Antonio González González: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Antonio González González''' ([[Santa Cruz Tenerifekoa]], [[Kanariak]], [[Espainia]], [[1917]] - [[Laguna probintzia|La Laguna]], Kanariak, Espainia, [[2002]]) espainiar [[biokimika]]ria izan zen.
'''Antonio González González''' ([[Santa Cruz Tenerifekoa]], [[Kanariak]], [[Espainia]], [[1917]]ko [[urriaren 27]]a - [[Laguna probintzia|La Laguna]], Kanariak, Espainia, [[2002]]ko [[urriaren 11]]) espainiar [[biokimika]]ria izan zen.


== Biografia ==
== Biografia ==

19:12, 26 iraila 2016ko berrikusketa

Antonio González González (Santa Cruz Tenerifekoa, Kanariak, Espainia, 1917ko urriaren 27a - La Laguna, Kanariak, Espainia, 2002ko urriaren 11) espainiar biokimikaria izan zen.

Biografia

La Lagunako Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak. Zientzia kimikoetako doktorea eta La Laguna Unibertsitatean kimika organikoko katedraduna zen. 1946an La Lagunako kimika organikoko eta biokimikako katedradun gisa ari zela Kanarietako landareetan agertzen diren gai konposatu naturalak ikertzen hasi zen. Garrantzi handiko ondorioak atera zituen, baina eten egin zituen bere lanak eta Cambridgeko Unibertsitateko laborategian lanean jardun zuen.

Espainiara itzuli ondoren La Lagunako zientzien fakultateko dekano izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1957. urtera arte. 1963an errektore kargua eskuratu zuen. Gonzálezen lan nagusiak kimika bio-organikoaren alorrekoak dira, batez ere, landareetatik eta itsasoko izakietatik ateratzen diren gaiei dagozkienak, eta lan horren baitan bereziki azpimarratzeko ekarpen bat hautatzekotan hamalau hezurdura karbonatu berriren aurkikuntza aipa daiteke. Lan horren berri jasotzen dute Espainian eta atzerrian argitara emandako bostehun lan baino gehiagok eta mundu guztian zehar eman zituen hitzaldiek.

Gonzálezek hainbat sari irabazi zituen, besteak beste, Asturiasko Printzea Saria, 1986. urtean.

Erreferentziak