, Iberdrola (Pasaia), Plentzia, Getaria eta Zarautz (Gip. Liga)
2 Hibaika 42 Aiala Uribelarrea 1 Txingudi Bandera
3 San Juan 42 Inder Paredes
4 Orio 32 Nadeth Agirre
5 Bizkaia 23 Iraide Ruiz
6 Zarautz 14 Nerea Perez
7 Hondarribia 13 Zuriñe Alberdi
- Santoña - Alba Rocillo

Gipuzkoako V Liga (2014)

Zortzi estropadak osatu zuten liga eta berriz ere Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak kontutan hartu ziren. Sei traineru aritu ziren lehian, bost gipuzkoar eta Santoña kantabriarra. Gipuzkoatik kanpora hiru estropada jokatu ziren, Marina de Cudeyo eta Astillero Kantabrian eta Ondarroako Bandera Bizkaian.

Postua Trainerua Puntuak Patroia Garaipenak Banderak
1 San Juan 42 Inder Paredes 5 Pasaia, Euskolabel Bandera, Getaria, Ondarroa eta Zarautz (Gip. Liga)
2 Zumaia 37 Nagore Osoro 1 Trintxerpe
3 Hibaika 36 Aiala Uribelarrea 2 Marina de Cudeyo eta Astillero
4 Orio 29 Nadeth Agirre
5 Getaria-Zarautz 16 Izaro Lestayo
6 Santoña 8 Naiara Fernandez

Gipuzkoako VI Liga (2015)

Hamar estropadak osatu zuten liga eta Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak ere barnean egon ziren. Partehartzaileak bederatzi izan ziren, zortzi gipuzkoar eta kantabriar bat. Hauetatik lau debutariak ziren, Hernani, Donostiarra, Oiartzungo Itsaslapurrak eta Colindres kantabriarra.

Orioko Bixigu egunean eta Zumaian Euskotren Ligako traineruak ez ziren aritu egun berean estropada baitzuten liga nagusian eta gainontzeko traineruek bakarrik egin zuten lehia. Ligako sailkapenerako puntuazioan Euskotren Ligako emaitzak 1-4 postuetarako erabili ziren eta gainontzekoak 5-9 postuetan sartu ziren.

Postua Trainerua Puntuak Patroia Garaipenak Banderak
1 Zumaia 81 Nagore Osoro 5 Pasaia (San Juan), Zarautz (Gip. Liga), Zumaia, Euskolabel (Donostia) eta Getaria
2 San Juan 74 Nerea Perez 2 San Pedro eta Colindres
3 Hibaika 68 Aiala Uribelarrea 1 Ondarroa
4 Orio 62 Nadeth Agirre
5 Zarautz-Getaria 53 Izaro Lestayo 2 Bixigu eguna (Orio) eta Zumaia
6 Hernani 36 Malen Oiartzabal
7 Donostiarra 34 June Lakuntza
8 Oiartzungo Itsaslapurrak 16 Zuriñe Alberdi
9 Colindres 13 Naiara Fernandez

Gipuzkoako VII Liga (2016)

Hamalau estropadak osatu dute liga (puntuagarriak 12 izango dira) eta Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak ere barnean daude. Partehartzaileak bederatzi dira, zazpi gipuzkoar, bizkaitar bat eta kantabriar bat. Deustu izango da aurtengo berritasuna eta Hondarribia itzuli da bi urteren ondoren. Bestalde Zumaia faltako da aurtengo edizioan.

Hibaikak aurreneko Liga eskuratu du.

Postua Trainerua Puntuak Patroia Garaipenak Banderak
1 Hibaika 100 Aiala Uribelarrea, Naroa Galdos 6 Iberdrola (San Juan), Getaria, Errenteria, Pasaia, Zarautz A.E. eta Colindres
2 San Juan 99 Inder Paredes 6 Txingudi, Deustu, Orio¹, Euskolabel¹, Ondarroa eta Errenteria
3 Orio 89 Nadeth Agirre
4 Arraun Lagunak 66 June Lakuntza, Andrea Astudillo Orio
5 Zarautz-Getaria 62 Izaro Lestayo Zumaia
6 Hernani 45 Añarbe Kalonje
7 Deustu 37 Estizen Duque
8 Hondarribia 24 Estibaliz Gezala
9 Colindres 10 Jesica González

Ikus, gainera