Sugegorri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{TaxoiDatubaseak}}
65. lerroa: 65. lerroa:
* [[Turkiar sugegorri|Vipera xanthina]]
* [[Turkiar sugegorri|Vipera xanthina]]
* [[Vipera lebetina]]
* [[Vipera lebetina]]



{{commonskat}}
{{commonskat}}

19:37, 27 iraila 2016ko berrikusketa

Sugegorri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaViperidae
Subfamilia Viperinae
Oppel, 1811
Generoak

Sugegorriak Viperinae azpifamiliari dagozkien sugeak dira. Guztira 43 sugegorri espezie inguru daude. Europa, Asia eta Afrikan banatuak daude. Oso ahaidetuak daude Asia eta Amerikako Crotalinae subfamiliako krotaloekin; azkeneko honetan kriskitin-sugeak sartzen dira. Beren artean desberdinak dira. Krotaloek begi bakoitzaren aurrean beroari sentsitiboa den sakonune bat dute. Sakonune hori odol beroko animaliak egunez eta gauez aurkitzeko ahalmena ematen dien organo bat da. Bi azpifamilia horiek viperidae familia osatzen dute.

Sugegorri guztiek bereizgarria den pozoi-guruin bat dute. Guruin hori falta diren beste sugeenak baino sofistikatuagoa da.

Pozoi-guruin bakoitza hortz luze eta huts baten oinarriarekin lotzen da. Sugea erasotzean letagin pozoitsu horiek ehizakian sartzen dira eta puntatik pozoia egozten da. Pozoiak harrapakinaren ehunak sakonki kutsatzen ditu. Letagin horiek mugikorrak dira. Erabiltzen direnean goiko barailarekin angelu zuzenean jaurtitzen dira; gainerako denboran, atzerantz okertzen dira eta ahosabaiaren kontra ehun bigunezko bilduki batean gelditzen dira. Pozoia eraldatutako listu guruinek sortutako gaia da eta proteina, pozoina, eta entzimaz osaturik dago. Sugegorrien pozoia odolharrimin eta odol-loditzailea da, eta tentsiobeherakada, bihotz-taupada neurriaren aldaketa, hezur-usteltzeak eta hanturak eragiten ditu. Bere eginkizuna, ehizakia hiltzeaz gain, liseriketa erraztea da.

Europan zazpi sugegorri inguru daude, guztiak vipera kideak. Horiek benetan arriskutsuak diren sugeen taldea osatzen dute. Euskal Herrian hiru sugegorri mota ditugu. Itsasaldeko sugegorria (Vipera seoanei) alde atlantiarrean agertzen dena, Ahunamendietako sugegorria (Vipera aspis aspis) Pirinio eta erdialdean eta, azkenik, Bardeatako sugegorria (Vipera latastei) hegoaldean. Beste biak ez bezala, azken hau oso eskasa da.

Europar sugegorriek gorputz erlatiboki astuna dute eta bere buztana motza izaten da. Burua ondo zehaztua dute, askotan hiruki erakoa. Gainaldeko ezkatak karenatuak dira. Begia nahiko txikia da eta begi-ninia zutika dute. Buruaren perfila aldagarria da eta suge mota batzuek "sudur-adar" biguna eta ezkataduna dute.

Sugegorriak lurzoruko biztanleak dira, suge mota guztiak egunez ekinleak dira baina gautiar bihurtzen dira gauez berotasuna handia bada.

Europako sugegorri gehienak ugaztun txikiz (sagu, satitsu....) elikatzen dira baina batzuek txori edo sugandilak harrapatzen dituzte. Vipera ursinik berriz, zomorro handiak ehizatzen ditu.

Sugegorriak nahiko motel mugitzen dira, baldin eta gogaitzen ez badituzte. Toki estalietatik ehizatzen dute. Ehizakirik gerturatuz gero, ziztu batean burua malgukiaren gisara aurrera bota eta ahoa zabal-zabalik duelarik hozka egiten diote. Gero, pozoia bere lana egin arte itxaroten dute eta usaimenaren bidez mingaina astinduz arrastoari jarraitzen diote; hau gertatzen da harrapari ugaztunak ehizatzen dituztenean. Txori, sugandila edo xomorroak badira, heldu egiten dituzte eta mugitzeari uzten diotenean burutik hasita irensten dituzte. Sugegorriak ere ehizatzeko batzuetan ugaztunen gordelekuetan sartzen dira.

Sugegorri gehienek, giro hotzetarako egokitzapen gisara, barnerruleak (obobibiparoak) dira; arrautzak amaren barruan hazten dira eta kumeak bizirik erditzen dituzte. Vipera lebetinak berriz, Europan arraultzak erruten ditu. Arrunt udaberrian ugaltzen dira. Ernaltzea egin baino lehen ar lehiakideek borroka-dantza bat egiten dute. Arrak bata bestearen aurrean tente jartzen dira eta burua eta lepoarekin bultzaka, indartsuenak, gehienetan helduena, emea ernalduko du.

Sugegorri batzuek bereizgarriak diren ezaugarriak dituzte eta ez da zaila bereiztea. Beste batzuk berriz, oso aldagarriak dira eta bereizteko zailtasunak sortzen dituzte. Behatu behar diren ezaugarriak muturraren perfila (zapala, gora begira edo sudur-adarrarekin), marrazkia eta ahal bada goiko aldeko ezkaten neurria dira.

Generoak

Europako sugegorri motak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sugegorri Aldatu lotura Wikidatan