Molukak: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 2°S 128°E / 2°S 128°E / -2; 128
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
61. lerroa: 61. lerroa:


== Banaketa administratiboa ==
== Banaketa administratiboa ==
Moluka uharteek [[Indonesiaren banaketa administratiboa|Indonesiako probintzia]] bakarra osatu zuten, 1999an bitan banatu zituzten arte: [[Ipar Molukak]] (''Maluku Utara'') eta [[Molukak (probintzia)|Molukak]] (''Provinsi Maluku''). Ipar Molukak probintzian daude, besteak beste, [[Ternate]], [[Bacan]], [[Halmahera]], [[Morotai]], [[Obi uharteak]], [[Sula uharteak]] eta [[Tidore]]. Molukak probintziako uharte nagusiak, berriz, hauek dira: [[Ambon uhartea|Ambon]], [[Aru uharteak]], [[Babar uharteak]], [[Banda uharteak]], [[Buru (uhartea)|Buru]], [[Kai uharteak]], [[Kisar]], [[Leti uharteak]], [[Seram]], [[Tanimbar uharteak]] eta [[Wetar]].
Moluka uharteek [[Indonesiaren banaketa administratiboa|Indonesiako probintzia]] bakarra osatu zuten, 1999an bitan banatu zituzten arte: [[Ipar Molukak]] (''Maluku Utara'') eta [[Molukak (probintzia)|Molukak]] (''Provinsi Maluku''). Ipar Molukak probintzian daude, besteak beste, [[Ternate]], [[Bacan]], [[Halmahera]], [[Morotai]], [[Obi uharteak]], [[Sula uharteak]] eta [[Tidore]]. Molukak probintziako uharte nagusiak, berriz, hauek dira: [[Ambon (uhartea)|Ambon]], [[Aru uharteak]], [[Babar uharteak]], [[Banda uharteak]], [[Buru (uhartea)|Buru]], [[Kai uharteak]], [[Kisar]], [[Leti uharteak]], [[Seram]], [[Tanimbar uharteak]] eta [[Wetar]].


== Ekonomia ==
== Ekonomia ==

21:50, 16 iraila 2016ko berrikusketa

Molukak

Moluka uharteak
Geografia
KokapenaHego-ekialdeko Asia
Uharteak denera~1000
Uharte nagusiakHalmahera, Seram, Buru, Ambon, Ternate, Tidore, Aru uharteak, Kai uharteak
Azalera74.505 km²
Punturik garaienaBinaiya
Politika
Herrialdea Indonesia
ProbintziakMolukak, Ipar Molukak
Hiri populatuenaAmbon
Gizartea
Biztanleria2.100.000 bizt. (2006)
Dentsitatea28,2
Talde etnikoakNuaulu, Manusela

Molukak[1] Indonesiako uhartedia da, Ozeano Barean dagoena, Sulawesi eta Timor uhartearen artean. 74.505 kilometro koadroko eremua du, eta 2006an 2.100.000 biztanle zituen. Hiriburua Ambon da.

Izena

Antzinatean, txinatarrek eta europarrek Espezieen uharteak izena eman zieten, espezia asko zegoelako bertan. Egungo izena arabiar merkatariek erabitzen zuten deituratik dator: Jazirat al-Muluk («Erregeen uhartea»)[2].

Geografia

Moluka uharteak hego-ekialdeko Asian daude. Mendebaldean Sulawesi dute, iparraldean Filipinetako itsasoa, Filipinak eta Ozeano Barea, ekialdean Ginea Berria, eta hegoaldean Arafura itsasoa eta Timor[3]. 1027 uharte direla jotzen da; handienak Halmahera eta Seram dira, baina gende gehien Ambon eta Ternaten bizi dira. Uharte gehienak menditsu eta oihantsuak dira; mendirik garaiena, Binaiya (3.027 m) Seramen dago. Uharte batzuk, Ternate esaterako (1721 m), itsasotik azaleratutako sumendiak dira. Klima montzoi haizeen mende dago.

Historia

Portugaldarrek esploratu zituzten Moluka uharteak 1512an. Herbehereek eskuratu zituzten XVII. mendean, eta XIX. mendearen hasieran ingelesak jabetu ziren uhartediaz, urte gutxiz izan bazen ere, ondoren berriro ere Herbehereen eskuetara igaro baitziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoren uhartedia Indonesiaren eskuetan geratu zen, eta ordutik aurrera bertako probintzia da. 1950ean Moluka uharteen burujabetasunaren aldeko higikundea sortu zen Ambonen. 1999 eta 2002 artean, musulman eta kristauen arteko liskar latzak izan ziren[4]. 2010ean, Richter eskalaren arabera 6,1 graduko indarra hartu zuen lurrikarak astindu zuen uhartedia[5].

Banaketa administratiboa

Moluka uharteek Indonesiako probintzia bakarra osatu zuten, 1999an bitan banatu zituzten arte: Ipar Molukak (Maluku Utara) eta Molukak (Provinsi Maluku). Ipar Molukak probintzian daude, besteak beste, Ternate, Bacan, Halmahera, Morotai, Obi uharteak, Sula uharteak eta Tidore. Molukak probintziako uharte nagusiak, berriz, hauek dira: Ambon, Aru uharteak, Babar uharteak, Banda uharteak, Buru, Kai uharteak, Kisar, Leti uharteak, Seram, Tanimbar uharteak eta Wetar.

Ekonomia

Espeziak eta oso zur bikainak esportatzen ditu.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Ricklefs, M.C.. (1991). A History of Modern Indonesia Since c.1300. (2. argitaraldia) Londres: MacMillan, 24 or. ISBN 0-333-57689-6..
  3. Moluccas. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-16).
  4. Troubled history of the Moluccas. news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-9-16).
  5. 6,1eko lurrikara Indonesian, Moluka uharteetan. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-9-16).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Molukak Aldatu lotura Wikidatan