Angels & Demons (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
54. lerroa: 54. lerroa:
[[Kategoria:Liburuetan oinarritutako filmak]]
[[Kategoria:Liburuetan oinarritutako filmak]]
[[Kategoria:Erroman girotutako filmak]]
[[Kategoria:Erroman girotutako filmak]]
[[Kategoria:Aita santuei buruzko filmak]]
[[Kategoria:2009ko filmak]]
[[Kategoria:2009ko filmak]]

01:34, 23 iraila 2016ko berrikusketa


Ángels & Demons (euskaraz Aingeruak eta Deabruak) Estatu Batuak eta Hego Euskal Herrian maiatzaren 15ean estreinatutako filma da, Ipar Euskal Herrian berriz maiatzaren 13an estreinatu zen. 2000. urtean Dan Brownek idatzitako Angels & Demons liburuaren kontakizunean oinarrituta dago. Filma honen zuzendaria den Ron Howardek lehendik idazle berdinaren izenburu berdineko liburuan oinarritutako The Da Vinci Code ("Da Vinci kodea") filma ere zuzendua zuen. Liburuaren zaleek irrikaz itxaroten ari ziren honi zagokion bertsio zinematografikoa, hau azkenik 2009ko maiatzean estreinatu zelarik.[1]

Argudioa

Robert Langdon ikerlariak Illuminatiak izeneko aintzineko sekretuzko anaitasunaren izatearen froga aurkitzen du: historiako sekretuzko erakunde garrantzitsuena, hauek era berean bere izatea arriskuan jartzen duen mehatxu bati aurre egin beharrean daude: Eliza Katolikoa. Langdon Illuminatiak elizaren aurka antimateria lehergailu baten leherketa saikera baten bitartez azpilanetan dabiltzela ohartzen da, hortaz Erromara joan eta han Vittoria Vetra izeneko emakumezko italiar zientzialari eder eta misteriotsuarekin elkarlanean hasiko da.

Biak egun bakar bateko atsedenik gabeko bidaia batean barneratuko dira, itxitako kripta, katakunba arriskutsu eta katedrale bakartietan zehar, azkenean munduan den ganga sekretuenaren bihotzeraino ailegatu arte. Langdon eta Vetrak 400 urteko antzinakotasunak dituzten lorratzak jarraituko dituzte, hauek biziraupenaren itxaropen bakarra Vatikanoa bera dela agertzen dutelarik.

Antzezleak

Ikus gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. Angels and Demons 2007ko otsailaren 19ko Internet Movie Database webgunearen datuak