André Maurois: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa: 35. lerroa:
[[Kategoria:1967ko heriotzak]]
[[Kategoria:1967ko heriotzak]]
[[Kategoria:1885eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1885eko jaiotzak]]
[[Kategoria:Biografoak]]
[[Kategoria:Frantziako biografoak]]
[[Kategoria:Frantziako eleberrigileak]]
[[Kategoria:Frantziako eleberrigileak]]
[[Kategoria:Frantziako literatura kritikariak]]
[[Kategoria:Frantziako literatura kritikariak]]

11:32, 25 iraila 2016ko berrikusketa

André Maurois
André Maurois
Datu pertsonalak
Izen osoa Émile Salomon Wilhelm Herzog
Jaio 1885ko uztailaren 26a
Elbeuf ( Frantzia)
Hil 1967ko urriaren 9a
Paris ( Frantzia)

André Maurois, benetako izenez Émile Herzog, izen osoa Émile Salomon Wilhelm Herzog, (Elbeuf, Frantzia, 1885eko uztailaren 26a - Paris, Frantzia, 1967ko urriaren 9a), idazle frantziarra izan zen.

Bizitza eta obra

Normandian babeslekua aurkitu zuen familia judu batean jaio zen. Filosofia-ikasketak amaitu ondoren, Alain filosofoaren ikasle izan zen. Ingelesa ongi menderatzen baitzuen, interpretazio-lanak egin zituen Lehen Mundu Gerran.

Bizikizun haietatik sortu zuen lehen eleberria: Les silences du colonnel Bramble (1918, Bramble koronelaren isilaldiak), eta haren jarraipena: Les discours du docteur O´Grady (O´Grady doktorearen hitzaldiak). Ondoren, azterketa psikologikoan oinarrituta, Bernard Quesnay (1926) izeneko eleberria argitaratu zuen. Horren jarraian agertu ziren Climats (1928), Le cercle de famille (1932), eta L´instinct du bonheur (1934).

Zenbait herrialderen historiari buruz sail bat osatu zuen, gero: Histoire de l´Angleterre (1937). Gauza bera egin zuen Frantziarekin (1947) eta Estatu Batuekin (1943).

Bestalde, XIX. mendeko zenbait idazleri buruzko saiakera-lanak idatzi zituen: Ariel ou la vie de Shelley (1923), Essai sur Dickens (1930), Essai sur Byron (1930), A la recherche de Marcel Proust (1949).

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Maurois Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak