Ingelesen hilerria (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°20′N 1°59′W / 43.33°N 1.99°W / 43.33; -1.99
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
27. lerroa: 27. lerroa:


== Ingeles hilerria literaturan ==
== Ingeles hilerria literaturan ==
Gazte literaturan oso ezaguna den gaztelaniaz idatzitako liburua dugu hau, hilerri honetan kokatuta, alegia, [[Jose Maria Mendiola]]ren ''[[El cementerio de los Ingleses]]'' ([[1994]])<ref>Bartzelona: EDEBE, 1994, 104 or. ISBN 9788423676613. Euskarazko itzulpena: ''Ingelesen hilerria'', EDEBE, 2000.</ref> Eleberri hau intriga eta abenturak nahasten ditu: neska batek, Virginia, 1956ko udan, bertan lurperatuta dagoen arbaso baten inguruko informazioa bildu nahi du. Lan horretan Pablok lagunduko dio. Bilaketa horren inguruan antolatzen da argumentua.
Ingelesen hilerria literaturan zenbait aldiz aipatua izan da, bai eta gazte literaturan oso ezaguna den gaztelaniaz idatzitako liburu bati izenburua eman ere, hilerri honetan kokatuta dagoena, alegia, [[Jose Maria Mendiola]]ren ''[[El cementerio de los Ingleses]]'' ([[1994]])<ref>Bartzelona: EDEBE, 1994, 104 or. ISBN 9788423676613. Euskarazko itzulpena: ''Ingelesen hilerria'', EDEBE, 2000.</ref> Eleberri hau intriga eta abenturak nahasten ditu: neska batek, Virginia, 1956ko udan, bertan lurperatuta dagoen arbaso baten inguruko informazioa bildu nahi du. Lan horretan Pablok lagunduko dio. Bilaketa horren inguruan antolatzen da argumentua.

[[Euskal literatura]]ri dagokionez, hilerria [[Joxe Austin Arrieta]]ren [[Abuztuaren 15eko bazkalondoa]]n aipatzen da <ref>{{Erreferentzia| abizena1 = Arrieta| izena1 =Joxe Austin| izenburua = [[Abuztuaren 15eko bazkalondoa]]| non= [[Donostia]]| argitaletxea = [[Elkar]]| urtea = [[1985]]| isbn = 84-7529-247-X | hizkuntza =}}</ref>, non hilerrian dagoen monumentuan irudikaturiko soldaduak uniforme napoleonikoz -hots, frantziarrez- jantziak daudela esaten den, garaiko donostiarrek hilerrian ehortzita dauden [[1837]]an hildako soldadu britaniarrei haien ohorean eraikitako monumentu honetan broma postumo bat egin nahi izan baliete bezala, [[1813]]an britaniarrek [[Donostiako setioa|hiria arpilatu]] izanagatik.


== Iruditegia ==
== Iruditegia ==

11:46, 7 iraila 2016ko berrikusketa

Ingelesen hilerria
Urgull mendiaren iparraldeko magalean dagoen Ingelesen hilerriaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°20′N 1°59′W / 43.33°N 1.99°W / 43.33; -1.99
Map
Arkitektura

Ingelesen hilerria Gipuzkoako Donostia hiriburuko Parte Zaharrean dagoen Urgull mendiaren iparraldeko magalean dagoen hilerri bat da.

Historia

Bertan, 1813an Espainiako Independentzia Gerran zehar Donostiari egindako erasoan heriotza aurkitu zuten hainbat soldadu britaniarren hilobiak daude. Baita 1836-1837 bitartean Donostiako inguruetan Lehen Karlistaldian gertatutako liskarretan hildakoak ere.

Hilerria

Hilerria 1924ko irailaren 28an inauguratu zen, Maria Kristina Austriakoa erregina Donostian zelarik. Enbaxadore britainarrak Jurgi V.a Erresuma Batukoa erregearen mezu bat irakurri zuen, non Britainia Handiko erregeak egiten ari zen ekitaldia eskertzen zuen. Donostiako alkate zen Juan Jose Pradoren hitzaldia entzun ondoren, ekitaldeari amaiera emateko hiru soldadu konpainiak desfilatu ziren.

Ingeles hilerria literaturan

Ingelesen hilerria literaturan zenbait aldiz aipatua izan da, bai eta gazte literaturan oso ezaguna den gaztelaniaz idatzitako liburu bati izenburua eman ere, hilerri honetan kokatuta dagoena, alegia, Jose Maria Mendiolaren El cementerio de los Ingleses (1994)[1] Eleberri hau intriga eta abenturak nahasten ditu: neska batek, Virginia, 1956ko udan, bertan lurperatuta dagoen arbaso baten inguruko informazioa bildu nahi du. Lan horretan Pablok lagunduko dio. Bilaketa horren inguruan antolatzen da argumentua.

Euskal literaturari dagokionez, hilerria Joxe Austin Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoan aipatzen da [2], non hilerrian dagoen monumentuan irudikaturiko soldaduak uniforme napoleonikoz -hots, frantziarrez- jantziak daudela esaten den, garaiko donostiarrek hilerrian ehortzita dauden 1837an hildako soldadu britaniarrei haien ohorean eraikitako monumentu honetan broma postumo bat egin nahi izan baliete bezala, 1813an britaniarrek hiria arpilatu izanagatik.

Iruditegia

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Bartzelona: EDEBE, 1994, 104 or. ISBN 9788423676613. Euskarazko itzulpena: Ingelesen hilerria, EDEBE, 2000.
  2. Arrieta, Joxe Austin. (1985). Abuztuaren 15eko bazkalondoa. Elkar ISBN 84-7529-247-X..

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingelesen hilerria (Donostia) Aldatu lotura Wikidatan