Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Nafarroako armarriko kateak: Erreferentziarik gabe 2012tik
65. lerroa: 65. lerroa:
=== Nafarroako armarriko kateak ===
=== Nafarroako armarriko kateak ===


Ximena dinastiako azkena [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a]] izan zen. Kristauekin batera, [[Navas de Tolosako gudua]]n hartu zuen parte eta bera izan zen buruzagi [[musulman]]aren dendara sartzera ausartu zen errege kristau bakarra. [[Nafarroako armarria]]ren kateek gudu hori gogoratzen dutela baieztatu izan da duela mende batzuetatik hona, hala [[Hego Euskal Herria|hego euskalerritarren]] espainiartasuna indartzen zelakoan. Dena den, berriki [[Tomás Urzainki|Tomas Urzainki]] nafar historialariak azaldu du dokumentatuta dagoela armarri kateduna bazela Nafarroan lehenagotik, adibidez: Lizarrako San Mikel elizan (1160), Iruñeko Biblian (1189) eta [[Chartresko katedrala|Chartresko katedralean]]. Geroago espainolek kateok Espainiako erresumako armarrian ere ezarri zituzten.{{erref behar|data = 2012ko otsaila}}
Ximena dinastiako azkena [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a]] izan zen. Kristauekin batera, [[Navas de Tolosako gudua]]n hartu zuen parte eta bera izan zen buruzagi [[musulman]]aren dendara sartzera ausartu zen errege kristau bakarra. [[Nafarroako armarria]]ren kateek gudu hori gogoratzen dutela baieztatu izan da duela mende batzuetatik hona, hala [[Hego Euskal Herria|hego euskalerritarren]] espainiartasuna indartzen zelakoan. Dena den, berriki [[Tomás Urzainki|Tomas Urzainki]] nafar historialariak azaldu du dokumentatuta dagoela armarri kateduna bazela Nafarroan lehenagotik, adibidez: Lizarrako San Mikel elizan (1160), Iruñeko Biblian (1189) eta [[Chartresko katedrala|Chartresko katedralean]].


=== Nafarroako Erresumaren botere galera ===
=== Nafarroako Erresumaren botere galera ===

16:07, 23 iraila 2016ko berrikusketa

Nafarroako Erresuma
Regnum Navarrae
1158 – 1620
Oinordetzako monarkia
Nafarroako bandera

Nafarroako armarria

Iruñeko Erresuma (laranjaz) 1030ean
Geografia
HiriburuaIruñea (824-1522)
Paue (1522-1620)
Azalera11.716 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Euskara, nafar-aragoiera, latina eta gaskoia
ErlijioaKristau Katoliko Erromatarra
Historia
Ezarpena824an Iruñeko Erresuma gisa eta 1158an Nafarroako Erresuma
Zati bat Espainiarekin batzen da1522an Nafarroa Garaiaren inbasioa eta konkista
1841an "Nafarroako Erresuma" tituluaren kentzea
Beste zatia Frantziarekin batzen da eta erresuma ezeztatzen da1620
Aurrekoa
Iruñeko Erresuma
(824-1158)
Ondorengoak
Frantziako Erresuma (1620)
Espainiako Erresuma (1522)

Nafarroako Erresuma Europako Erdi Aroan IX eta XVII. mendeen artean izan zen Euskal Herriko egitura politiko independentea izan zen. Hasierako garaian Iruñeko Erresuma izena hartu zuen, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen.

Erresumaren hedadura XII. mendetik gutxituz joan zen, batetik Gaztelako Erresumak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, eta bestetik Piriniotik iparraldera geratu ziren lurraldeak Frantziako koroarekin batu zirenean. Hedadurarik handiena Antso III.a "Handia" errege zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta Ebro ibaitik hegoalderantz zabalduta.

Eneko Aritza buruzagiak sortu zuen 824. urtean, Nafarroako lehen erregea izan zenean. Erresuma independentea izateari 1620an utzi ziola esan daiteke.

Erresuma izaera behin betiko 1841. urtean (Lehen Karlistaldia amaitu ondoren) galdu zuen Nafarroa Garaiak eta 1789. urtean (Frantziako Iraultzarekin) Nafarroa Behereak.

Historia

Aurreneko historia

Sakontzeko, irakurri: «Baskoniako dukerria»

Iruñeko erresuma baskoien lurralde tradizionalean sortu zen. Izan ere, Iruñea, Erdi Aroko erresumaren hiriburua, Ponpeio jeneral erromatarrak gotortutako hiria baitzen (Pompaelus latinez). Lurraldea erromatarrek guztiz menperatuta zeukaten K. a. 74rako, eta lehendabiziko mendeetan, baskoiek ez zuten inolako arazorik sortu. Are gehiago, erromatar armadan parte hartu zuten.

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeherarekin ditugun datuak murritzagoak dira. Badirudi antzinako germaniarrek Pirinioak gurutzatu nahi izan zituztenean, bertako nobleen multzo batek aurre egin omen ziela. Urte batzuk geroago, bagauda izeneko jendetza matxinatu zen V. mendean baskoien lurraldean.

Edonola ere, erromatarren agintea desagertuta, bisigodoak bilakatu ziren Iberiar Penintsulako botere nagusia. Hainbat errege godok baskoien aurka egin zuten borroka. Geroagoko zenbait kroniketan irakur daiteke errege horietako askok baskoiak menderatu zituztela (domuit vascones), baina behin eta berriro menderatu beharrak esan nahi du, ziurrenez, ez zituztela inoiz menderatzen. Datuak urriak izanda, ez dago garbi noraino menderatu zuten bisigodoek baskoien lurraldea. Iruñean bisigodoen hilerria agertu da, eta Iruñeko apezpikua agertzen da garai honetako Toledoko kontzilioetan.

Iparraldeari dagokionez, datu gutxi ditugu. VII. mendean errege frankoek gaskoien (iparraldeko baskoien) lurraldea okupatu nahi izan zuten. Badirudi frankoek agintea galdu ahala nagusitu zirela bertakoak, eta Akitanian zehar hedatu omen ziren.

Orreagako gudua

Sakontzeko, irakurri: «Orreagako gudua»

VIII. mendean, frankoek agintea hegoalderantz zabaldu zuten berriro. Karlomagno errege handiak Zaragozako buruzagi arabiarrarekin akordio bat egin zuen, hark Zaragoza hiria eman ziezaion, baina gudaloste frankoak hirira iristean, iruzur egin ziotela konturatu zen. Horren ondorioz, Karlomagnoren tropek Iruñea suntsitu zuten eta baskoiek mendeku hartu zuten Pirinioetan, Orreagan, segada batean soldaduak ustekabean harrapatuz 778ko abuztuaren 15ean. Errolan, Karlomagnoren lotinant bat, hil zen gudu hartan. Gertakari haietan oinarriturik, frankoek Errolanen Kantorea, lehen gesta-kanta, idatzi zuten. Hala ere, kanta horrek frankoen ikuspuntua adierazi zuen: frankoen aurkari baskoiak armada musulman gisan agertu ziren eta Errolan printzea borroka eginez heroi moduan hil zen gudu odoltsu batean, eta ez segada batean harrapatuta.

Iruñeko Erresuma

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko Erresuma»

Orreagako porrota gorabehera, hurrengo urteetan frankoen boterea handituz joan zen Pirinio aldean ere. Izan ere, 785ean Girona eta 801ean Bartzelona konkistatu zituzten. Garaiko ohiturari eutsita, konderri asko sortu zituzten Pirinioetako ekialdean. Mendebaldean, badirudi 806 eta 812 bitartean, Iruñea frankoen mende zegoela. Baina Karlomagnoren heriotzarekin (814) eta Ludovico Pio semearenarekin (840) frankoen botereak behera egin zuen nabarmen.

Pirinioen hego-mendebaldean beste botere bat nagusitu zen orduan: Ebro ibaiaren inguruko Banu Qasi familiarena, hain zuzen. Haiei lotuta, 824. urtearen inguruan Iruñean agintea lortu zuen Eneko Aritzak, Iruñeko lehen erregetzat hartzen denak.

Erresuma bere goren mailara Ximena dinastiarekin lortu zuen, Antso III.a errege zela: Euskal Herriko lurralde guztiak koroa beraren menpe jarri zituen X. mendean, eta, Iruñeko errege izateaz gainera, Gaztelako Aragoiko, Ribagorzako eta Sobrarbeko konde ere izan zen.

Nafarroako armarriko kateak

Ximena dinastiako azkena Antso VII.a izan zen. Kristauekin batera, Navas de Tolosako guduan hartu zuen parte eta bera izan zen buruzagi musulmanaren dendara sartzera ausartu zen errege kristau bakarra. Nafarroako armarriaren kateek gudu hori gogoratzen dutela baieztatu izan da duela mende batzuetatik hona, hala hego euskalerritarren espainiartasuna indartzen zelakoan. Dena den, berriki Tomas Urzainki nafar historialariak azaldu du dokumentatuta dagoela armarri kateduna bazela Nafarroan lehenagotik, adibidez: Lizarrako San Mikel elizan (1160), Iruñeko Biblian (1189) eta Chartresko katedralean.

Nafarroako Erresumaren botere galera

Erresuma errekonkistan, ezin izan zuen hegoalderantz hedatu, Aragoi eta Gaztelako konkistek Nafarroari aukera hori kendu ziotelako.

Nafar ekonomia ahul zegoen eta Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan izan ziren barne gerrek ahultasun politikoa ere eman zioten. Horretaz baliatuta, Gaztela hainbat herrialderi laguntza eskaini zien nafar korotik aldentzeko eta Gaztelakoari hurbiltzeko.

Euskal Herriko lurren banaketa

Alfonso VIII.a Gaztelakoak Gipuzkoa konkistatu zuen 1200. urtean.[1]

1224an, Bizkaiko tenenteak Gaztelako erregeari eman zion herrialde hori, tenentea bera eta bere ondorengoak Bizkaiko Jaun izatearen truke. 1379an Haroko Joanes jaun bizkaitarra Gaztelako errege bihurtu zen; dena den, Bizkaiko jaun izateari eutsi zion.

1234an, Antso VII.a, azken errege baskoia, hil zen eta Xanpaina familiak hartu zuen nafar koroa.

1332an, Gaztelako tropek Araba okupatu zutenez, errege gaztelarra onartu behar izan zuten arabarrek.

1449an, Frantziak Zuberoa okupatu zuen, Gaston Foixkoaren agintepean (artean, ingelesen menpe zegoen).

1450ean, Aiherreko itunaren ondorioz, Frantziak Lapurdi hartu zuen, lapurtar foruen truke. Gainera, 1451n, Frantziak Baiona konkistatu zuen, Lapurdi osoa bereganatuz.

1463an, Frantziako Luis XI.ak eta Gaztelako Henrike IV.ak Nafarroako Erresuma partekatzea erabaki zuten. Hala ere, 1483an, Bearno familiako Katalina Foixekoak hartu zuen nafar koroa.

Erresumaren bilakaera kartografiaren bidez

Nafarroako Konkista

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako konkista»

1512an, Fernando Katolikoaren tropek Nafarroako Erresuma eraso, konkistatu eta anexionatu zuten. Hala ere, Nafarroa Garaiak ez zuen erresuma titulua galdu 1841 arte. Urte hartan probintzia soil bilakatu zen.

Nafarroa Behereak erresuma independente gisa iraun zuen Biarnorekin batera 1620. urte arte. Urte horretan, Luis XIII.a Frantzia eta Nafarroako Erregeak bertan behera utzi zituen Nafarroako instituzio nagusiak. 1589az geroztik, Nafarroako Henrike III.a Frantziako Henrike IV.a bihurtu zen, eta bi erresumok lotura pertsonal bitartez elkartu zituen, ez legez. Frantziako Erresumako erregeek "Frantzia eta Nafarroako Errege" titulua eraman zuten harrezkero.

1620an, Nafarroa eta Frantziako Luis XIII erregeak Nafarroa Frantziako koroarekin batu zuen eta, hartara, Frantziak indarrik gabe utzi zuen Nafarroa Behere eta Bearnoaren subiranotasuna.

Nafarroako Foruak

Sakontzeko, irakurri: «Hego Euskal Herriko foruak»

Erresumak bere foruak mantendu zituen Gaztelako Erresuman sartu arren.

Euskal Herriko zazpi lurraldeek mantendu zituzten foruak eta bakoitzak bereak garatu ziren, frantses eta espainiar zentralizazio prozesuek guztiz indargabetu zituzten arte.

Nafarroa Garaia da foru-izaera mantendu duen Euskal Herriko lurralde bakarra, bi erreforma sakon izanda, bata 1841ean eta bertzea, 1982an.

Erreferentziak

  1. Idoia Arrieta Elizalde: «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista», Berria, 2011-04-08.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nafarroako Erresuma Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa