Continental hotela (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.99°W / 43.32; -1.99
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
52. lerroa: 52. lerroa:
Sotoan azpiegiturak zerbitzua bermatzeko (sukaldeak, hozkailuak, ardoen biltegiak).
Sotoan azpiegiturak zerbitzua bermatzeko (sukaldeak, hozkailuak, ardoen biltegiak).


Beheko solairuan espacio publikoak bezeroen zerbitzurako (jangela luze eta egongela bat Kontxa hondartzara irekita, jatetxea, familien jangelak) eta barne bulegoa.
Beheko solairuan gela publikoak bezeroen zerbitzurako (jangela luze eta egongela bat Kontxa hondartzara irekita, jatetxea, familien jangelak) eta barne bulegoa.


Bi eskailera independienteak – bezeriarena eta zerbitzariena- hiru pisuak komunikatzen zituzten.
Bi eskailera independienteak – bezeriarena eta zerbitzariena- hiru pisuak komunikatzen zituzten.

12:04, 28 abuztua 2016ko berrikusketa

Continental hotela
Continental Hotela 1915eko irudi batean.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.99°W / 43.32; -1.99
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1884
Arkitektura
ArkitektoaJose Goikoa

Continental hotela Donostiako Erdialdean zegoen, Zubieta kaleko 22. zenbakian. Fatxada nagusia Kontxako pasealekuara ematen zuen eta La Perla bainuetxea gertu zuen ere. 1884an ireki zuten eta XIX. mendearen amaieran hirian ireki zen bigarren hotela izen zen, antzinako Londres hotela edo Hotel du Palais 1876an inauguratu ondoren.[1]

Aurrekari historikoak

Sortzailea, jatorriz euskalduna eta Madrilen kokatuta zegoena, Agustín Galíndez bankaria izan zen. Eraikuntzaren proiektu berria 1880.urtean udaletxean aurkeztu zuen. Arkitektua Jose Goikoak sinatu zuen La Concha hotela izenpean, gero izen hau ez zen mantendu. [2]

Eraikuntza lanak

Hotela sortu zen Miarritzeko eredua jarraituz eta ohitura zenez XIX. mendeko frantziar eragin arkitektonikoa nabermenarekin. Sotoa, eta lau solairuak osatua zegoen. Nabarmentzeko Donostian lehenengoak izateagatik: bi zerbitzu: igogailua, eta jatetxearen ondoan ‘’’neguko lorategia’’’izenekoa.

Inaugurazioa

Inaugurazioa 1884ko maiatzaren 15ean izan zen. Politika-munduko pertsona ospetsuen presentziarekin: garaiko Aurrekoetxea alkatea, diplomatikoak eta ekonomiaren inguruko kargu publiko batzuk. [3] Garai hartako hostalaritza giroan ohitura zenez, hoteletan goi mailako ardura frantziarren eskuetan jartzen zen fidagarritasun eta estiloaren islada zelako . Hasieran E.Lestgarens eta hortik aurrera 1887an P. Hourcade, eta 1894an François Estrade zuzendariak izan ziren.

Deskribapena

Sotoan azpiegiturak zerbitzua bermatzeko (sukaldeak, hozkailuak, ardoen biltegiak).

Beheko solairuan gela publikoak bezeroen zerbitzurako (jangela luze eta egongela bat Kontxa hondartzara irekita, jatetxea, familien jangelak) eta barne bulegoa.

Bi eskailera independienteak – bezeriarena eta zerbitzariena- hiru pisuak komunikatzen zituzten.

Bilakaera historikoa

François Estrade zuzendaria zenean mendearen hasieran bultzatu zuen erreforma nagusienak. Francisco Urcola Lazcanotegui arkitektu donostiarra [4] arduratu zen 1904an eta 1905. Goiko pisua aldatuz kanpoko itxura aldatu zuen. Beheko solairuan bi aldaketak aipatzen ziren nagusiki: zentroan patio ireki bat eta jangelan hondartzako aldera leihate handiak. [5] François Estrade berak, ondoko etxeak erosita, 1911an Luis Elizalde arkitektoaren eskutik, zabaltze lana egiten du, izena birmoldatuz Continental Palace. [6]

Gerra Zibilaren ondoren María Eugenia Duport izan zen zuen, Madrid Palace Hotel S.A.Elkarte barruan.

Azkeneko erreforma 1960-1961 urtetan egin zen, mantenu lanak eta gela guztietan bainua jartzen.

1972ko irailaren 30ean itxi zuen betirako. [7]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Gómez Beldarraín, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal (1900-1975): Donostia, San Sebastían, Gipuzkoa. , 29-34 or..
  2. Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 29 or..
  3. Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 30 or..
  4. .
  5. Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 33 or..
  6. Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 34 or..
  7. Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 34 or..